2012/02/16

Eskolako zuzendaria eta AMYPAren arteko urtarrileko bilera. Urtarrilak 23.




            Parte hartzaileak: Ruben, Nuria R. eta Unai.

-       GURASO ESKOLA. Eskatutako txostena jaso da eta mail bidez igorroko zaie gurasoei.

-       TALDE INTERAKTIBO ETA BATZORDEAK. Dena martxan jarri berria da eta momentuz ez dago gertaera berezirik.

-       OLENTZERO (Klaustroaren balorapena):  

                 Harrera dinamizatzeko beharra ikusi zen.
                 Geletan itxaron ordez, kanpoan egitea hobe iruditu zaie.
                 Asto bat lortu nahi lukete
                 Musika motz geratu zen. ( trikitixa gehiago )
                 Jaialdia haurrendako egokia ote den zalantzan daude, agian gurasoendako
                 zuzenduegia ikusten dute (Lehen hezkuntzako askorentzat zalantzarik gabe, zalantza haur          hezkuntzan egon daiteke).

-       BIZIKIDETZARAKO ORDEZKARIA. Ez dagoela azaltzen du Rubenek. Lan haundia ez dela izango ere azaltzen du. Nuria Rodriguezek hartzen du ardura.

-      SARE SOZIALEN SEGURTASUNAREN. inguruko zenbait ikastaro antolatu ditu Nafarroako Gobernuak. Gure eskolak ez ditu baldintzak betetzen horietariko bat gurean egin ahal izateko, ala eta guztiz ere, eskaera eginen du. (Baldintzak bete bai, baina irizpideetan jarri dute talde handiak edo haurren kopurua irizpide bat izango dela, eta guk horretan ezin dugu beste eskola askorekin lehiatu)

-       EUSKERAREN EGOERAREN BALORAPENA. Irakasleek egoera nahiko hona dela uste dute. Haurrek orokorrean euskera erabiltzen dute. Patioan sumatu da gabezi haundiena. Horregatik patio orduetan euskeraren erabilera sustatzeko jarduerak pensatuko dituzte.

-  INAUTERIAK. Igoara joango dira. Herria ikusi, eskolako haurren etxeak bisitatu eta hamaiketakoa hartuko dute. Otsailaren 17an izango da.
-     Eskolan haurrera daramaten Basaburuaren iguruko turismo proiektuan, honako gaiak ari dira jorratzen:
             Haur hezkuntza: Animaliak eta antzerkia
1.     maila: Elikagaiak eta produktuak (BKS??)
2.     maila: Kontakizun eta kantu zaharrak
3.-4.mailak: Basaburuko zerbitzu eta enpresak
5.-6. mailak: Herriak, biztanlegoa, etxeak, barazitasunak...

-       D eguna Irratiari eskainiko zaiola jakinarazi zaie, eta data finkatzea eskatu.
-   Ametsen aferarekin lotuta, patioan egingo dena ongi pensatu eta diseinatu beharra ikusten da, horregatik Rubenek bilera berezia egingo du infraestruktura batzordearekin.                        

2012/02/10

Abesti bat

2. mailako ikasleak hiztunen saioan landu dugun abestia da hau. Asko gustatzen zaigu eta zuek ere entzuteko aukera izatea nahi dugu.