2011/02/23

2011/02/22

PERUHARRIN

web interesgarriak

Hemen duzue etxean aritzeko lasai, lasai. Aurrerago hobeki antolatuko dugu atal hau eta sailkatuko ditugu zenbait bitarteko.


EUSKARA LANTZEKO WEB INTERESGARRIAK.  3. ZIKLOA.



2011/02/21

ESPERIMENTUEN ARGAZKIAK

ESPERIMENTUEN ARGAZKIAK

http://www.blogger.com/%3CA%20href=" title="Esperimentuen argazkiak">Esperimentuen argazkiakhttp://static.slidesharecdn.com/swf/ssplayer2.swf?doc=esperimentuenargazkiak-110221061512-phpapp02&stripped_title=esperimentuen-argazkiak&userName=oihanzabal1" />http://static.slidesharecdn.com/swf/ssplayer2.swf?doc=esperimentuenargazkiak-110221061512-phpapp02&stripped_title=esperimentuen-argazkiak&userName=oihanzabal1" type="application/x-shockwave-flash" allowscriptaccess="always" allowfullscreen="true" width="425" height="355">
>

2011/02/18

2011/02/12

2011/02/10

4 URTEKOAK ESAN-ERRAN IRRATIAN URTARRILA

4 URTEKOAK ESAN-ERRAN IRRATIAN URTARRILA

3. ETA 4. MAILAKOAK ESAN-ERRAN IRRATIAN URTARRILEAN

3. ETA 4. MAILAKOAK ESAN-ERRAN IRRATIAN URTARRILEAN

2011/02/08

HIRUGARRENEAN, ILUNBERRIRA


SAIAK BERTATIK BERTARA IKUSTERA

    Ilunberriko arroilak izan ziren urtarrileko mendi txangoaren helmuga. Pasa den hilabetearen 29an jarri zuen hitzordua Oihanzabal eskolako gurasoen elkarteak, eta egun horretantxe, agindutako orduan, zintzo asko agertu ziren Jauntsaratsko eskolako atean 12 bat haur eta 8 bat aita-ama. Guztiak prest eta gogotsu ekialderantz joateko. Ilunberriraino joatea alperkeria pixka bat ematen zien batzuei, baina euritik eta laino  beltzetatik ihes egiteko aukera tentagarria ere bazen.
    Hala bada, Ilunberrirantz abiatu ziren eta konturatzerako han ziren. Zerura begira jarri eta saiak bertatik bertara ikusi ahal izan zituzten. Kataluxak eraman zituztenei iruditzen zitzaien hegaztien mokoak ere ukitzen ahal zituztela.
    Arangoiti mendi magaletik gora egin zuten pixka bat. Bide xendetan eta pistetan ibili ziren. Tarteka, lokatzezko pistetan barna ere bai. Dibertigarria izan zen botetan kiloka lokatz motroiloak itsatsita eramatea. Gero trenbide zaharrarekin bat egin zuten, eta Zaraitzu ibaiaren ertzetik bueltarako bidea hartu zuten. Tartean, tunel ilunak zeharkatu behar izan zituzten putreen begirada zorrotzpean. Bost bat kilometro ibili eta gero, ogitartekoa jateko irrikan heldu ziren guztiak abiatutako tokira. Eta bazkari kontuak bukatuta, autoetara igo zirenean, erori ziren euri tanta gutxi batzuk. Aurreikusitakoa bete zen, beraz: ordu batzuz urtarrileko giro hotz eta euritsutik ihes egitea lortu zuten eta saien azpian korrika eta saltoka ibili ziren Basaburuako mendizale txikiak Zaraitzu eta Irati errekek bat egiten duten inguru haietan. Hurrengo hitzorduaren zain daude orain Oihanzabal eskolako haurrak eta gurasoak.


ARGAZKIAK IKUSI NAHI BADITUZU, KLIKATU HEMEN