2014/09/23

2014/02/10

Guraso elkartearen bilera, 2014-01-16, 16:45

Parte hartzaileak: Sole, Edurne, Ainara, Nuria, Irantzu, Alberta


Jornada iraunkorra
Ainarak ematen du honen berri. Nafar Gobernuak aldaketaren eskaera aurkezteko epea aurreratuko du, beraz lanean jartzeko batzordea eratuko da, informazioa jaso eta afera eskolako komunitate osoari aurkezteko


Olentzero
2013ko jaialdian jarritako jaki eta edariak nahikoak ez zirela izan aipatzen da eta hurrengoetarako kontutan hartu beharko dela. Irakasleak beranduago jaitsi ziren gainontzekoekin jatera eta ez zuten jaki askorik topatu. Haiei jana eta edana gorde eta hurrengoetan eskolan lan egiten duten gainontzeko langileei festara etortzeko gonbitea luzatu nahi zaie.

Olentzeroren gaia lantzeko prest azaldu da taldea. Rubeni klaustroarekin lanean jartzeko proposamena zer iruditzen zaio galdegingo dio Edurnek. Klaustroak gaia beste modu desberdin batean lantzeko prest baldin badago, mahai gainean dauden proposamenak landuko dira.


Zaintza zerbitzua
Gurasoen bileretara gerturatzen den jende kopuru urria izanik, hurrengo deialdietan zaintza zerbitzua eskatu beharko da aurretik, zaintzailea jartzea beharrezkoa den edo ez erabakitzeko


Rubenekin bilera
Edurnek martxan dauden batzordeen berri ematen du.
Baratze batzordea: eskolako patioan kokaturik dagoen lursailean lanean hasi dira eta auzolanean aritzeko asmoa dute. Informazioa batzordeak zabalduko du.
Liburutegi batzordea: batzorde honetan astelehenetan biltzen dira 5/6 lagun eta asteartetan beste 2/3 lagun. Liburuek dakarten barra kodearen irakurketa egiteko "irakurgailua" erosi berri du eskolak. Honekin batera, Irurtzungo eskolakoek haien liburutegiko katalogazioa eman diete eta bi herramienta hauekin lana izugarri arindu dela dio Rubenek. Aurtengo helburua, Katalogazioa bukatu eta umeendako modu egokian jartzea dute. Datorren ikasturteari begira, dinamizatze lanak bultzatuko dituzte.
Bizikidetza batzordea: Rubenek gogorarazten digu kontuz ibiltzeko helarazten ditugun mezuekin, hau da, erantzunak konsesuz eta GE osoaren izenean bidaltzeko. Zalantzan jartzen duguna, kontraproposamen batekin helaraziz. Batzorde honetako hurrengo bileran arauen zerrenda guraso guztiei zabalduko zaien galdegingo da eta hala bada, GE prest azaltzen da dokumentua garatzen laguntzeko.

Iaz eskolatik eskatu zen "beharrak eta itxaropenak" gutuna GEn lantzea eskatzen zaigu eta normalean bileretara gerturatzen garenon artean lantzea eta ekarpena emailez egitea erabakitzen da

18:45etan bilera amaitzen da