2012/11/14

Guraso Elkartearen Azaroko Juntaren akta

2012.ko Azaroaren 13an AMYPAREN JUNTA Partehartzaileak: Ana Ruiz, Arantza, Edurne Arangoa, Xabi, Mikaela, Irantzu, Karmentxu, Sole, eta Lander. 1-AGENDAK 2-KUOTAK 3-Sta.AGEDA 4-KOORDINAZIO BILERA –( Zuzendaria-Karmentxu eta Jorge) 1-AGENDAK- Prest daude jadanik enkargatutako agendak. Gurasoendako enkargatu zirenak eskuragai dituzue. Xabiri eskatu behar dizkiozue eta prezioa 3 €-takoa da. 2-KUOTAK- Hilabete honetan Amypako kuota kobratuko da. 20€—takoa izanen da. Aurten bankuen komisioa ekiditeko eskura kobratuko da. 3-Sta. AGEDA- Ihaz erabaki zen bezala Sta. Agedako besta udaletxeko kultur batzordeari antolatzeko proposamena egingo da. Egokiago iruditzen zaigu, berez eskolako kontua ez delako. 4-KOORDINAZIO BILERA- (zuzendaria – Karmentxu eta Jorge) 4.1- Batzordeak- Eskolak batzordeen inguruan informazioa bilatzearren Lekeitioko eskolakoengana jo zuen. Hango esperientzia kontatu, eta ibiltzen hasteko gomendioa eman zuten gai txikietatik hasita. Horregatik hemengo ametsen artean aukeratu dira batzuk bideragarriagoak direlakoan ( Ping-pong mahaia konpondu, materialak lortzeko enpresekin harremanetan hastea, loreak geletan, liburutegia eskolarako eta bailararako, arte klaseak, hilabetero norbait ospetsua etorri eskolara, antzerkia ikasi-bateratze itunaren bitartez ari da egiten-, egunero ipuin bat, lokuluxka 3, 4, 5 urtekoentzat-eskeintzen da- , gurasoen eguna mantendu, jolasak euskeraz patioan, yoga-egiten ari da-, hamaiketakoa plastikorik gabe, jantokian bero handiagoa alde fisiko eta estetikoagatik, postontzi finko bat-egiten ari da-, guraso eskola –egiten ari da- zorririk gabeko eskola-kanpaina abian da,laster bigarren ZZeguna deituko da-, irakasle-gurasoak beti kontaktuan ) Dinamika gai hauetatik has zitekeen, nahiz eta gurasook beste batzuk aukeratu ahal dugun. Patioaren infraestrukturetako gaia Haurren Kontseiluan jorratuko da momentuz. Proposamen pedagogikoak egiten ahal dira bainan erabakia klaustroaren esku geldituko da. 4.2- Bizikidetza- Diziplina arazoak direla eta, klaustroan ari dira lan bat aurrera eramaten, arazoen kasuistika bat jaso eta horrekiko adostu irizpide batzuk arazoari irtenbidea ematearren. Ondorioak ez dira zigorrak eta egongo dira lotuta arazoaren zergatiarekin. Bainan salbuespenak salbuespen, momento zehatz batean zigorra ere erabili ahal da. Klaustroan erabakitzen dena pasako zaigu gurasooi eta jantoki eta autobusetako langileei. 4.3- Ikastetxeen Kalitatezko Kudeaketa Sarea- tik proposamen bat egiten da ze nolako beharrak eta itxaropenak ditugun eskolarekiko galdetuz. Eskolari proposatzen diogu, banan banan eginbeharreko kontua denez, guraso guztiei bidalteko. 4.4- Talde interaktiboak- Martxan jarriko dira eta interesgarria litzateke ere bailareko eskolan ibilitako gazteren bati gonbitea luzatzea . Norbait buruan baduzu… EZTABAIDA Guraso batentzako pozgarria da Lekeitiokoen batzordeak martxan jartzeko aholkua. Izan ere, irakaslegoaren aldetik gogo falta zegoela zirudien. Agian komunikazioa ez da behar bezalakoa eta beste korreo elektroniko taldea egin ahal da gure artean, ez bakarrik guraso, baita irakasleekin ere partekatzeko informazioa , kezkak… Ados gaude gu ezin garela sartu alderdi pedagogikoan eta hori irakasleen eskumena dela. Agian batzordeak alde batera utzi beharko ziren eta sortu ziren taldeak ezerezean utzita, hasi beharko ginen lanean interesatzen zaizkigun gai zehatzen inguruan. Proiektua marroi bat bezala sentitzen bada, alde batera uztea hoberena. PROPOSAMENA Arazo hauek, komunikazioarenak eta kezkenak ekiditeko irakasleei proposamen bat luzatu zaie: “ Urtu dezagun izotza”. Hau da, merendu batera deitzen diegu, bertan gure izen propioan eskolarekiko ditugun kezka , beldurrak, mesfidantzak amankomuneko arazoak, eta baita pozak ere partekatzeko kafea eta pastak hartu bitartean. HURRENGO AMYPAKO JUNTAKO BILERAK HILABETEKO AZKENEKO OSTIRALETAN EGINGO DIRA ARRATSALDEKO 3’30ETAN OIHANZABAL ESKOLAKO AMYPA

2012/11/09

Eskolako zuzendariarekin izandako bileararen akta, Urriaren 29an


Eskolako zuzendariarekin, Ruben Ruiz, izandako bileararen akta, Urriaren 29an.
·         Batzordeen inguruan: Eskolako proiektuarekin jarraitzeko, Ametsaren fasea bukatuta, batzordeen inguruan zenbait zalantza agertu ziren (eta daude): zein izaera duten erabakiorra, proposamenak egitekoa, kontsultiboa... Eskema (protokolo) bat egin zen baina hori ere... Eskatu zitzaien laguntza Kataluinako CREA eta Ramon Flechari emailez, haiek testu batzuk bidali eta hemengo persona batekin hitzegitea aholkatu ziguten, persona hori, Mª Asunción Fdez da, aurten ez dago zegoen lanpostuan , laburbilduz alde horretatik ez ziguten asko lagundu. Azkenik, Lekeitioko eskolako ikas-komunitateko arduraduna proposatu ziguten, gure zalantzak argitzeko.
Harekin (Xabier Iturbe) hitzegin zen eta lagungarria izan zen. Esan zigun batzordeekin jarraitu behar dela eta nahiz eta guztiak mixtoak (eskola-kideak eta maisu-maistrak) ez izan ez dela ezer gertatzen, hobe dela hori ezer baino.  Alde eta erabaki pedagogikoetan gurasoak proposamenak egiten ahal dituzte baina klaustroak erabakitzen du.
Beraz, batzordeak martxan jarri beharko ditugu eta zuzendaritzatik “Ametsaren zerrendatik” puntu batzuk markatu dizkigute lanean hasteko bideragarriagoak direlako, ez dute inoren baimenik behar, printzipioz. Bileran komentatuko ditugu eta batzorde bakoitzari bere zerrenda pasatuko zaio. Infraestruktura batzordean patioaren diseinuarekin ari ziren, pentsatu da hori  “Haur-kontseiluan” landuko dela luze eta sakon. Halere, honek ez du esan nahi infraestruktura batzordeak ez duenik zer eginik, izan ere, baditu beste eginbeharrak (horrela nahi izanez gero) patiotik at.
Guk (gurasook) komentatzen dugu ibilbide hori nola izango den eta hausnarketa guztietan parte hartu nahi dugula eta ikusten dugu pauso hau eta aurten batzordeekin hastea kostatzen ari dela nahiz eta ulertu oso zaila dela.

·        Hausnarketa estrategikoa. Prozesua 0502
Zuzendaritzatik eskatzen zaigu aztertzea zeintzuk diren gure beharrak eta itxaropenak eskolarekiko (zer eskatzen diogu eta zer espero dugun ematea). Eskolako proiektuaren inguruan eskatzen denean proiektua zehaztea, definitzea... Zertaz ari den guraso elkartea, edo bertako batzuk, zer nahi luke/te hobeto ezagutzea, zer hobeto zehaztea...
Eskatzen digute zehazteko esfortzu hori egitea.

·        Gurasoen tailerra. Eskolako klaustroa interesatuta dago Maugerekin egiten ari garen formazioa eta gustatuko litzaieke jakitea nondik nora joaten garen, guk ere ikusten dugu oso interesgarria elkar trukatzea formazioa gero batera ibiltzeko.

·        Zorriak: Eskolatik eskatzen da gurasoei jartzea data bat, hilabete hasieran edo bukaeran beti denok begiratzea.
Eskolatik ikusten bada  nabarmen ume batek zorriak dituela, ohar bat bidaliko da.

·        Bizikeditza: klaustro osoa saiatuko da adosten elkarbizitzarako kasuistika bat eta ondorioak jartzen (ahal den neurrian, ez zigorrik).

·        Talde interaktiboak: Eskatzen digute pentsatzea kontaktu gehiago eskolako laguntzaileak izateko, adibidez ikasle ohiak, edo beste batzuk. Bileran komentatuko dugu. 

ASANBLADA OROKORRA 2012. IRAILAK,20ª


ASANBLADA OROKORRA    2012. IRAILAK,20ª


Asistentzia 21 ama eta 5 aita, 26 guraso osotara.

1-.  JANTOKIA

    Nerea informatzen du, ze aukera desberdin daude bozkatzeko.

           1.. produktu ekologikorik gabe------------------ 202 € urtean
           2..Produktu ekologikoekin, iaz bezala---------- 252 € urtean
           3..produktu ekologiko gehiago sartu------------262 € urtean

Bozkatu ondoren, aukera merkeena atera da:
                                 1.. 13 boto alde
                                 2.. 10 boto alde
                                 3.. 1 boto alde
                   Abstenzio bat izan da eta aita bat ez du bozkatu, etxetik bi gurasoek ziren bileran.

2-. GURASOENDAKO IKASTAROA.

      8-9 izango dira, hilabetean behin. Nahiz eta subentzionatuta egon 35 € ordaindu behar du guraso bakoitza. Etxe batetik biak joaten ba dira 50 €.
     Urrian hasiko da, eta eguna ez dago argi, asteartea edo osteguna.

3-. WIMAX.

     Guraso berriak daudenez, berriro ere informazioa pasatzen da, aukera desberdinak daudelako.

     Eztaibadatu ondoren adosten dugu:
     Satelitearen bidez aukera hori, nafar gobernua ordaintzen badu, ados gure aldetik

   Wimax baldin bada eta bozkatu ondoren 14 boto ateratzen dira wimaxen kontra eta 10 abstentzio.

 4-. BATZORDEAK
  
     Eskolaren aldetik propuesta bat dago batzordeen kopurua jeisteko. Asko dira esaten dute eta ezin dute irakasleek guztietan egon. Proposamena zehastu gabe dago, eta argitu behar dute gehio.

    Berriro hitz egiten da eskolan ez dakigu baina gurasoen aldetik ez dagoela argi  “proiektuaren filosofia”, praktikan nola plasmatu eta holako gauzak.

    Beste aldetik hitz egiten da mantendu behar dugula hilabeteroko bilerak guraso eta Rubenen artean. Nuria, urte bateko ardura hartu zuela esaten du, eta bete duenez erreleboa eskatzen du. Solek, Unai erreleboa eskatzen duela ere esaten du. Karmentxuk prest dago lan horretan hasteko eta beste bat behar da.

5-. GREBA OROKORRA

   Beste greba egunetan bezala “0 HAUR ESKOLARA” ea lortzen dugun planteatzen da. Nota bat etxeetara bidali hitz egiten dugu eta Ana arduratuko da.

6-. KUOTA

   5€ urtean igoko da guraso elkartearen kuota.

   Banku etxea diru asko geratzen da kuotak horren bidez kobratzeagatik, eta herriz herri eta eskuz kobratzea adosten dugu. Arduradunak hauek dira:

    Beruete--------Esthertxo.
    Itsaso----------Edurne.
    Arrarats-------Nerea.
    Ihaben---------Sole.
    Gartzaron-----Edurne.
    Aizarotz-------Mikaela.
    Igoa------------
    Udabe-Beramendi—Ana.
    Imotz eta Ultzama???? Berriak dira eta ezdakigu kuota ordainduko dute edo ez.

GURASO ELKARTEAREN JUNTAREN BATZARRA 2012-2013 IKASTURTEAREN HASIERA.


GURASO ELKARTEAREN JUNTAREN BATZARRA
2012-2013 IKASTURTEAREN HASIERA.




Deialdia irekia da eta 15 lagun elkartu gara.
Juntaren xedea Gurasoen Elkarteko ikasturte hasierako Batzar Orokorra prestatzea da. Honako gaiak aztertu eta eztabaidatu dira, eta Batzar Orokorrean gai bakoitza azalduko duten lantaldeak osatu dira:

JANTOKIKO ESLEIPENA:
Iraileko 7an egindako Eskola Kontseiluan, Jangarriak enpresa kontratatzea erabaki zen. Ala ere, enpresa horrek eskainitako hiru aukeretatik zein hartu, erabakitzeke dago. Erabakia Batzar Orokorrean hartua izan behar da.

Jangarriakek honako aukerak eskaintzen dizkigu:
-         Jaki ekologiko 1 gehituz 3,75
-         Iazko baldintzak mantenduz 3,67
-         Jaki ekologikorik gabe 3,28

Juntan ideia ezberdinak jorratu dira:
-         Postreez gurasook arduratzea eta Jangarriakeri 3,28 baino merkeago den prezio bat eskatu.
-         Aukera merkeena hautatu, 3,28 alegia, eta hamarretakoak, Guraso Elkartetik antolatu eskola guztiarentzat jaki ekologikoekin.



BATZORDEAK:
Irakasleek batzorde gehiegi daudela deritzote eta kopurua murriztea proposatu dute. Ez gaiak bertan behera uzteko asmoarekin baizik eta bi edo hiru batzorde, beren ardurekin batera, bakar batetan bilduz. Proposamena zehaztu dezatela eskatuko zaie.

GURASO ESKOLA:
Mauge Cañada izango da arduraduna. 8 saio (hilean behin), 35 eurotan guraso bakoitzeko prezioa izanen du. Batzarraren egunean, datak eta ordutegia adostu beharko dira.

INTERNET:

Iaztik datorren gaia da, eta erabakia hartu gabe dago. Interneteko seinalea hobetzeko ekimena abian jarri zuten irakasleek. Hiru aukera daude:

-         Zuntz optikoa: Aukerarik hoberena, baino gauzatzeko urteak beharko genituzke, oztopoak eta egin beharreko obra handiak direlako. Guraso Elkartearen helburua da.
-         WI-MAX: Hasiera batetan Nafarroako Gobernuak eskaintzen ziguna da. WI-FI erraldoi baten antzera egiten du lan sistema honek, mendian dagoen antena baten bitartez erradiazioa bazter guzietatik barreiatuz.
-         SATELITEA: Hasiera batetan N.G.ak ez zuen aukera hau kontuan hartzen, baina irailaren 9ko erantzun batetan nahiz eta WI-MAXen aldekoa izaten jarraitu, ba dirudi beste aukera onartuko luketela. Beraiek aurkezten dutena baino merkeagoak diren beste aukera batzuk eskainiko zaizkie, hau bai da gure aburuz, behin behineko aukerarik honena.

ZORRIAK:
Batzarrean, gaiaren larritasunaz eta aurre egiteko modu ezberdinak aurkeztuko dira.

MULTIKIROLA:
Zenbait gurasok, 5,6 eta 7 urte bitarteko haurrekin kirol ezberdinak jorratzeko taldetxo bat osatu nahi dute.

KUOTA:
Zuzeneko kobrua egitea proposatzen dute kutxazainek, banketxearen bitartez kobratzea oso garesti ateratzen omen zaigulako. Baita ere kuota igotzea proposatuko da.


Batzar Orokorrerako deialdia Irailaren 20ean arratseko 17:00etarako luzatuko da.