2010/11/15

AITORREN IPUINA MOMIAK MUSEOAN


Momiak museoan

Herri txiki eta polit batean, Mikel izeneko mutiko bat bizi zen. Mikel baxua zen eta 10 urte zituen, batzuetan bihurri samarra zen baina jatorra.

Egun batean eskolarekin kanpaldi bat egin zuten, mendira. Gauean, su handi bat piztu zuten eta bere inguruan beldurrezko ipuinak kontatu zituzten. Oso berandu loakartu ziren eta nahiko urduri. Goizean, museo batera joan ziren. Museoan Egipto-ko esposizioa zegoen: Piramideak, momiak…eta batez ere munduko diamanterik handiena zegoen. Goiz osoa museoan egon ondoren museoa itxi behar izan zuten eta mantso-mantso kanporatzen hasi ziren. Bat-batean Mikel liburua barruan ahaztu zitzaiola konturatu zen eta baimenik gabe barrura sartu zen.

Orduan atea itxi zuten. Mikel barruan zegoenean eskin batean zegoen momia altxatu egin zen eta Mikel harrapatzera joan zen. Irakasleek kezkaturik atea lurrera bota zuten eta Orduan momiak diamantea hartu zuen. Momia eskapatzen saiatu zen leihotik baina alarmak jo zuen eta poliziek momia harrapatu zuten. Bendak kendu zizkioten eta munduko lapur ospetsuena zela jakin zuten.

Azkenik umeak etxera joan ziren eta gertatutakoa gurasoei kontatu zieten eta hurrengo egunean irakasleek museoan gertatutako guztia ipuin batean idazteko eskatu zieten umeei.

AITOR LOIDI

1 iruzkin:

  1. Anonimoa20:19

    Aitor!! ipun bikaina
    txapeldun!!
    se egiten eta azkenean artista bihurtuko zara.

    ErantzunEzabatu