2010/11/29

BAIONARA TXANGOA





Baionara txangoa

Urriaren 29an, ostiralean, Baionara joan ginen. Goizeko 8:40etan eskolatik atera ginen.

Bidaian Euskal Herriko mendirik zaharrenak ikusi genituen, itsasotik lehenengo agertu ziren mendiak izan ziren. Aiako harriak. Gero muga pasatu eta paisaia oso desberdina zen. Ez genuen 5 pisuko baino handiago den etxe bat bakarrik ikusi.

Biarritzera iritsi eta akuariora joan ginen. Itsas txakurrak nola jaten zuten ikusi eta hamaiketakoa jan genuen. Gero, akuarioan zeuden animalia gehiago ikusi genituen: arrainak, olagarroak, itsasoko zaldiak…

Akuariotik atera eta Miarritzeko kaia ondotik hondartzara joan ginen, han surflariak zeuden. Gu bitartean hondarrarekin jostatu ginen.

Ondoren, Biarritzetik Baionara joan ginen. Baionako parke batean bazkaldu eta gero Baionako alde zaharrean paseo bat eman genuen. Paseoan katedrala ikusi genuen, oso polita zen. Gero Baionako ibaiak ikusi genituen: handienak Aturri du izena, txikienak berriz, Errobi.

Kuriositate handiz begiratu genien Baionako gauza desberdinei: Kaleetako garbitasuna, autobus elektrikoak, matrikulak, etxeak... ah, eta komun automatikoak! Iparralde, iparralde horren hurbil eta hain urrun!

Ibili eta bueltan oso ongi pasa genuen Baionan !!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina