2011/09/26

LITERATUR I. BIDALKETA-1º ENVÍO LITERARIO

El aplastamiento de las gotas Julio Cortazarren poema bat da. Elena Odriozolak ilustratu zuena eta harekin 2009ko Euskadi saria lortu zuen.

Aurkibidea:

1. Testua.
2. Julio Cortazarren web orria.
3. Julio Cortazar wikipedia.
4. Elena Odriozola ilustrazio Euskadi saria 2009.
5. Elena Odriozola bideoa.
6. Elena Odriozola Txoriak erakusteka bideoa.
7. Elena Odriozola monografikoa Ipupomamua telebista programa.

Yo no sé, mira, es terrible cómo llueve. Llueve todo el tiempo, afuera tupido y gris, aquí contra el balcón con goterones cuajados y duros, que hacen plaf y se aplastan como bofetadas uno detrás de otro, qué hastío. Ahora aparece una gotita en lo alto del marco de la ventana; se queda temblequeando contra el cielo que la triza en mil brillos apagados, va creciendo y se tambalea, ya va a caer y no se cae, todavía no se cae. Está prendida con todas las uñas, no quiere caerse y se la ve que se agarra con los dientes, mientras le crece la barriga; ya es una gotaza que cuelga majestuosa, y de pronto zup, ahí va, plaf, deshecha, nada, una viscosidad en el mármol.


Pero las hay que se suicidan y se entregan enseguida, brotan en el marco y ahí mismo se tiran; me parece ver la vibración del salto, sus piernitas desprendiéndose y el grito que las emborracha en esa nada del caer y aniquilarse. Tristes gotas, redondas inocentes gotas. Adiós gotas. Adiós.




http://www.juliocortazar.com.ar/

http://es.wikipedia.org/wiki/Julio_Cort%C3%A1zar

http://www.ejgv.euskadi.net/r53-2291/es/contenidos/informacion/euskadi_litera_2009/eu_literatu/ilustracion.html

http://youtu.be/j3HHZO_Gea8

http://youtu.be/pJiKbdwmc-c

http://www.eitb.tv/es/#/video/1031111745001

ESKOLAREN HANDITZE PROZESUKO APAREJADOREA ETA OBRA BURUAREN BISITA

Aurrekoan Maitanek eta Saioa egin ziguten bisita. Maitane eskola handitze prozesuko aparejadorea izan da eta Saioa berriz obra burua.

Biak neskak, obrako mundukoak eta erabakiak hartzeko ardura karguetan egonda, pentsatu genuen haien lanaren gorabeherak konpartitu behar zituztela gurekin.

Oso tarte atsegina pasatu genuen, eskerrik asko biei.


2011/09/15

AKTA: 2011ko irailaren 13an. Gurasoen Elkarteko JUNTAren batzarra.



Honoko gurasoek hartu zuten parte: Mikaela, Arantza, Mikel eta Nerea, Alberta,  Xabi, Sole, Laia, Maria, Ruben, Nuria, Lander eta Ana, Esther, Bakartxo, Arantxa eta Mikel.

Gai ordena:
  1. Eskolako zabaltze lanak: Ez dira adostutako epeak betetzen ari. Ikasturte hasi da eta oraindik lanak bukatu gabe daude. Empresa honi lana eman zitzaionean, epeal betetzearen kontuari arreta asko jarri zitzaion, baina azkenean, ez dakigu zergatik, ez da atzerapenengatik konpetsazio ekonomikorik egongo, legeak ezartzen duen huskeriaz beste. Udalari gurasoen elkarteko Juntaren kexua azalduko diogu, idatziz. Agian udalak enpresarekin negoziatzeko gurasoen jarrera erabili ahalko duelakoan. Idatzia egitea Ainararen esku utziko dugu. (Ainarari jakinaraziko diogu hori egitea egokitu zaiola).
  2. Kide berriak. Urriaren 4rako egingo da batzar orokorra, 16:30etan, Elkartea guraso berriei aurkezteko, eta bide batez fitxak jasotzeko. Haur zainztaileak egongo dira.
  3. Euskera batzordearen aldaketa. Momentuz, batzorde orokorrean hitz egingo dugula erabaki dugu.
  4. Diru kontuak. Ordainketa guztiak eginak daude. Kuotak ikasturte hasieran kobratuko dira, ahal dela urriaren lehen asteetan. Agendari buruz, Sortzenekoa erosiko du Gurasoen Elkarteak eta gero ikusiko dugu familiek agenda hori nola ordainduko duten.
  5. Ametsa. Ametsaren egunean bildutako proposamak irakurtzen eta sailkatzen aritu zen Mikel goiz batean, Rubenek deituta. Guraso gehiago gelditu dira (Nuria, Alberta, Ana…) hori bera egiteko, gerora batzarrak edo lan taldeak sortu ahal izateko.
  6. Yoga. Ruben (aitak) Yoga tailer bat eskolan egitea proposatuko du, eta egitasmoa aurkeztu digu. Egin nahiko lukeenaren nondik norakoak pixka bat zehaztu ditu. Guraso batek horrelako ekimenen egokitasunaz galdetu du, agian haur edo guraso guztiak ez daudelako irekiak horrelako ekimenetarako. Irakasleek zer dioten ikusi arte itxarongo dugu. Aste honetan bertan aurkeztuko zaie irakasleei (zuzendariari) egitasmoa.
  7. Garraioa. Arazoak daude Igoa eta Arraratseko umeekin, autoa, taxia txiki gelditu delako. Eskola ere ari da hori konpondu nahian.
  8. Inkesta. Azken bileran gurasoek Elkarteak egiten dituen gauzen harrera aztertzeko inkesta bat egitea aztertu zen. Oraingoz, urrian egingo den batzar orokorraren ondoren galdetegi txiki bat pasako da, jendearen iritzia jakiteko.
  9. Jantokia. Catering enpresak utzi egin gaituenez, Ernaizu kooperatibako kideek interesa dute ahal bada eskolako jangela eramateko. Hezkuntza departamentuak Osasun departamentuari jakinarazi dio, eta tekniko batzuk ikusi dituzte Aizarozko sukaldea eta ez dituela catering empresa batek egiten duena egiteko baldintzak betetzen esan dute. Hala ere, ez dituzte ateak guztiz itxi. Izan ere, oraindik inork ez die ezezko biribilik eman. Guraso Elkarte bezala, Hezkuntzakoekin hitz egitea erabaki da, hemengo kooperatibak zerbitzu hori ematea nahiko genukeela jakinarazteko. Lehenik, Laurarekin hitz egin behar da gauzak nola dauden jakiteko, eta gero, kontua guztiz itxita ez badago, idatziz eta teléfonoz gure jarrera azalduko diegu. Arantxak hartu du hori egitearen ardura.
  10. Basaburuko WEB. Udalak abian jarriko duen webean, eskolarako sarbide bat jartzea proposatu dugu, hor agertzen baitira GE-ko kontuak, aktak…
  11. Argazkia. Basandereok-eko egutegirako argazkiren bidaltzea. Artxibokoren bat bidali dezakegu, baina agian zerbait gehiago egin. Ostegunerako gelditu gara ea zerozer bururatzen zaigun.
  12. Arantxak (eta Mikelek, bere itzalak) idazkaritza utzi nahi dute, lau urte eta gero. Akten liburukotea nori pasa? Hori da erantzunik gabe gelditu den galdera.
  13. Euskararen erabilera gure batzarretan. Askotan jotzen dugu gaztelerara. Baina guztion parte hartzea eta denok ondo sentitzea erraztu behar da. Hausnarketarako beste kontu bat.
  14. Beste gauza batzuk: Eskolako atea txukundu behar da. Udalari eskatuko zaio hori egitea. Idatziz. Ainararekin hitz egingo dugu, GE-aren izenean idatzia sar dezan.
Mutilek ere piza eserita, mesedez. Haur txikien komunean dagoen txartela kentzeko eskatuko da, denon osasunerako hobe delako.
Hamarretakoak: Bks kontsumitzaile taldeak agian proposamen bat egingo du hamarretako osasuntsuagoak egin ditzaten gure umeek.

Besterik gabe.