2011/10/25

ERAIKUNTZA HANDIAK



Aurten 2. mailakoak egin dugun lehenengo proiektua ERAIKUNTZA HANDIAK izan da. Hemen bikoteka egin dugun lan bat aurkezten dizuegu.
Irakurri ondoren zein eraikuntzaz ari garen asmatu behar duzue.
Ea ba, asmatzen dituzuen!

2011/10/23

Urriaren 27an, 0 ume eskolara. Eskola Publikoaren alde


Jakinen duzuenez, urriaren 27an, ostegunarekin, greba egingo dute eskolako langileek alor publikoan egiten ari diren murrizketen aurka protesta egiteko. Murrizketa horiek gure haurrek eskolan jasotzen duten hezkuntza kalitatean eragin zuzena duela uste dugu. Izan ere, diru murrizketen ondorioz, irakasleak gaixo baldin badaude ez dituzte berehala ordezkatzen, zerbitzu espezializatu (logopedia eta pedagogia terapeutiko zerbitzuak) gutxiago jasoko dituzte haurrek, eta irakasleek ordu lektibo gehiago edukiko dituztenez gure seme-alabekin ematen dituzten orduen kalitatea eskasagoa izango da. Adibide batzuk besterik ez dira. Murrizketa horiek langileek sumatuko dituzte, bai, baina dudarik gabe baita gure haurrek ere. Gauzak horrela, Oihanzabalgo Gurasoen Elkarteak greba egun horretan JARRERA AKTIBOA eduki nahi du. Elkarte eta talde gisa gai honen inguruan hausnarketa egin dugu, eta zenbait ekimen aurrera eraman nahi ditugu.

Lehenbizikoa da grebarekin bat egiteko deia luzatzea guraso guztiei. Gure ustez, haurrak eskolara ez bidaltzea esan nahi du horrek. Eskolako langile guztiek -autobus gidariek, irakasleek, jangelako zaintzaileek eta garbitzaileek- greba lasai egin ahal izateko eskubide osoa dute eta langile diren aldetik haien jarrera argi azaldu dezaten, gure ekarpenik handiena haurrak eskolara ez bidaltzea da. Bai, legeak agintzen dituen gutxieneko zerbitzuak egongo dira, baina guk ESKOLA HUTSIK EGOTEA nahiko genuke, gisa horretan denok murrizketen aurka gaudela azaltzeko. Horregatik diogu: “Urriaren 27an, 0 haur eskolara. Eskola publikoaren alde”.

Jakin badakigu jarrera horrek etxe batzuetan arazoak sor ditzazkela, familia batzuk haurrak norekin utzi ez dutelako. Horregatik, egun horretan Aizarotzen guraso talde bat egongo da grebarekin bat egin nahi duten eta haurrak norekin utzi ez duten familietako umeekin grebaren inguruko jarduerak eta ekimenak egiten. Ez da eskolaren ordezko zerbitzu bat, ez da haurtzandegi zerbitzua, baizik eta grebarekin bat egin eta familia eta lan arazoengatik haurrak norekin utzi ez duenari laguntzeko modu bat. 



2011/10/21

ESKOLAKO LOGO BERRIA

Honatx Arantxa Iribarrenek aurkeztu zuen logoa. Bai ederra e!!

Eskerrik asko Arantxari eta parte hartu zenuten guztioi.

2011/10/16

2011ko urriaren 4ko Gurasoen Elkarteko Batzar Orokorra



Honoko gurasook bildu ginen:

Lander-Ana, Irantzu, Sole, Maite, Karmentxu, Ainara, Esther, Kepa (Irakaslea), Virginia, Ana (Urritza), Josu Jauregi, Bakartxo, Xabi, Laia, Alberta, Txetxu-Arantza, Mikaela, Mikel-Nerea, Mikel-Arantxa, Peio, Cristina.

Gai ordena:


1.- JANTOKIA.
     Kepak (irakasleak) jantokiari buruzko informazioa eman du. Santavalzak zerbitzuari uko egin eta gero, nafar gobernuak kokurtso berria oso berandu martxan jarri zuen. Azken egunean hiru enpresa aurkeztu ziren: Serunion, Irigoien eta Jangarriak. Azken hau izan da aukeratua. Saiakera egin da hemengo kooperatiba batek (Ernaizuk), bazkaria presta zezan, baina osasun arlotik ez zuten baimenik eman, “cattering” enpresa ez delako.


2-. GURASO BERRIAK.
     Guraso berriak bakarrik haur batenak besterik ez daude, eta funzionamendua ezagutzen dute; beraz, ez da gehiagorik hitz egin.


3-. EUSKARA.
      Guraso batek galdetu du ea nola ikusten dugun guraso elkarteko bileretan euskararen erabilpenaren gaia , nola egon diren gurasoak gaizki sentitu direla bilerak euskaraz egiteagatik, eta beste aldetik, nola aldatzen dugun erderara eta euskara uzten dugun alde batera. Komentatu da oreka bilatu behar dugula, euskara, gure hizkuntza, erabiltzen baina inor gaizki sentitu gabe.


4-. ERAIKIN BERRIA.
     Udaletxeari esker, eskola haunditu da. Obra bukatuta dago, zola ezezik. Rubenek (zuzendariak), bi aste eskatu zituen zolaketa nola egin asmatzeko. Aurrekoa brea-hormigoia, eta atzekoa belarra izango dela ematen du.


5-. AMETSA.
      Batzordeak sortuko dira gai desberdinak lantzeko eta jendea behar da taldeak osatzeko. Apuntatu dira batzuk: Esthertxo, Ana, Sole, Mikel, Ainara, Cristina, Alberta, Ana (Urriza), Mikaela, Peio, Irantzu eta Xabi. Norbait gehiok nahi badu izena eman, badago lekua guztiontzako.


6-. SORTZEN.
     Manifestu bat ailegatu zen asanblada baino lehen eta jada kontseilu eskolarrak onartu du.
   Manifestu hau eta bestelako gauzak herrietako tabloietan jartzea planteatzen da hemendik aurrera. Herritako jendeak, nahiz eta seme alabarik eskolan ez izan, irakurri ahalko du eskolan zer dagoen. “Eskola herriarentzat, Herria eskolarentzat”.
     
     Arduradunak:
  • Udabe- Beramendi--------Ana-Lander
  • Ihaben-----------------------Mikel
  • Arrarats---------------------Nerea
  • Aizarotz---------------------Txetxu
  • Beruete----------------------Bakartxo
  • Jaunsarats-------------------Peio
  • Orokieta- Erbiti------------Xabi
  • Gartzaron-------------------Edurne
  • Itsaso------------------------Nati
  • Igoa--------------------------Virginia



7-. GREBA.
     Urriaren 27rako, greba bat dago konbokatuta hezkuntzan. Eskatu dira ideiak: zerbait egitea edo ezer ez, grebarekin bat egin ala ez… Eztabaida luze eta korapilatsua sortu da. Gaiarekin momentuz bukatu nahian, baina horrekin lotutako zerbait egiteko konpromisoa hartuta, osatu dugu lan talde bat,(Josu, Arantxa, Lander, Cristina, Arantza eta Xabi). Notatxo bat bidaltzea adosten dugu, etxeetan kontutan hartzeko greba bat egonen dela.


8-. BESTEAK.
** Atea aldatzeko proposamena luzatzen da, baina sortuko den azpiegitura batzordeak landuko du.

** Aurkeztu da Rubenek egindako kezka bat: eskolan bilerak egiten ditugunean, gure seme-alabek gelak oso gaizki uzten dituzte. Konpromezua hartzen dugu, hori ere kontrolatzeko.

** Kontseilu eskolarra. Irantzuk bukatu du bere “legealdia” eta egin behar dira hauteskundeak, beste pertsona bat aukeratzeko. Ainara prest dago lan hori hartzeko.

** Nafarroa oinezen lana egiteko zerrendak daude jendea apuntatzeko.

** Mutilek txisa eserita egiteko eskaera luzatu da eta Rubenekin hitz eginen da, zer edo zer egiteko.

** Eskatu da guraso elkartearen kuota azaroan pasatzea, urrian pasatu ordez, hilabete honetan beste kuota batzuk daude eta.

** Hemendik aurrera, Arantxa arduratuko da ludotekak antolatzeaz asanbladak daudenean. Adostu dugu baita ere, 30 €tik, 35€tara igotzea ludoteketan dauden zaintzaileei ordaintzen zaiena

** “Autopista elektrikoa” egin nahi dute eta Basaburutik pastasen da ibilbide aukeretariko. Talde bat sortu da honen kontra lana egiteko eta idazki bat aterako dute sinadurak biltzeko, eta pasako digute guk sinatzeko… ala ez.

Besterik gabe.

2011/10/12

URRIAko BILERA GURASO ELKARTEA-RUBEN




URRIAko BILERA GURASO ELKARTEA-RUBEN    Jauntsarats 2011-ko Urriaren 10an.
Partehartzaileak: Nuria eta Mikel – Ruben (Zuzendaria)

-Garraioa, bus eta taxia
Rubenek azaldu du Hezkuntzako arduradunekin harremanetan dagoela Arrarats-Igoan bizi diren 12 haurren egoeraz, taxia orain txiki gelditu baita. Oraingoz, taxiak bi bidaia eginez konpondu da kontua.

-Eserita, mesedez
Haur txikiek piza eserita egiteko eskolan eta etxeetan lantzeko proposamenari buruz, oraingoz ez dago ezer, ez baita hitz egin oraindik klaustroan.

-Kanpoko atea eta hesia
Orainngoz ez dago konpontzeko dirurik, eta Ametsaren barruko batzordeetan gaia lantzea proposatu da. Izan ere, amets askotan agertzen da langaren eta hesiaren kontua (konpondu, margotu, aldatu, egurrezkoa, burdinezkoa…).

-Eskola Kontseilua
Azaroan egin beharko da berritzea. Bi kide berri hautatu behar dira: bat Gurasoen Elkarteak izendatua eta beste gurasoen artean egingo den bozketan aukeratuko da.

-Boluntarioak
Talde Interaktiboak martxan jarriko direla eta horren berri emateko zuzendaritzak idatzia bidaliko du familietara eta Basaburuako eragile guztietara. Aurreikusi daitekeen partaide kopuruaren arabera antolauko dira taldeak eta ikusiko da talde horien bileren maiztasuna. Klaustroaren proposamena hilean behin egitekoa da. Gurasoen Elkartean gaia lantzen hasiko da eta interesa izan dezakeen jendearengana zuzenean joko du gaiaren berri emateko. Azken batzar orokorrean Ametsarena lantzen joateko guraso talde bat osatu zela ere jakinarazi zaio eskolari. Aukera ikusi da tertulia dialogikoak lantzen hasteko Gurasoen Elkartearen barruan.

-Auzolana
     Gurasoen Elkarteak auzolanerako proposamena egin zuen eskolako zabaltze lanek ekarriko lanean laguntzeko. Bi lan egin beharko direla aurreikusi da: kaballete batzuk garbbitu eta margotzea eta liburutegiko lanak egiten laguntzea. Apalen zain daude oraindik, eta horiek iristean egingo da deialdia.

-Yoga
     Gurasoen Elkarteko aita batek egindako yoga saioen proposamena onartu du klaustroak eta Soin Hezkuntza irakasleak. Orain ikusiko da ikuskariak zer dioen eta nola lotzen den hori eskolara sartzeko modua.

-“Eskola bat herriarentzat…” proiektuak
Lan talde batzuk osatu dituzte, eraginkorrago izateko:

Adimen emozionala                              Kepa-Onintza
Hezkidetza-Berdintasu                          Miren-Andrea
Arte tailerra                                           Xabi-Aintzane
Liburutegia                                           Goizargi-Ruben
Harreman intergenerazionala                Garbiñe-Goizargi

Astean bitan elkartuko dira.



EN CASTELLANO

REUNION DE OCTUBRE AMYPA-RUBEN    Jauntsarats, 10 de octubre 2011
Asisten: Nuria y Mikel – Ruben (director)

-Transporte. Bus-Taxi-
Nos comenta Ruben que está hablando con Educación acerca del transporte de l@s alumn@s (12) que viven en Arrarats-Igoa, ya que el taxi se ha quedado pequeño para las plazas que se necesitan. De momento la solución adoptada ha sido que el mismo taxi haga dos viajes.

-Sentad@s, por favor-
Acerca de la propuesta de hacer pis sentad@s, todavía no se ha concretado nada (no se ha comentado en el claustro).
Unos días después de esta reunión nos llamó Ruben para decir que ya se había hablado en claustro, y que se decidió dar libertad a cada un@ para hacer pis sentad@s o de pie, pero trabajando el tema de la limpieza. Por otro lado piensan que es algo que deben traer aprendido de casa y así ell@s mism@s actuarán según su costumbre.

-Puerta de acceso y valla-
No hay de momento dinero para arreglos y se propone estudiarlo en las comisiones de trabajo de los sueños, ya que lo ha soñado bastante gente. Arreglar, pintar, quitar, cambiar, hierro, madera…

-Consejo Escolar-
Ruben ha consultado a Educación el plazo para realizar elecciones al Consejo y sustituir a nuestros dos representantes: Un@ lo nombra la Amypa y otro por sufragio entre tod@s los padres-madres. Se prevee para Noviembre.

-Voluntari@s-
Ruben mandará un escrito en esta semana informando de la próxima puesta en marcha de los Grupos Interactivos en la escuela, dentro del proyecto, y para ello la necesidad de tener voluntari@s de toda la comunidad de Basaburua y su disponibilidad. Según este número se implatarán los grupos mensualmente, semanalmente… (aunque la propuesta del claustro es empezar una vez al mes) y se irán probando resultados. Desde la Amypa se plantea ir concienciando a todo y toda aquella que pueda estar interesado en participar. Boca a boca.
Le informamos también que salió una lista de padres y madres en la última asamblea general de la Amypa para formar los grupos de trabajo para desarrollar los sueños.
Se plantea también que nosotr@s, Amypa, empecemos con las tertulias dialógicas.

-Auzolan-
   Ante la propuesta de que cuenten con nosotr@s, Amypa, para ayudarles en los trabajos de reordenación de la escuela debidos a los cambios producidos por el nuevo edificio nos invitan a dos tareas inmediatas: Limpieza y restauración de unos caballetes para pintar, que han conseguido, y la colocación de libros e inventario de los mismos en la biblioteca. Están a la espera de las estanterias. Nos avisarán.

-Yoga-
     El Yoga propuesto por un padre de la Amypa, está presentado y aceptado en el claustro y por la profesora de Gimnasia. Al inspector de centro todavía no se le ha comunicado. Se está estudiando como encajarlo con las clases: plan de convivencia, etc…

-“Eskola bat herriarentzat…” Proyecto-
Entre los trabajos que se están llevando a cabo por parte del profesorado dentro de nuestro proyecto, nos comenta Ruben que se han dividido en cinco grupos de trabajo:

Inteligencia emocional                    Kepa-Onintza
Coeducación                                   Miren-Andrea
Taller de arte o creación                  Xabi-Aintzane
Biblioteca                                        Goizargi-Ruben
Relaciones intergeneracionales       Garbiñe-Goizargi

Se reunirán dos veces por semana.



2011/10/03

II LITERATUR MEZUA/II MENSAJE LITERARIO

Fernando Pessoaren poema bat da hau. Berak Alberto Caeirio bezala sinatu bazuen ere.

Behitian internet lotune zenbait.

Hurrengoa euskaraz izango da.

Es un poema de Fernando Pessoa, aunque él firmó como Alberto Caeirio.

Más abajo algún enlace de internet.

El próximo será en euskara.


El Tajo es más bello que el río que corre por mi aldea,



pero el Tajo no es más bello que el río que corre por mi aldea


porque el Tajo no es el río que corre por mi aldea.






El Tajo tiene grandes navíos


y todavía navega en él,


para quienes en todo ven lo que ya no existe,


la memoria de las naos.






El Tajo baja de España


y el Tajo entra en el mar en Portugal.


Todo el mundo lo sabe.


Pero pocos sabes cuál es el rio de mi aldea


y para dónde va


y de qué sitio viene.


Y por eso, porque pertenece a menos gente,


es más libre y mayor el río de mi aldea.






Por el Tajo se va al Mundo.


Más allá del Tajo está América


y la fortuna de quienes la encuentran.


Nadie ha pensado nunca en lo que hay más allá


del río de mi aldea.






El río de mi aldea no hace pensar en nada.


Quien se encuentra a su lado, sólo a su lado está.






(Alberto Caeiro, El guardador de rebaños)

http://es.wikipedia.org/wiki/Fernando_Pessoa (wikipedia)

http://amediavoz.com/pessoa.htm (Poemak7Poemas)

http://www.proverbia.net/citasautor.asp?autor=752 (esaldiak/frases)

http://www.youtube.com/watch?v=d3gTJ1XxEdI (Portugues handiak/grandes portugueses)

Zoriontsuak izan.

Sed felices.





--------------------------------------------------------------------------------