2012/01/31

Indian barrena 2

Aurrekoaren jarraipena...

Indian barrena1


Indiako proiektuaren amaieran ikasitakoa idatzi genuen.Bi zatitan dago. Namaste!

Bollywood

Indian Bombai hirian pelikula asko egiten dira eta Bollywood deitzen zaio. Musika eta dantzak garrantzi handia du. Hau eredu bat duzue.

2012/01/28

Sta.AGEDA



Kaixo,
Otsailaren 4ean, Santa Ageda bezperan, kantuan ibiliko gara haurrak eta gurasoak. Aurten Jauntsaratsen bertan ibiliko gara etxez etxe, eta beraz, ez dugu autobusik beharko. Hitzorduan 17.30etan jarri dugu, eta eskolatik abiatuko gara. Ea bada, aurten geure eztarriak sano dabiltzan. 
Besterik ez, ordura arte.


2012ko URTARRILAren 25an EGINDAko ESKOLAKIDE BATZORDEAren AKTA



Eskolakide partehartzaileak: Ana, Mikel Lara, Estertxo, Arantxa, Sole, Mikaela, Cristina, Alberta, Maider, Edurne Arrazubi, Mikel Goñi, Xabi, Maitane, Ainara, Lander, Laia, Edurne Arangoa eta Peio.
Beste BatzordeKide batzuk: Mikel Merina, Ana (Urritza), Irantzu eta Jorge (ezin zuten bilerara etorri).

Mikel aurkezpen txiki bat egiten du, ametsak ze batzordetan daude banatutak eta osatzen ditugu batzorde guztiak.

Batzordeak osatu eta gero, bildu gara taldeka, lanean hasteko prest eta lehenengo pausuak eman ditugu.

HEZKIDETZA
AZPIEGITURAK
KLASEAK
SENTIMENDUAK
JANTOKIA
GURASOAK

Mikaela

Xabi

Ana Ruiz

Cristina

Laia

Edurne Arrazubi
Ainara
Sole
Ester
Alberta
Maider
Arantxa

Mikel Merina
Maitane
Mikel Lara

Edurne Arangoa

Mikel Goñi





Lander





Peio





BatzordeBurua beltzez


Bukatzeko, Guraso batzordearen hirukoteak kurtso bukaerako aldizkari bat egitea planteatu du, kurtsoan zehar egin dugun lanarekin.

Sentimenduaren batzordekoek bere ametsa zerrendatik bere lehenengo ekintza planteatzen dute. Hau da: hurrengo ostirala, otsailaren 3an, eskolara joango dira autobusak ailegatu baino lehen, eta egonen dira ikasle eta irakasleren espero kartelekin, "besarkadak oparitzen dira", "muxuak oparitzen dira" eta abar, ekintza honetara nahi duena ager daiteke.

Ama batek sagardotegi batera joateko data jarri dutela planteatzen du, martxoaren 2a, ostiralarekin, afaltzera, autobusez edo taxiz, jendearen arabera, animatzen bazara, apuntatu.

2012ko URTARRILAren 19an EGINDAko GURASO ELKARTEko BATZORDEAren AKTA





Partehartzaileak: Ana, Lander, Ainara, Xabi, Mikel, Arantxa.
Berandu: Nuria, Mikaela.

1-. SANTA AGEDA

      Aztertzen da ekitaldi erlijioso honen deialdia eta antolakuntza guraso elkartearen eskuetan egon behar den edo ez. Guraso batek dio fondo polita dela, eta merezi duela antolatzea. Beste guraso batek, ordea, planteatzen du guraso elkartea ezin dela erlijioaren kontuekin sartzea. Ez da ikusten azken ideia hori eta antolakuntzara pasatzen gara.

    Herri batean bakarrik izango da, (Jaunsaratsen), arratsaldeko 5,30etan eta etxeetan ematen dutena elkartean jango da.

    Hitz egiten da hurrengo urterako, agian, Udalari esatea haiek antolatzeko.

2-. DIA D

     Orain Esan Erran irratia itxi izan behar dutenez, adosten dugu, dia D, irratiaren eta irratigintzaren inguruan antolatzea.

      Hartzen dugu otsailak arteko denbora nola planteatu, gaia eta eguna lantzeko. Eta horretarako geratzen gara beste bilera baterako irratian bertan otsailaren 16ean ¿ordua?, gai honetaz hitz egiteko bakarrik.

3-.  ORDUTEGIA

      Bi aldiz guraso batek juntaren ordutegia kritikatu du aproposa ez dela eta baztertzailea dela esanez.

    Juntara joaten garenok badakigu ordutegi posible guztiak erabili ditugula bilerak egiteko, eta hala ere asistentzia ez dela aldatzen, eta azken ordutegi hau, joaten garenon artean adostu dugu. Norbaitek gogo asko badu juntara etortzeko, eta ordutegi honetan ezin du, esan dezake argi eta garbi beste egun eta ordu bat eta besteok ahal badugu aldatuko dugu.

4-. BESTEAK

    Planteatzen dugu ametsaren proiektuari bultzada eman behar zaiola iruditzen zaigulako “usteltzen ari dela gure eskuetan”, eta batzar batera deitzen dugu batzordeak antolatzeko eta hasteko lanean. Urtarrilaren 25ean izango da.

Indiako ezkontza bat

Oso interesgarria da, ea gustatzen zaizuen.

2012/01/27

Indiako ipuin bat

Indiako proiektua egin genuenean bideo hau ikusi genuen.

2012/01/24

BASABURUA EZAGUTU, ERRESPETATU ETA GOZATU




Hauxe da 2010-2011 ikasturtean aurkeztu genuen lana Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak antolatzen duen BERRIKUNTZA PROIEKTUAK lehiaketan.

Beste zenbait eskolekin batera gurea ere aukeratua izan zen.

Irakurketa on.

2012/01/23

Interneten abantailak eta desabantailak. Testu desberdin eta interesgarriak.

Jarraian Hegoalde ikastolak interneten inguruko aholku eta informazioak biltzen dituzten hainbat orrialderen lotura bidaltzen dizuegu. Oso interesgarriak dira umeei interneten mundu honetan aritzeko gomendio, laguntza eta muga zentzudunak jartzeko hausnarketa gisa.

 Interneten alde eta kontrako argudioen laburpena eusk/erd
http://www.hegoaldeikastola.com/adjunto_adjunto/INTERNET-%20alde_kontra.pdf
 http://www.hegoaldeikastola.com/adjunto_adjunto/INTERNET-pro_contra.pdf

Internet eta nerabeak
http://www.hegoaldeikastola.com/adjunto_adjunto/ADOLES-INTERNET.pdf

Internet eta Bullying
http://www.hegoaldeikastola.com/adjunto_adjunto/CIBERBULLYING1.pdf
http://www.hegoaldeikastola.com/adjunto_adjunto/CIBERBULLYING2.pdf

Aholkuak
http://www.hegoaldeikastola.com/adjunto_adjunto/ITE.pdf
http://www.hegoaldeikastola.com/adjunto_adjunto/NAVEGAR%20EN%20INTERNET.pdf

2012/01/19

2012/01/17

TXIMELETA EFEKTUA

A ze nolako laberintoak eta efektuak eraiki zituzten gure ikasleek!!!
TIMELETA EFEKTUA!!! 

Plazaolako turismo bulegoa eskolara etorrri zaigu.

 Basaburua proiektuari hasiera eman diogu. Basaburua ezagutaraziko duen turismo-bulego antzeko zerbait eratuko dugu eskola guztiaren artean. Horretarako, zer hobeki Lekunberriko Plazaola turismo bulegoa ezagutu baino? Bulegoa eskolara etorri zaigu, azalpenak izan ditugu, bideo eder bat ikusi, eta haien materiala aztertu dugu, giro ezinhobean.














Magnetismoa

 Ai imanak....ze jostagarriak...Jostatuz eta arituz magnetismoarekin famiiarizatu gara...Gelan probak eginez.
 Eta ikasitakoa haur hezkuntzakoei erakutsiz.


 Haiekin jolastuz.....

Indioak eta bakeroak

Indioak eta bakeroak landu ditugu. Ikusten denez oso ongi pasatuz.......

Gaiaren inguruko hainbat testu sortu ditugu, indio eta bakeroen bizitza nolakoa zen ikasteko, haien ogibideak, haien etxe-motak.....eta gehienbat, indio eta bakeroen arteko liskarren zergatiak.....
Hori guztia LH-ko 1 eta 2. mailakoei erakutsi diegu.....
Eta borroka itzelak izan ditugu......

2012/01/13

MIKROIPUINAK

Kaixo:
Azaroan mikroipuin batzuk egin genituen.
Ea gustoko dituzuen. Laister arte!