2010/11/30

EIDER BEAUMONTEN MIKROIPUINA

Pingui pinguinoa

Ipar poloan Pingui izeneko pinguino bat bizi da. Bihar bere urtebetetzea da eta urduri dago.

Orain 20:30 dira eta gehiago urduritzen ari da. Ohera joan denean berehala lokartu da. Esnatu denean, gosaltzera joan da. Momentu horretan konturatu da bere urtebetetzeaz ahaztu direla. Eskolara joan denean berdin. Inor ez da bere urtebetetzeaz gogoratzen eta Pingui oso triste dago. Bere laguna Pinguinak galdetu dio:
-Zer gertatzen zaizu Pingui?
-Inor ez dela nire urtebetetzeaz oroitzen.
-Agian ametsa izango da! Zabaldu begiak.
Orduan Pinguik begiak zabaldu ditu eta bere logelako izotz lanpara ikusi du.
Kolore-kolore ipuina dotore.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina