2011/11/18

GURASOEN ELKARTEA eta ESKOLAKO ZUZENDARITZAREN ARTEKO KOMUNIKAZIO BILERA. 2011ko azaroaren 14a.




Partehartzileak: Ruben Ruizek, Nuria Rodriguezek eta Unai Otegik.

-       Eskolakideak:
Aste honetan bertan banatuko dira ekimena aurkezteko egin diren triptikoak. Hasiera batetan erantzunak azaroaren 18rako jaso behar ziren, baina data hori astebete atzeratzea erabaki da.
Esta semana se repartirán los trípticos que presentan la iniciativa. Se ha retrasado una semana ( del 18 al 25 de noviembre ) la fecha límite para apuntarse.

-       Kontseilu eskolarra berritu behar da:
Aste honetan bertan egin behar da. Gurasoen elkarteko ordezkaria Txetxu izango da. Beraz, bozketetan sartuko lirateketen beste bi ordezkari falta dira. Afera telefonoaren bitartez mugitzea, bi bolondres topatu eta bozkak saltatzea adostu da.
    Esta semana hay que constituir el nuevo Consejo Escolar. Por parte de la Asoc. De madres y padres, el representante será Txetxu. Faltan otros dos elegidos mediante votación.  Como no hay candidaturas presentadas, se acuerda mover el tema por teléfono y tratar de conseguir dos voluntarias y saltarnos las votaciones.

-       Autobusak eta jantokia:
     Zaintzaileekin hitz egingo du Rubenek ea afera zertan dagoen eta gurasoen parte-hartzearekin ze iritzi duten. Beharrezkotzat jo izanez gero, hitz egingo da ze modutan gauzatu daiteken.
    Rubén hablará con las cuidadoras a ver como está el asunto y si ven necesario que desde la Amypa se tome cartas en el asunto. Si lo estimasen necesario se hablara de qué manera hacerlo.

-       Arte tailerra:
    Aizarotzko Leok larunbata goizetan arte tailer bat antolatu nahi duela eta eskolako instalazioak erabiltzeko baimena eskatzeko moduaz galdetzen da. Bidea Udaletxearen bitartez dela erantzun digu Rubenek, eta beraien partetik ez dagoela arazo berezirik.
   Leo de Aizarotz quiere organizar un Taller de arte los sábados por la mañana en la escuela. Tiene que pedir permiso en el Ayuntamiento. Por parte de la escuela no hay mayor problema para ceder el espacio necesario.

-       Auzolan:
    Bi auzolan daude egiteke. Alde batetik zer edo zer margotu eta lijatu behar da, eta bestalde, liburutegiko liburuak inbentariatu eta ordenatu behar dira. Azkeneko hau Ruenek egiten joango da baina laguntza eskertuko luke.
   Hay pendientes dos auzolanes. Uno para pintar y lijar (caballetes de pintor-a) y otro para inventariar y ordenar los libros de la biblioteca. Esto último lo irá haciendo Rubén pero le vendría bien ayuda.

-       Patioa:
    Patioren egoeraz geldetuta, Rubenek azaltzen du nola estalpe berria eta futbol zelaia eta eskolako alboko sarreraren artean zoluaren mailak ezberdinak geratu diren obraren ostean, eta hori konpontzeko zai daudela patioa erabat irekitzeko.
    Preguntado por la situación del patio, Rubén nos aclara que tras la obra, el nivel del suelo de la zona cubierta con respecto al campo de fútbol y a la entrada a la escuela han quedado diferentes, y esperan a que solucionen esto para abrir el patio.

2011/11/16

Egin zaitez eskola-kide !!


Basaburutar hori:

     Alberta Clara González (Guraso Elkarteko presidenta) eta Ruben Ruiz (Oihanzabal Eskolako zuzendaria) gara. Dakizun bezala joan den udaberrian aurkeztu genuen Herri bat eskolarentzat, eskola bat herriarentzat egitasmoa. Ekainaren 4ean, Basaburuko Egunean, gure ametsetako eskola zein izango litzatekeen zehaztu eta islatu genuen. Orain, denon artean amestutako hori aurrera eramaten parte hartzeko aukera duzu. Nola?
Bada, lan-batzordeetan edo talde-interaktiboetan parte hartuz.

     Lan-batzordeek lan egingo dute amets horiek egi bihurtzen. Hainbat alorretan arituko dira, hasi azpiegituretatik eta eskola esparruan sentimenduak nola landu eztaibaidatzeraino.

     Bestalde, talde-interaktiboak deitzen den egitasmoa praktikan jartzeko zuen laguntza behar dugu.

Baina zer da talde-interaktibo bat?

     Talde-interaktiboa eskolako jarduera (klaseak) aberasteko bide bat da, eskolak antolatzeko beste modu bat da. Hamabostean behin bilduko lirateke talde horiek. 6 urtetik gorako haurren taldeak talde txikiagoetan zatitu, eta tutoreak eta eskola-kideek (zu izan zaitezke horietako bat) taldeak dinamizatuko lituzkete. Tutoreak gutxiengo koordinazio bat izango luke eskola-kideekin, zer egin behar duten jakin dezaten. Bakoitzak ahal duen neurrian hartuko luke parte. Eskola-kideak ez dira ezertan jakintsuak izan behar ezta haurrekin egoteko ohitura eduki behar ere, edonor izan daiteke eskola-kide. Adin, herri, lanbide eta zaletasun guztietako jendea izaten ahal da eskola-kide. Bada, hauxe da zugandik jaso nahiko genukeena: zu ere eskola-kidea izatea nahiko genuke.

     Eskola-kide izan nahi baduzu edo edozein zalantza argitu nahi baduzu, azaroaren 25a baino lehen dei dezakezu honako telefonora 948-50-31-56, edo oihanzabaleskola@gmail.com helbide elektronikora idatzi.
Egin zaitez!!

2011/11/14

ELKTRIZITATEA 3. ETA 4. MAILA

Hiru eta laugarren mailan, elektrizitatea ezagutu eta ikasi dugu. Ikasitakoa azaltzeko power-point eder bat egin dugu.

Bestetik zirkuito elektriko bat zer den ere ikasi dugu, baita zirkuito elektrikoak egiten esperimentatu.

Azkenik ikasitako guztia 5-6 mailetan azaldu egin dugu. Ikusi itzazue gure lanak eta zeinen ongi pasatu dugun ikasten eta èsperimentatzen!!!














2011/11/09

GURASO ELKARTEAREN JUNTA 2011-11-03


Partehartzaileak: Sole, Nuria, Arantxa, Xabi, Mikel, Mikaela, Laia eta Mikel Goñi.

1-. “Kolaboratzaileak

“Comunidades de aprendizaje” barruan ez gaudenez, terminologia propia jartzeko aukera planteatzen da, bolondresa ordez ESKOLAKIDE deitzea hain zuzen. ‘Bolondres’ eta ‘boluntario’ hitza asko erabili izan da, batik bat Gurutze Gorriaren testuinguruan eta baita lan sozialaren inguruan. Askotan, lan jakin batzuk (gehientan alor social eta cultura eremukoak) behar eta dagokion bezala ez ordaintzeko erabili izan da izen hori. Eta ordaindutako lana ‘ez boluntarioa’ dela ere irudi du. Edo boronattearen kontra egindakoa. Eta hori ez da beti horrela. Gainera, jatorragoa (hizkuntzaren ikuspegitik) dirudi.
Dudak daude zer egin behar dute eskolakide hauek eskolan eta Ruben (zuzendaria), juntara etorri da, aurkezpena, berriro, egitera.
Talde interaktiboak zer diren? Talde bat talde txikitan banatu eta talde txiki horietako bakoitzarekin heldu bat egotea da. Helduaren rola talde horrek egin behar duen proposamen didaktikoa dinamizatzea litzateke. Eskolakideen artean eta tutorearen artean gutxiengo koordinazioa ziurtatuko da. Zenbat eskolakide beharko liratekeen, bada, berez, taldeak oso handiak ez direnez maila bakoitzerako bi lagunekin nahikoa litzateke.
Zer lortuko zen dinamika honekin? Talde osoaren bateratzea, talde inklusiboak lortu, porrota akademikoa gutxitu eta aldi berean maila akademikoa igo. Talde interaktiboen partaide kopuruaren arabera zehaztuko da maiztasuna.
Talde hauek, eskolakideekin, prinzipioz, hilabetean behin egiteko esan digu.

2-. Funtzionamendua

Hilabeteko laugarren asteartean, arratsaldeko 15,30etan guraso elkartearen juntak egitea adosten dugu, irekiak dira, eta hilabetero. (Se acuerda a posteriori pasarla al cuarto jueves).

3-. Besteak

Eskolako bileretan, guraso guztiei, jantokiko arazoak aipatu genizkien irakasleek, araso larria dela uste dugu juntan, eta pasako dugu nota bat etxe guztietara bidaltzeko, kontutan hartzeko eta gure seme-alabekin hitz egiteko. Beste aldetik, Rubenekin, hilabeteko bileran, trasladatuko diogu prest gaudela irtenbide bat bilatzeko eta parte hartzeko noski, gure seme-alabak direlako “monstruo” hoiek.

2011/11/02

Eskerrik asko.



Nafarroako Gobernua egiten ari den murrizketen aurka protesta egiteko aurreko asteetan izandako ekimenetan parte hartu duzuten guztiei eskerrak eman nahi dizkizue Gurasoen Elkarteak. Urriaren 22an Iruñean izan zen manifestazioa oso jendetsua izan zen, eta eskola txikien ordezkaritza ere han egon zen. Greba eguna oso arrakastatsua izan zen gurean, apenas umerik ez baitzen joan eskolara, 3 bakarrik, eta gisa horretan irakasleek eta gainontzeko langileek lanuztea egin ahal izan zuten.
Iruditzen zaigu familiak ohartu direla murrizketen ondorioak ez direla soilik eskolako langileen lan egoeran antzemango, eta gure haurren hezkuntzaren kalitatea dagoela hemen jokoan. Beraz, esandakoa, esker mila zuen guztien parte hartzeagatik.

2011ko azaroaren 2an