2011/01/29

GURASO ELKARTEAren JUNTA. BILERA. 2011/01/21

Parte hartu dute: Albertak, Mikaelak, Solek, Unaik, Anak, Mikelek, Laiak, Natik, Arantxak eta Karmentxuk.

Jangelako langileek guraso bati ohartarazi diote abenduan ez dutela extra jaso ezta soldata osoa ere, soilik %70. Enpresak, Santavalzak, likidezia arazoak dituela esan du. Argitzeko dago ea Hezkuntza departamentua dagoen horren atzean, edo enpresaren egoera den. Langileek gurasoei ohartarazi nahi izan die, arazoa familietara irits daitekelako berehala.  Guraso Elkarte bezala adi egotea erabaki da, ea otsailean zer gertatzen den.

Santa Ageda: Ibilbidea: Lau herri egitea zegoen aurreikusita: Udabe-Beramendi, Itxaso, Ihaben, eta merendua Ihabenen. Herri gehiegi direla diote gehienek, ibilbidea luzeegia gertatzen dela eta haurrak, txikiak batik bat, aspertu egiten direla azkenerako. Merendua egiteko baimena eskatzeko Ihabengo elkarteko kide batekin hitz eginda, eta tokia eskasa dela eta bestelako zailtasunak aipatu ditu. Horregatik, azkenean, Ihabenera beste urte baterako uztea erabaki da, eta aurten hiru herri egitea. Autobusa, nahiz eta garesti izan eta nahiz eta jakin haur guztiak eta guraso guztiak ez direla kabitzen, kontratatzea erabaki da. Jauntsarastik abiatuko da autobusa, Itxaso, Udabe eta Beramendi egin eta hortxe bukatuko du bere ibilbidea. Guztira, 270 euro balioko du. Iaz Udalak hitzemandako laguntza (kostuaren herida) jaso gabe dago oraindik, eta hori kobratu beharko dela erabaki da.

Dirulaguntzak: Azaldu da aurten dirulaguntzarik gabe geldituko garela. Egoera berean daude eskolen heren bat. Deialdia oso presaka egin zen aurten, eta lehenbiziko aldiz modu telematikoan egiteko aukera izan genuen guraso elkarte guztiek. Gu izan gara bide hori aukeratu dugun bakarrak. Udaleko idazkariaren bitartez egin genuen. Hala ere, gero ohartarazpen bat jaso genuen idatziz eta zertifikatua, jatorrizko fakturak bidali behar genituela esanez. Zertifikatu hori, ordea, galduta egon da. Horren ondoren, telefono dei bat ere egon zen, eta hori gaizki ulertu bat egon zen. Hala bada ez dugu dirulaguntzarik jasoko. Sortzeko abokatuaren bidez, errekurtsoren bat jarriko da. Alberta arduratuko da horretaz.

Kuotak kobratu gabe daude oraindik. Bankuekin dagoen arazoa dela eta, betiko kobraketa sistemara (ohar bidez umeei dirua bidalzeko esan) bueltatzea proposatzen du norbaitek.

Greba eguna: Gurasoei oharra bidaltzea erabaki dugu eskolako langileek duten eskubidea ez oztopatzeko.

Rubenekin izandako bilera: Hilero izango da bilera bat, eta azkenekoan zuzendariak bi material eman die familiei: Haurren Kontseilua osatzeko eta martxan jartzeko proposamena (ideia, zergatia, funtzionamendua…) eta eskolaren proiektua zehazteko dokumentua, non alfabeto moduan eskolaren izaera jasotzen den. Azken hau ez dago osatua, eta gurasoen ekarpenak ondo egongo lirateke. Juntako gurasook baditugu dokumentu horiek, eta komeni litzate gure ekarpenak egitea. Gero, eskola komunitateen ideiarekin aurrera egiten denean, egongo den ‘ametsaren fasea’-rekin lotuta dago. Bestalde, asteburu honetan bi irakasle Bartzelonara joan dira Martinet eskola ezagutzera.

Zinema eguna. Data: Maiatzaren 13ª.  Arratsaldean zine saio bat egitea pentsatu dugu, egoera girotuta: garai bateko zinemetako palomita eta txutxe saltzaileak, akomodadoreak… Ama batek proposatu du película bat ikusi ordez zinemaren historiari errepasotxoa egitea película puskak ikusiz. Montajea egin beharko litzateke.
Goizeko tailerretan, HH eta Lhko haurrak bereiztea ondo iruditu zaie denei: LH 37 haur daude eta Hhko 35. Lhkoekin taldeak egin (6-7 talde) eta goiz osoan zehar bideo bat egin daiteke, gero ikasturte amaierako festan ikusteko. Produkzio guztia egongo litzateke talde bakoitzaren esku: gidoia, materiala prestatu, errealizazioa… Saioa nahiko bideratua izango zen. Txikiekin zer egin ez dugu argitu. Asteartean, urtarrilaren 25ean, beste bileratxo bat egitea erabaki da.

Lasto batzordea: Azken bileran bideo bat ikusi eta elkarrekin eztabaidan aritu ginen. Ideia zabaltzea erabaki zen: zuzendariari eta Gizarte Zerbitzuetako Karmentxuri. Hori egina dago, eta orain horien ekarpenak jasotzea faltako litzateke. Batzorde horren beste bilkura bat egitea komeni litzakeela esan dugu.

GURASO ELKARTEAren JUNTA. BILERA. 2010/11/30

Parte hartu dute: Irantzuk, Mikaelak, Estherrek, Maríak, Nuriak, Txetxuk, Solek, Xabik, Laiak, Landerrek eta Anak.

1. Irantzuk azkeneko Kontseilu Eskolarrean tratatuko gaiak azaldu ditu:

+ Haur bakoitzeko familiek ordaintzen duten kuota igotzea erabaki da, 20 eurotik 30era. Haur bat 30 euro / 2 haur 60 euro / 3 haur 70euro / 4 haur 70euro.
Bestalde, irteera eta kaanpaldien kobraketa modua aldatzea proposatu du eskolak. Oso argi ikusten ez denez gaia beste bilera baterako utzi da. Bilera horretan Rubenek eta Guraso Elkartearen ordezkariek gaia laztertuko dute.

Azken hilabetean kobraketa asko pasa dituztela aipatu dugu (jantokia, urteko kuota, …). Kobraketak hilabetetan gehiago sakabanetzea proposatzen da. Rubenekin egingo den bileran aipatuko zaio.

+UPOa (Urteko programazio orokorra ¿¿). Eskolak egindako UPOan hizkuntza plana falta bada ere, aginen dute. Aurretik, Nafar Gobernuko Hezkuntza saileko pertsona baten laguntzarekin, diagnostikoa egingo dute eta ondoren hizkuntza plana (3 hizkuntza barne: gaztelania, ingelera eta euskara).

+Ikaskomunitateak: azaldu dutenez, klaustroan erabaki behar dute orain filisofia horrekin ados dauden edo ez. Onartzen badute, hurrengo pausoak (gutxi gora-behera):
- Guraso elkarteak onartu ala ez
- G.E –k onartuko balu gurso guztiei hitzaldi bat eman
- Kontseilu eskolarrak onartu
- Basaburuko eragile ezberdinei azaldu
- “ze eskola nahi dut” ametsa egin eta jaso eta batzorde ezberdinak sortu hainbat arlotan lan egiteko

+Eskolaren handitzea: Kontseilariaren erantzunaren zai, hezkuntzako Zuzendari Orokorrarekin hitzegiten saiatuko da Udala. Epe batean erantzunik lortuko ez bagenu, bilera bat egingo genuke Udalak, eskolak eta gurasoek, hemendi aurrera ze pauso eman erabakitzeko

+ Jantokia: enpresari egindako eskaerak kontuan hartu dituztela dirudi. Panga kendu egin dute eta menuetan erabilitako euskara ere hobetu dute.
Langileen egoerari dagokionez, eskola eta enpresaren artean idatzi bat egin dute Nafar Gobernuari zuzendua. Langile bakoitzak 20minutu gehiago izan dezan eskatu dute (ikasle igoera kontuan izanda ea…..). Denbora hori behar baitute beren lana ongi burutzeko. Erantzunaren zai.

+ orain dagoen txirrista aldatu egingo dute.
+pertsianak ere aldatuko dira

+ kamiseten salmentarekin lortutako dirua eskolari ingresatuko zaio (610 euro).Diru horrekin zerbait berezia egin behar dela uste dugu denek ( irakasleek, gurasoek…). Kontua da zer?? Rubenekin egingo dugun bileran gai hau ere tratatuko dugu.


2. Gurasoen ordezkariek lau urte daramagu kontseilu eskolarrean eta aldatzeko garaia iritsi da. Bi ordezkari daude. Bata zuzenean Guraso Elkarteak izendatzen du. Orain arte Laura Martinena izan da eta hemendiko aurrera Txetxu Collado izango da. Bestea, guraso guztien artean aukeratzen da. Bere garaian Esthertxo aukeratu genuen. Esther udalaren ordezkari gisa hasi zenean Landerrek ordezkatu zuen. Landerrek uzti zuenean Irantzuk ordezkatu zuen Lander. Azkenean, Irantzuri urte bat falta zaio eta prest dago urte horretan ere Kontseiluan jarraitzeko. Hurrengo urtean, beraz, hauteskundeak egin beharko ditugu ordezkari berria aukeratzeko.
Beraz, hemendik aurrera K. eskolarrean gurasoen ordezkariak Txetxu eta Irantzu dira.

3. Olentzero festarako merendola, musika eta abar antolatzen hasi gara.

4. Lastozko etxeak nola egin eta abar lantzen ari den batzordeko guraso batek orain arte egindakoa/ikusitakoa/jasotako informazioa azaldu digu. Argi utzi nahi izan du aztertzen ari den aukera honek   (eskolan eta eskolarako, denon artean egindako espazio bat sortzea: lastoz eginda …) ez duela zerikusirik eskolaren handitze obrekin. Ez duela horren alternatiba izan nahi. Nahiz eta hasiera batean agian horrela planteatu edo ulertu.
Gaia aztertzen eta sakontzen jarraituko dute

2011/01/13

NOR DA?


Nor ote???  Ba mutil guapo hau Kepa irakaslea da. Je,je,je!!
Ez pentsa enperadore baten semea denik. Ihauterietako argazki bat da.

2011/01/10

AHOAURPEGIKO PRAXIAK



Praxia hauek 3,4 eta 5 urteko haurrekin egitea komeni da. Ahoskeran sortu daitezken arazoak ekiditzeko balio dute. Jolas moduan egin daitezke bata bestearen aurrean jarriz ispiluarena egiten.

/r/ SOINUA

2011/01/04

URTE BERRI ON!!!

URTE BERRI ON 2011!!

Zuen amets guztiak egi bilaka daitezela.

Besarkada eta musuak.

Ongi izan.