2013/01/07

2012Ko azaroaren 30ean A M Y P A JUNTA Partehartzaileak: Nerea , Mikaela , Sole , Karmentxu ,Ana , Xabi eta Lander. Rubenekiko bilera-(ez ziren gai geihago jorratu) Aurreko bileran zuzendaritzari Amypak bilera bat egitea proposatu zion modu informalean irakasle eta gurasoen artean gure eskolaren egoeraz mintzatzeko. Klaustroan ez dute horren beharrik ikusten , inora ailegatuko ez garelakoan. Batzordeak martxan jartzean ikusten dute gakoa. Horretaz gain ere, klaustroan darabiltzaten gaiei buruz gure jakinmina plazaratu zioten Rubeni gure ordezkariek. Bizikidetzari ematen ari zaio orain garrantzi geihena. Diziplina falten kasuistika bat ari dira jasotzen eta orain ondorioak erabakitzen ari dira. Klaustroan erabaki bat dutenean emango zaigu guk gure ekarpenak egin ditzagun. Lan honetan emango dute harik eta marko teoriko-filosofikoa izan arte eta otsaila baino lehenago ez dute Eskola bat herriarentzat, herri bat eskolarentzat-ekiko besterik egingo. Klaustroan ez dute egoki ikusten ere korreo elektroniko tale bat sortzea irakasle eta gurasoen arteko komunikazioa areagotzeko. Egoera dagoen bezala egonda, eztabaida batean hasten gara kezka batzuk azaltzen direlarik: Nola plazaratzen ditugu autobus edo jantokiko langileren inguruan ditugun kezkak? Egokia ote da diziplinarekiko dagoen hausnarketan parte hartu gabe ondorioak jaso eta gure ekarpenak egitea?..... Eztabaidan bi jarrera azaltzen dira, halanola, itxoitea ametsaren denbora luzea delako eta emaitzak epe luzera begira emango direlako, edo komunikazio arazoek gurasoen lana limitatzen dutenez, gure dinamika propioari bide eman eskolari ekarpen positiboak emateko asmoz betiere. Bukle honetatik ateratzeko Abenduaren 6an bilera bat egitea erabakitzen dugu Aizarotzko herriko etxean arratsaldeko 4.30 etan Oihanzabal eskolako gurasoen elkartea