2011/05/19

LiburuTruke VII.Edizioa


Ume guztiak liburuak aldatzen eta marrazkiak eskatzen Jokini

Gaur Jokin Larrea marrazkilaria etorri zaigu. Eskerrik asko.

Liburuak, ipuinak, komikiak... Zureak ekar itzazu!!
Anima zaitez!!

2011/05/15

Treku mendia: 1265m


    Joan den Igandean, maiatzak 8an Udara, Manu, Alaitz, Kattalin, Ibon, Pau, Ur, Garazi, Izar eta Unai Kaiet Treku mendira abiatu ginen eguraldi zoragarria egiten zuela aprobetxatuz. Goñiko Teodosioren jaioterritik hasi ginen ibiltzen eta, bi ordu pasa ondoren, gailurra zapaldu genuen. Han, sekulako ikuspegia gozatu ondoren (Pirineotako tontor altuak ikusi genituen) Goñiko borda zaharretan bazkaldu genuen, merezitako deskantsua hartu eta, atzera begiratu gabe, herrira itzuli ginen. Herriko tabernan izozki bana dastatu genuen eta Basaburura bueltatu ginen, nekatuta bainan oso pozik, mendizale ausarta eta trebeak garela konturatu garelako. Hurrengo arte...

Argazki gehiago ikusteko klikatu hemen.

2011/05/09

IKASLEEN KONTSEILUKO LOGOA










Maider Murugarrenek diseinatu zuen ikasle kontseiluko logoa eta Mikel Larak digitalera pasa.

Eskerrik asko bioi, eta ZORIONAK MAIDER!!

2011/05/06