2010/12/21

3. ETA 4. MAILA ESAN-ERRAN IRRATIAN 2010-2011


3. ETA 4. MAILA ESAN-ERRAN IRRATIAN 2010-2011

2010/12/20

H. H. 3 URTE AZAROAK 19, ESAN-ERRAN IRRATIA 2010-2011

H. H. 3 URTE AZAROAK 19, ESAN-ERRAN IRRATIA 2010-2011

1. ETA 2. MAILAKOAK ESAN-ERRAN IRRATIAN II 2009-2010

MARTXOAK 25 ESAN-ERRAN IRRATIA 2009-2010

5. ETA 6. MAILA ESAN-ERRAN IRRATIA 2009-2010

5. ETA 6. MAILA ESAN-ERRAN IRRATIA 2009-2010

3. ETA 4. MAILAKOAK II ESAN-ERRAN IRRATIAN 2009-2010

3. ETA 4. MAILAKOAK II ESAN-ERRAN IRRATIAN 2009-2010

3. ETA 4. MAILAKOKAK III ESAN-ERRAN IRRATIA 2009-2010

3. ETA 4. MAILAKOKAK III ESAN-ERRAN IRRATIA 2009-2010

3. ETA 4. MAILA ESAN-ERRAN IRRATIAN 2009-2010

3. ETA 4. MAILA ESAN-ERRAN IRRATIAN 2009-2010

1. ETA 2. MAILAKOAK ESAN-ERRAN 2009-2010

1. ETA 2. MAILAKOAK ESAN-ERRAN 2009-2010

3 URTEKOAK ESAN-ERRAN IRRATIAN 2009-2010

3 URTEKOAK ESAN-ERRAN IRRATIAN 2009-2010

2010/12/10

NOR OTE?



Eta erantzuna...Leire irakaslea da!!!

AINGERU 5 URTEKOA PROTAGONISTA

2010/12/02

LANA EGITEN




non gaude konzentratuago lana egiten ala inkesta egiten?

ELURRETAN



Ze ongi pasatzen ari garen elurretan!!!

2010/12/01

UR MERZEROREN MIKROIPUINA

IZAR-IHESKORAK

Bazen behin ume bat izar iheskorrak zuhaitz bihurtzen ikusi nai zituena.Gau batean zerura begira geratu zen.Izar iheskorrak lurraren kontra jo eta bapatean zuhaitz bihurtu ziren.

TOMAX YURRAMENDIREN MIKROIPUINA

HIRU ESKLABOAK

BEHIN BATEAN BAZEUDEN HIRU LAGUN ESKLABO
ARITZ,MAIDER A ETA TOMAX. NIAGUSIAK MAIDER M,EIDER ETA MIKEL ZIREN.

DENEK, ARITZ, MAIDER A ETA TOMAXEK PLAN BAT EGIN ZUTEN. ARITZ NESKATXA POLIT BATEZ MOZORROTU ZEN, BERE MUTIL LAGUNA BEZALA ETA TOMAX AMONA ZAHAR BATEZ.. ORDUAN MIKELEK ESAN ZUEN:
-NORTZUK ZARETE ZUEK?
-GU FAMAILIA BAT GARA ETA HARRAPATUTA GAUDE.
-BENGA ATERA .
-BALE AGUR.

PAU JAUREGIREN MIKROIPUINA

Pepito eta otsoa

Bazen behin Pepito izeneko mutiko bat,8 urte zituena .behin basora juan zen eta otso batekin topatu zen.Otsoa eraso nahian zegoen baina pepito galleta bat atera eta otsoa lasaitu egin zen.Andik aurrera lagunak izan ziren.Pepito juaten zen bakoitzean poltxikoan galleta batekin juaten zen.

ORTZI MURUGARRENEN MIKROIPUINA

KUTXA ETA LIBURUAK

Bazen behin postari bat liburuak eramaten zituena denda batera.

Bertan zioaztela liburuak gezur bat esan zuten:.

“Zu oso tontoa zara” -esan zuen liburuak! Orduan kutxa haserretu zen

eta inoiz gehiago ez ziren lagunak izan.


KATU KATU IPUINA BUKATU

MIKEL AURREKOETXEAREN MIKROIPUINA

Txanogorrintxoren pastela

Txanogorritxo mutiko bat zen eta Erbitiko basoan bizi zen.

Behin batean Txanogorritxok pastel bat egin zuen bere lagun Pellorentzako.Osagai hauek erabili zituen: Irina,marrubiak, arkatzak eta papera. Pelloren etxera joan zen. Pastela asko gustatu zitzaion.
Hurrengo egunean Pellok kaka egin zuenean ipuin bat atera zitzaion.

Kolore-kolore ipuina dotore.

MAIDER MURUGARRENEN MIKROIPUINA

TOMATEREN BIZITZA


Bazen behin tomate bat Tomate izena zuena.
Holakoa izaten da tomateen bizitza.

Egun batean Tomate landare baten enborretik zintzilik zegoen eta gorri-gorria jarri zen. Hurrengo egunean esku handi bat agertu eta Tomate hartu zuen, etxera sartu eta letxuga batekin elkartu zen.

Letxuga eta Tomate moztu egin zituzten esku handiek, aho erraldoi batean sartu ziren eta lo hartu zuten.
KATU KATU IPUINA BUKATU

MAIDER AUZAREN MIKROIPUINA

Oihantzabal - Eskola


Bazen behin eskola bat eta Oihantzabal deitzen zen.Laugarren mailan Tomax, Aritz eta Maider Auza deitzen ziren umeak zeuden.Egun horietan hiru ume berri etorri ziren eta horrela deitzen ziren:Maider M, Eider eta Mikel hirugarren mailan zeuden.Maider Murugarren oso mandonika zen, Eider negartia zen eta Mikel kaskagor handia zen. Kanpaldira joateko eguna bihar zen, maletak egiten hasi ziren.Hurrengo egunean Gernikara joan ziren baina hotz egiten zuen eta Eiderrek hotza zeukan eta ez zekiten zer egin.Lagunak Eiderri lagundu zioten.

IZAR GONZALEZEN MIKROIPUINA

XABI ETA KANOUTÉ

Egun batean xabi Juan zen Kanoutéren etxera eta jolasten aritu ziren.

Gero Xabiren ama erosketara joan zen, eta bitartean xabi eta Kanoute ari ziren merendatzen eta bapatean argia joan zen :
Kanoute zer gertatzen ari da?
Begira leihotik , herrian argia joan da!- Erantzun zion Kanoute.
Horrela ezin da etxekolanik egin!
Zer egingo dugu orain?
Kandelak bilatu eta piztu!
Bale! Nintendoa kargatuta daukazu?
Ados!!!!!!

Katu katu ipuina bukatu.

ENEKO MORGADOREN MIKROIPUINA

FRUTAK

Behin batean melokotoi bat bizi zen bere laguna meloiarekin. Egun batean hasarretu ziren eta meloia joan zen etxetik.
Gero tranpa bat egin zion: “postaria” oihukatu zuen eta melokotoia etxetik atera zen.
Orduan, meloia sartu zen eta melokotoiak ez zuen inoiz etxe bat izan.

2010/11/30

MENDIZALE TTIKIAK ELURPEAN PASIERAN




MENDIZALE TTIKIAK ELURPEAN PASIERAN ("Elur-melur, elur-melur ez gara zure beldur, sutondoan badugu nahikoa egur")

Udazkena bukatu baino lehen, beste mendi txango bat egiteko irrika zuten Oihanzabal eskolako gurasoek eta haurrek. Urriaren amaiera aldera, gaztain biltzera, Arrarats aldera joan ziren. Ordukoan, koadrila galanta elkartu zen: dozena bat heldu eta ia 20 haur. Guztira, 32 bat, ia-ia bildutako gaztaina kiloak bezain beste. Nahikoa gaztaina bildu eta gero, Otsolara joan ziren txikiak eta handiak. Gustura ibili ziren guztiak, hain gustura non hurrengo hitzordua noiz iritsi zain gelditu baitzen bat baino gehiago. Azkenean, azaroaren 27rako jarri zuten hurrengo txangorako eguna. Helmuga zehaztu gabe: eguraldiaren arabera erabakiko zuten azken unean. Bezperan elurra bota bazuen ere, baina egun horretarako egun ederra iragarria zegoen: hotza bai, baina argitsua eta eguzkitsua. Aitzakiarik ez zegoen, beraz.
Eguraldi-iragarleek eta Meteosatek, ordea, ez zuten asmatu. Eguzkirik ez zen inon ageri; alderantziz, elur laino batean hasi zuten eguna basaburutarrek. Familia batzuk halako giroarekin autorik hartu nahi ez, eta etxeko epeletan gelditu ziren. Beste batzuk ordea zintzo demonio agertu ziren eskolan esandako orduan. Eguraldia ez zen espero bezain atsegina; baina hala ere, haurrak –lau bildu ziren, 3 urteko bi, bost urteko bat eta 7 urteko beste bat– elurra zapaltzeko desiatzen zeuden. Gurasoak ere berdin, eta azkenean Jauntsarats aldean, haritz zaharrei bisita egitea erabaki zuten. Urrutira joan gabe, pasiera ederra egin zuten Oihanzabal eskolako gurasoek eta haurrek elurpean. Gurasoak aukeran ibilbide luzexeago hartu izanen lukete, baina tira. Hori beste batean izango da. Aukerak ez dira faltako eta.

EIDER BEAUMONTEN MIKROIPUINA

Pingui pinguinoa

Ipar poloan Pingui izeneko pinguino bat bizi da. Bihar bere urtebetetzea da eta urduri dago.

Orain 20:30 dira eta gehiago urduritzen ari da. Ohera joan denean berehala lokartu da. Esnatu denean, gosaltzera joan da. Momentu horretan konturatu da bere urtebetetzeaz ahaztu direla. Eskolara joan denean berdin. Inor ez da bere urtebetetzeaz gogoratzen eta Pingui oso triste dago. Bere laguna Pinguinak galdetu dio:
-Zer gertatzen zaizu Pingui?
-Inor ez dela nire urtebetetzeaz oroitzen.
-Agian ametsa izango da! Zabaldu begiak.
Orduan Pinguik begiak zabaldu ditu eta bere logelako izotz lanpara ikusi du.
Kolore-kolore ipuina dotore.

ARITZ MORGADOREN MIKROIPUINA

LAGUNAK

Baziren behin bi lagun ,batek Txomin zuen izena eta bestea Maria. Lagun onak ziren etxekolana elkarrekin egiten zituzten eta beste gauza guztiak ere bai.

Egun batean haserretu ziren : Mariak Txomini partidu bat irabazi zion eta Txominek txarra izan zela esan zuen. Beraien lagunak berriro lagunak izatea eta gauza guztiak normal izatea eskatu zieten.

Azkenean Txomin onartu zuen ona izan zela Mriaren tantua .

3 URTEKOAK IRRATIAN

AITOR ETXARRIREN MIKROIPUINA

BEHIA TOLON TOLON

Bazen behin behi bat txintxarri bat zeukana. Egun batean, bere txakur lagunari erakutsi zion baina lotan zegoen. Gero katuarengana joan zen txintxarria erakustera eta katua ere lotan zegoen.Behiak uste zuen bere txintxarriak ez zuela balio eta ikuilura joan zen. Txakurra eta katua behia bilatzen hasi ziren eta ikuilura joan ziren. Behia bertan zegoen eta galdetu zien:

- Gustatzen zaizue nire txintxarria?
- Bai – erantzun zuten besteek.

AZAROAK 25 Beldur Barik - Usurbil

Emakumearen indarkeriaren kontrako lana

ZIGOMAR-EN AFRIKA



AUTOREA: Philippe Corentin
IZENBURUA: Zigomar-en Afrika
ILUSTRATZAILEA: Philippe Corentin
ITZULTZAILEA : Maialen Videgain Jean-Louis Davant
ARGITALTOKIA, ARGITALETXEA, URTEA: Ustaritze, Ikas, 2008
ORRIALDE KOPURUA: 35or.
BILDUMA:
ISBN: 978-2-84963-043-3

ADIN TARTEA
HELDU BATEKIN
4 urtetik aurrera

MODU AUTONOMOAN
8 urtetik aurrera



Philippe Corentin ilustratzaile-idazle Paristarrak hiru lagunen bidaia kontatzen digu bi hizkuntza (hitza-irudia) ongi uztarturik.

Azalean ikus dezakegu zozo bat (Zigomar), xagu bat (Pipixarin) eta igel bat (igela), zeruetan hegan. Irakurleak suposatzen du Afrikarako bidean, izenburuak dioena lagunduta. Kontrazalean berriz, hiru lagunak safarietako kapeluekin soinean, Afrikatik bueltan.

Abenturazko narrazioaren bidez kontatzen da sagua, igela eta zozoaren bidaia. Argi dauka saguak bere helburua, eta hura lortu arte ez du etsitzen.
Pipixarin sagukumeak ez du ulertzen inguruko lagunak zergatik joan daitezke Afrikara eta bera ez. Pipixarinek Afrikara joan nahi du ainarak bezala, saiatuko da berarekin joaten baina pisu handiegia izango du horrelako txori txiki batentzat. Zikoinei galdetu die, baina tximistotsean aterako da handik, ikusita zer jaten duten hegazti horiek. Azkenerako xaguak bere aspaldiko laguna den Zigomar aurkituko du, hari proposamena egin eta bi aldiz pentsatu gabe onartu zuen zozoak. Inguruan zegoen igel bat bidelagun izanen dute ere zozo eta xaguarekin batera. Pipixarinek hasieratik zalantzan jarriko du Zigomarrek ote dakien benetan Afrikarako bidea zein den.
Zozoak elefante, kokodrilo eta lehoiak besterik ez ditu ikusten. Igelak eta saguak, ordea, ez zituzten honela imaginatzen animalia hauek. “Ipar poloan egon garela ematen zuen, hotz itzela egiten baitzuen Afrikan!!!” esaten diote amari bueltan.
Pipixarinen gurasoei bidaia zoragarria izan dela esango diete, baina hotz handia pasatu zutela. Jakin nahi al duzue zergatik?

Liburua 1990. urtekoa da, eta ilustrazio aldetik ez du zerikusirik orain albumetan erabiltzen diren teknika eta estiloarekin. Hemengoak askoz garbiagoak dira, badu orriz orri pertsonaien ilustrazioa baina hondoa kolore pastelez eginda dago, eta osoki laua da, erreliebe gabekoa. Argi dago album ilustratua izaki, ezinezkoa litzatekeela testuaren narrazioa irudiaren narraziorik gabe jarraitu. Berebiziko garrantzia du, hortaz, irudiak, tamaina eta espazio aldetik leku handia eskeintzen baitzaie eta bestetik, pertsonaien izakera definitzen dutelako (zikoinen begirada mehatxagarria, kukuaren begirada gogorra, saguaren mugimendu eta begiradak…).
Perspektibak lagundu egiten du protagonistatik hurbilago kokatzen eta sentitzen, zuhaitzaren barruan (iluntasuna), igelaren ondoan (belar artean…).
Testua ez dago, halere, erabat txertatua irudian eta orrialde batzuetan ez da oso modu estetikoan eskaintzen.

Bestalde, esan beharra dago erabilitako hiztegia, zenbaitetan (loriaturik, igukikatzen, hatsanturik, ozar…) zail samarra dela, gauza bera esan daiteke erabilitako zenbait aditzen inguruan: dukete, dakete, bezenekike.

Egia izanda Euskaltzaindiak hizkuntza gain begiratzailearen lana bete duela, eta testua oso zuzena baldin bada ere, zalantzatzekoa da oso egokia ote den kontutan hartuta zein adin tarteko umeek irakurriko duten istorioa.

Halere, liburua gomendagarria da, umore zertzeladaz betea bai ilustrazioan bai testuan.

PANTALEON BADOA



PANTALEON BADOA
IDAZLEA: Patxi Zubizarreta
ILUSTRATZAILEA: Jokin Mitxelena
ARGITALETXEA, URTEA: Pamiela, Iruña, 2005
ORRIALDE KOPURUA: 85 or.
ADINA TARTEA (HELDU BATEKIN): 5 urtetik aurrera
MODU AUTONOMOAN: 8 urtetik aurrera

Patxi Zubizarretak 2005ean Euskadi Saria irabazi zuen Pantaleon badoa liburuarekin. Istorioa zazpi kapituluetan banatua egongo da, bukaera irekia du (eta segida bat izan zuen: Pantaleon Amazonian...).

Liburuan suma daiteke idazleak esfortzu bat egin zuela pertsonaia bakoitzari pertsonalitate eta ahotsa bereizgarri bat emateko. Horrela, Pantaleonek Eta kitulis (gehienbat hasieran, ez dagoela eztabaidatzerik esateko), borraska (gauza txarretako), antizikloia (gauza onetarako), iufa (poza adierazteko) erabiliko du. Natasha hartzak: Ai, oi, ei!, Zer mila sorgin!, eztia... erabiliko du. Antzeko estrategiak erabiliko ditu beste pertsonaia guztiak definitzeko.

Baina sakon dezagun pixkat gehiago, Pantaleonen egoera animikoa adierazteko pertsonaiaren ezaugarri fisikoekin jolastuko da sortzailea, horrela, botoiak (begiak) eta azenarioa (sudurra) erabiliko ditu nagusiki: azenarioa makur, sudurra dilindan, sudurra zut-zuta, sudurra gero eta beherago, azenarioa jaitsi, azenarioa jaso, itxirik azenario sudurra… kasu.

Azken finean, beste istorio askotan bezala bidaia iniziatiko baten aurrean gaude. Pantaleonek bidaia bati ekingo dio eta hasierako eta bukaerako Pantaleon ez da bera izango; helduagoa, ikasiagoa izango baita.

Liburu honetatik atera daitekeen ikasi bat izan daiteke gure ametsak betetzeko gogoa handia bada, arriskatu beharra dagoela biziko bagara. Horrela egin zuen Pantaleonek eta bere abentura irakurtzen bukatzean berak bezala guk gure ametsak gauzatu ditzazkegula pentsa genezake indarra jarriko bagenu lortze aldera.

Testoak zenbait balore lantzen ditu: elkartasuna, inmigranteak eta ororen gainetik laguntasuna.

Liburu honek Patxik egindako beste batzuek bezala erritmo arina eta bizia du. Prosa landua, aberatsa, poetikoa (errepikapenak, onomatopeiak, hitz-elkartuak).

Liburuaren planteamendua ez da album ilustratua baina ilustrazioak badu paper garrantzitsua, istorioa ia-ia uler daiteke marrazkiei begira soilik. Ilustratzailea eta idazlearen arteko elkarlana oso nabarmena da. Nagusitzen diren koloreak biziak, primarioak dira: magenta, horia, gorria, morea..., beltza eta zuria.

2010/11/29

NOR DA?



Eta erantzuna...Garbiñe irakaslea da!!

UHARTEAN GALDUAK ANTZERKIA



Aurten, bigarren urtez, ostiral arratsaldetan Haur Hezkuntzako irakasleek antzerki bat egiten dugu haurrentzat. Hau, lehenbizikoa izan zen: Uhartean galduak. Tricicle talde katalandarrak Choof ikuskizunean oinarritua dago. Gerora, beste lan batzuk egin ditugu, bideoan grabatuak zenbait, pazientzia baduzue ikusiko dituzue.

BAIONARA TXANGOA





Baionara txangoa

Urriaren 29an, ostiralean, Baionara joan ginen. Goizeko 8:40etan eskolatik atera ginen.

Bidaian Euskal Herriko mendirik zaharrenak ikusi genituen, itsasotik lehenengo agertu ziren mendiak izan ziren. Aiako harriak. Gero muga pasatu eta paisaia oso desberdina zen. Ez genuen 5 pisuko baino handiago den etxe bat bakarrik ikusi.

Biarritzera iritsi eta akuariora joan ginen. Itsas txakurrak nola jaten zuten ikusi eta hamaiketakoa jan genuen. Gero, akuarioan zeuden animalia gehiago ikusi genituen: arrainak, olagarroak, itsasoko zaldiak…

Akuariotik atera eta Miarritzeko kaia ondotik hondartzara joan ginen, han surflariak zeuden. Gu bitartean hondarrarekin jostatu ginen.

Ondoren, Biarritzetik Baionara joan ginen. Baionako parke batean bazkaldu eta gero Baionako alde zaharrean paseo bat eman genuen. Paseoan katedrala ikusi genuen, oso polita zen. Gero Baionako ibaiak ikusi genituen: handienak Aturri du izena, txikienak berriz, Errobi.

Kuriositate handiz begiratu genien Baionako gauza desberdinei: Kaleetako garbitasuna, autobus elektrikoak, matrikulak, etxeak... ah, eta komun automatikoak! Iparralde, iparralde horren hurbil eta hain urrun!

Ibili eta bueltan oso ongi pasa genuen Baionan !!!

2010/11/27

AZAROAK 25



Hemen beste bideoa bat, azaroaren 25 gogoan izateko.

2010/11/25

AZAROAREN 25A, EMAKUMEENGANAKO GENERO INDARKERIAREN KONTRAKO EGUNA



Lazgarria pairatzen ari garen egoera. Kanta hau gaur landu dugu geletan. Ea akatsetatik ikasten dugun eta genero biolentziarekin bukatzen dugun. Kantuan Bebe ari da, eta kantak Malo izenburua du.

DINOSAURIOAK BIDEOA II

Caminando Entre Dinosaurios - La Era de los Titanes 2/3



Hauxen bigarren zatia, hau ere oso interesgarria, baietz.

Dinosauroen proiektuko argazki batzuk




Hementxe dituzue Basaburuako paleontologoen zenbait argazki maketa prestatzen, fosilak aurkitzen eta metroarekin neurketak egiten.

DINOSAURIOAK BIDEOA I

Caminando Entre Dinosaurios - La Era de los Titanes 1/3



Ikusgarria e!!

2010/11/22

IKERREN IPUINA ESKOLA SORGINDUA

ESKOLA SORGINDUA



Neguko egun batean zigortu ninduten eskola eta gero. Bi orduko zigorra zen. Irakaslea ez zen etortzen. Nire klasetik atera nintzen eta guztia ilunpetan zegoen, irakaslea nitaz ahaztu zen.


Nire eskolan interrutoreak altu zeuden, oso basua, potoloa eta pizkat traketza naizenes, salto eta salto egin nuen baina ez nintzen ailegatzen, soinuak entzuten hasi nintzen. Ez nintzen ausartzen mugitzera, beldur asko nuelako.



Eta segituan ahotsak entzuten asi nintzen. Umeen ahotsak!!! Bapatean nire aurrean hiru sorgin agertu ziren baina baxuak. Umeak ziren!!! , ia ez nuen beldurrik sorgin jatorrak ziren, lagunak egin ginen eta eskolako ateak ireki zizkidaten. Egun ortatik gaizki portatzen nitzen zigortzeko. Nire eskola sorgindua dago eta inork ez dit sinezten.

Iker Morgado

2010/11/19

TXANOGORRITXO

Hiru uretekoek Txanogorritxoren ipuina egin zuten eta primeran pasa zuten.

THE LITTLE RED HEN

2010/11/18

SUGERENCIAS OIHANZABAL



Este es el powerpoint de sugerencias oihanzabal.

2010/11/16

RECETA MERMELADA DE MORAS



Este powerpoint que veis no lo perdáis. En septiembre volverán las moras.

DINOSAUROEN PROIEKTUA



Lehen hezkuntzako lehen zikloan dinosauroen proiektua egin dugu eta ikasi dugunaren zatitxo bat aurkezten dizuegu. Ea gustatzen zaizuen.

2010/11/15

AITZIBERREN IPUINA BASABURUKO DEABRUA


BASABURUKO DEABRUA
Basaburua bailara txiki bat daeta jende gutxi bizi dena. Esaten dute, Gartzarongo etxe batean, Simonen bentan, tuturru batzuen ondoan deabru bat bizi ohi dela eta gauero etxetik-etxe ibiltzen dela, gauzak lapurtzen eta apurtzen.
Egun batean herriko gurasoek erabaki zuten gau osoa jeikirik egotea. Deabrua harrapatzeko. Deabrua gauero bezela etxe batera sartu zen. Etxeko gurasoek soinua entzun eta armak prestatu zituzten: sardea,eskopeta, zakua… argia piztu gabe deabrua harrapatu zuten, hori bai ,zakuarekin nahiko izan zuten.Deabrua ikusteko gogoa zeukaten inoiz inork ikusi ez baitzuen. Baina hurrengo goizerako itxoin zuten.
Goiz-goiz jeiki eta herrikoei deabrua harrapatu zutela esan zieten. Zakua eraman eta makil batekin ireki zuten. Ikusi zutena ez zen deabru bat,ume bat baizik Mikel herriko bihurria. Tuturruetan egurrezko etxe bat zeukan.
Gauzak lapurtzen zituen pobrea zelako eta gauzak ez zitzaizkion hausten, erori egiten zitzaizkion.
Mikel orain txintxoagoa da,eta zerbait behar duenean ez du lapurtzen eskatu egiten du.
Ala bazan eta ez bazan sar dadila Basaburuko plazan eta atera dadila Gartzarongo plazan.

AMAIAREN IPUINA ANIMALIEN MANIFESTAZIOA













ANIMALIEN MANIFESTAZIOA

Uda honetan Basaburuan arazo bat egon da.Egun eguzkitsu bat zen.Basaburukohaurrak kanpoan zeuden jolasten, gurasoak kanpoan ere eta animaliak mendian belarrean oso gustora guztiak.

Bat-batean kotxe,kamioi eta trailer pilo-pilo bat bueltaka zeuden eta gainera soinu asko ateratzen zuten, jende guzti-guztia begira geratu ziren ikusten. Azkenean Ireberrerantz joan ziren. Urrengo egunean tiroak entzuten ziren eta Beruetekoak oso urduri zeuden zer gertatuko zen pentsatzen . Azkenean Benitok Basaburuko alkateak, etxe guztiei gutun bat bidali zien esanez: Basaburuko gazteak mendira joateko eta ikusteko zer gertatzen zen.

Orduan, gazte gehienak elkartu egin ziren eta mendira joan ziren. Baina ezin izan zuten Ireberrera joan dena bailaz itxita zegoelako.
Herrira itzuli ziren eta Benitori esan zioten ezin izan zutela deusez ikusi.

Egunak pasa eta egunak etorri ez zen deus gertatzen. Arratsaldean Berueteko plazan elkartu ziren eta bat-batean animali batzuk agertu ziren manifestazio bat egiten. Jende guztia arrituta gelditu zen, pankartan jartzen zuen:Lagundu mesedez! Orduan, pertsona guztiak laguntzera joan ziren.
Azkenean gizonak animali hil zituztenez han utzi eta kartzelera juan ziren. Animali poz-pozik jarri ziren.

Handik aurrera gaixorik zeuden animaliak sendatu ziren anima hildakoen diruarengatik. Animali guztiak inoiz baino hobeki zeuden.

Eta..... Katu katu ipuina da bukatu.

AITORREN IPUINA MOMIAK MUSEOAN


Momiak museoan

Herri txiki eta polit batean, Mikel izeneko mutiko bat bizi zen. Mikel baxua zen eta 10 urte zituen, batzuetan bihurri samarra zen baina jatorra.

Egun batean eskolarekin kanpaldi bat egin zuten, mendira. Gauean, su handi bat piztu zuten eta bere inguruan beldurrezko ipuinak kontatu zituzten. Oso berandu loakartu ziren eta nahiko urduri. Goizean, museo batera joan ziren. Museoan Egipto-ko esposizioa zegoen: Piramideak, momiak…eta batez ere munduko diamanterik handiena zegoen. Goiz osoa museoan egon ondoren museoa itxi behar izan zuten eta mantso-mantso kanporatzen hasi ziren. Bat-batean Mikel liburua barruan ahaztu zitzaiola konturatu zen eta baimenik gabe barrura sartu zen.

Orduan atea itxi zuten. Mikel barruan zegoenean eskin batean zegoen momia altxatu egin zen eta Mikel harrapatzera joan zen. Irakasleek kezkaturik atea lurrera bota zuten eta Orduan momiak diamantea hartu zuen. Momia eskapatzen saiatu zen leihotik baina alarmak jo zuen eta poliziek momia harrapatu zuten. Bendak kendu zizkioten eta munduko lapur ospetsuena zela jakin zuten.

Azkenik umeak etxera joan ziren eta gertatutakoa gurasoei kontatu zieten eta hurrengo egunean irakasleek museoan gertatutako guztia ipuin batean idazteko eskatu zieten umeei.

AITOR LOIDI

2010/11/12

HURBIL


AUTOREA: Natalia Colombo
IZENBURUA: Hurbil
ILUSTRATZAILEA: Natalia Colombo
ITZULTZAILEA: Fernando Rey Escalera
ARGITALTOKIA, ARGITALETXEA, URTEA: Pontevedra, Pamiela-Kalandraka, 2008
ORRIALDE KOPURUA: 28 or.
HELDU BATEKIN
4urtetik aurrera
MODU AUTONOMOAN
6urtetik aurrera

Jeneroari dagokionez, errealismoan koka genezake album ilustratu hau, pertsonaien gertaerak errealitatezko gertaerak diren heinean, baina pertsonaiak animaliak direla kontuan izanik, alegia moduko bat dela ere esan genezake.
Egungo bizimodu “presakakoak” pertsonen arteko harremanetan duen eragin negatiboa hartzen du gaitzat, tonua nostalgiko xamarra dela esan genezake, izan zitekeena eta ez dena agertzen baita liburuan aitzina egin ahala. Esaldiak ere motzak dira, argiak bezain zuzenak.

Ahate eta untxi baten arteko harreman mota agertzen da euren ohiko bizipenetan, lanekoan, jostatzekoan, triste nahiz pozik daudenean, pozik zein presaka… Gurutzatu egiten dira egunero baina ez dute inoiz elkar agurtzen.

Ilustrazioari buruz zer esan! Zoragarriak, erakargarriak,dotoreak,oso adierazgarriak eta testuaren esanahia azpimarratu eta areagotu egiten dutenak. Eta zer esanik ez aurpegi triste horien adiera, benetako tristura helarazten dute, bizi bizirik baleude. Protagonisten mugimendua zoragarri lortua dago, beti kontrako zentzuan abiadura bizian (poltsak haizeak daramatzala dirudi).Mugimendua gelditu egiten da, nolabait esatearen, letrarik gabeko erretratuetan, istorioaren amaieran gaudela adierazi nahian edo.

PIZTIAK BIZI DIREN LEKUAN


IDAZLEA: Maurice Sendak
IZENBURUA: Piztiak bizi diren lekuan
ILUSTRATZAILEA: Maurice Sendak
ITZULTZAILEA: Koldo Izagirre
ARGITALETXEA, URTEA: Kalandraka, Pontevedra, 2009, 2000 (1963)
ORRIALDE KOPURUA: 40 or.

ADIN TARTEA (HELDU BATEKIN) 3urtetik aurrera

MODU AUTONOMOAN 6urtetik aurrera

IRUZKINA

Fantasiazko narrazioa den aldetik, errealitatearen logikarekin bat egiten ez duten gertaerak suertatzen dira album ilustratu honetan. Errealitatea, fantasia, desira, nahiak eta irrikak bidelagun ditugun honetan, Max mutiko bihurriarenganako enpatia eta identifikazioa sortzen da liburua ireki bezain pronto.

Max asperturik ageri baita, eta abentura bati ekinen dio. Piztiak bizi diren lekurantz abiatuko da, hauei dien beldurra uxatuko du, hauen errege bihurtuko da, “baina aspertu egin zen bakardadean; maitatuko zuten lekuren batean egon nahi zuen”… eta…

Ilustrazioak testua bezain garrantzitsuak dira. Ilustrazioekin egileak istorioari erritmo berezia emango dio; oso dago zaindua ilustrazio bakoitzaren espazioa orrian. Horrela, istorioaren erdigunean orrialde guzia irudiak hartzen du, letraren beharrik gabe. Irakurketa paraleloa eskaintzen digute irudiek eta letrek. Testuak ematen ez duen informazioa irudien bitartez jasoko dugu; Maxen aurpegi bihurria, munstruoek hortzekin adierazten duten ontasuna…

Haurrei zein helduei gomendaturiko irakurketa da, batak zein besteak irakurketa ezberdinak egiteko aukera ematen duen liburua baita. Beldurra, ezintasuna, amorrua, bakardadea, familia… ezinhobe eta umore pittin batekin aurkezten digun liburu paregabea.

2010/11/09

MANU PROTAGONISTA



MANUREN AITA ETA AMA ETORRI ZIREN (MIKEL ETA ARANTXA) ETA IZUGARRIZKO TITERE SAIOA PRESTATU ZUTEN, ESKERRIK ASKO.

NAIA PROTAGONISTA



NAIA PROTAGONISTA IZAN ZENEAN BERE OSABA GONBIDATU ZUEN GELARA, ETA HONEK PIRAGUEKIN EGINDAKO ESPEDIZIOAK ETA IKUSITAKO ANIMALIEN INGURUAN HITZ EGIN ZUEN.