2010/11/08

HEZKIDETZAN 3. SARIA


HEZKIDETZA LANTZEN OIHANZABAL ESKOLAN

Duela bi ikasturte, 2008-2009, Guraso Elkartearen aldetik jaso genuen hezkidetzaren gainean zeukaten kezka. Garai bertsuan kointziditu zuen Nafar Gobernuak eskaini zuela eskola guztiei hezkidetza-diagnostikoa egiteko aukera; eta guk izena eman genuen egitasmo horretan.

Horrela, 2008-2009 ikasturte bukaeran diagnostikoa egin genuen (hitzaldi bat jaso eta galdetegi bat osatu gure jardunaren inguruan hausnartuz eta aukerak, ahuleziak, indarguneak eta mehatxuak identifikatuz). Horrekin jaso genuen gure eskolako argazkia gai horren inguruan.

Hezkidetza plana hiru urteko programa bat da: 2009-2010 Mundua, 2010-2011 Ni, identitatea eta bizitza proiektua, 2011-2012 Nire harremanak.

Iazko ikasturtean, 2009-2010, hasi ginen hezkidetza ikastaroarekin. Klaustro osoa inplikatu zen, eta egia esan, zintzoki eskertu behar zaie guztioi egindako lana eta jarritako gogoa gure eskolako mutil eta neskak hezkidetzen, eta neurri batean gure ingurua (etxeak, herriak, baiarak...).

Hauexek oso modu orokorrean landutako ildo nagusiak:

Desberbintasunarekiko ahalmen kritikoaren ikasketa eta aldaketarako ahalmena.
Emakumearen balio beraren eta ikusgarritasunaren ikasketa.

Ikastaroan formazio teorikoa jaso genuen, eta guk aplikazio praktikoa egin genuen. Hemen egindako zenbait ekintza: Gabon-festibalean 5. eta 6. mailakoek egindako esketxak, gaiarekin zerikusia duten egun internazionalak “ospatu”, nabarmendu diren emakumeen biografiak landu, kortxo oso bat emakumeen inguruko berriak islatzeko erreserbatu, egunkarietan emakumezkoen presentzia landu, Orobe enpresak proposatutako aktibitateak landu... eta beste hamika eta bat ekimen burutu genituen.

Egindako lan guztiak errekonozimendua jaso zuen aurreko urrian, izan ere, Nafar Gobernuko Hezkuntza saileko Hezkidetza departamentuak antolatutako “Hezkidetzan Praktika egokiak” saria antolatu zuen, eta gureak 3. saria eraman zuen.

Sariak poztu gintuen, nolabait berresten baitzuen iaz egindakoa ez zegola oso bide okerretik; baina benetan poztuko gintuena gure haurrak hezkidetzan benetan heztea litzateke, gizarteak eskertuko luke, eta guk ez diogu bide horri utzi nahi. Hala bedi!

3 iruzkin:

  1. Anonimoa10:19

    Zorionak ta segi aurrera.
    Lan pilo egin duzue eta oraindik lan pilo falta zaigu.

    ErantzunEzabatu
  2. Anonimoa15:48

    ZORIONAK!!!

    POZGARRIA DA SARIARENA, BAI; ETA ASKOZ POZGARRIAGOA DA GAI HORRI EMATEN DIOZUTEN GARRANTZIA IKUSTEA.
    SEGI AURRERA!

    ErantzunEzabatu
  3. Anonimoa11:33

    Ni Tomax naiz eta nire ustez Gorane irakaslea da

    ErantzunEzabatu