2010/11/15

AITZIBERREN IPUINA BASABURUKO DEABRUA


BASABURUKO DEABRUA
Basaburua bailara txiki bat daeta jende gutxi bizi dena. Esaten dute, Gartzarongo etxe batean, Simonen bentan, tuturru batzuen ondoan deabru bat bizi ohi dela eta gauero etxetik-etxe ibiltzen dela, gauzak lapurtzen eta apurtzen.
Egun batean herriko gurasoek erabaki zuten gau osoa jeikirik egotea. Deabrua harrapatzeko. Deabrua gauero bezela etxe batera sartu zen. Etxeko gurasoek soinua entzun eta armak prestatu zituzten: sardea,eskopeta, zakua… argia piztu gabe deabrua harrapatu zuten, hori bai ,zakuarekin nahiko izan zuten.Deabrua ikusteko gogoa zeukaten inoiz inork ikusi ez baitzuen. Baina hurrengo goizerako itxoin zuten.
Goiz-goiz jeiki eta herrikoei deabrua harrapatu zutela esan zieten. Zakua eraman eta makil batekin ireki zuten. Ikusi zutena ez zen deabru bat,ume bat baizik Mikel herriko bihurria. Tuturruetan egurrezko etxe bat zeukan.
Gauzak lapurtzen zituen pobrea zelako eta gauzak ez zitzaizkion hausten, erori egiten zitzaizkion.
Mikel orain txintxoagoa da,eta zerbait behar duenean ez du lapurtzen eskatu egiten du.
Ala bazan eta ez bazan sar dadila Basaburuko plazan eta atera dadila Gartzarongo plazan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina