2010/06/17

Kamisetak salgai


Boluntario izango da gurasoak kamisetak hartu eta saltzea.
Norbaitek behar badu, Apymaren norbaiti deitu.
Mile esker.

2010/06/16

AKTA 2010-06-14

Akta: Ekainaren 14ko Gurasoen Elkarteko Batzar Orokorra

Honoko gurasook bildu ginen: Mikaela (Aizarotz), Begoña (Ihaben), Lourdes (Gartzaron), Alberta (Arrarats), Lander eta Ana (Udabe), Laia (Aizarotz), Maite (Beruete), Maria (Aizarotz), Arantza (Aizarotz); Irantzu (Aizarotz), Nati (Itsaso), Maider (Itsaso), Esther (Beruete), Xabi (Beruete) eta Arantxa (Ihaben).

Gai ordena:

Diru kontuak
Presidentea eta idazkariak zenbat diru dugu, zenbat gastatu dugun, kuotak noiz kobratuko diren eta zertan gastatu dugun diru gehien esan zuten. 300 euro inguruko superabita izan dugu. Gastu handiena Santa Agedako autobusean eta Zirku Egunean erabili zen. Kuotak kobratzea aurrezki kutxaren bitartez ez da erraza. Zailtasunak daude. Erreziboak bueltatzen dira eta tramitazioa ez da erraza. Hala ere, bide horretatik jarraitzea erabaki da, bere egunean hori martxan jartzeak lan dezentekoa eman zuelako. Aurtengo kuota datozen asteetan pasako da. Aita preso duen Berueteko familia bati kuota ez ordaintzea erabaki du batzarrak, familia horren aita preso politikoa delako eta etxetik ehunka kilometrora egoteak esfortzu ekonomiko handia ekartzen dielako.

Jangela
Guraso batzuek zerbitzuarekin eta janariarekin ez zeudela hain kontentu eta duela pare bat hilabete bilera egin zen jangelako arduradunarekin eta langileekin. Jangelako arduradunek proposamen zehatz batzuk landu dituzte enpresari helarazteko. Aurki egingo da enpresarekin bilera hori eta espero dezagun neurri horiekin gauzak hobetzea.

Bestalde, jangelako langileen ordezkariek esan dute arazoak dituztela catering enpresarekin, lan egiten duten eguneko soilik ordaindu nahi diete, eta hala haurrak ibilaldiren bat joaten direnean ez dietela egun hori lan eguna bezala ordaindu nahi. Lan saria oso-oso eskasa da. Bajak daudenean ez dira ordezkoak jartzen, besteak beste oso lan baldintza kaskarrak eskaintzen dituztelako. Langileak hasi dira sindikatuekin harremanetan. Horrez gainera, Gurasoen Elkarteak idatzi bat prestatuko du enpresarekin hitz egindako baldintzak ez direla betetzen salatzeko eta bete daitezen exijitzeko.

Obrak

Eskola zabaltzeko proiektua egina dago, baina ez dago Nafarroako Gobernuaren lehentasunen artean. 0-3 urte arteko eskola proiektua berdin. Zabaltzea, ordea, guztiz beharrezkoa da. Udalak Hezkuntza departamentuko Obrak sailekoekin harremanetan egon da, eta Udalak orain behar diren bi gela berri egiteko dirua aurreratzearen aukera aztertu dute. Udalak hala egingo luke, baldin eta Gobernuak diru hori itzultzeko konpromisoa hartuko balu. Badirudi baietz, hori egiteko prest dagoela. Udalaren ikuspegitik, interesgarria da aukera hori, zabaltze obrak orain hasiz gero, bestea (0-3 urtekoa) ‘hasita’ dagoela onartuko litzatekeelako eta, ondorioz, lehentasun gehiago edukiko lukeelako beste proiektuen ondoan. Beraz, bide horretatik joko dute: Udalak bere gain hartuko du zabaltze obra. Eta litekeena da abendurako egina egotea.

Eskolan martxan jarri nahi duten proiektu pedagogiko berriaren oinarrietako bat espazioa bera denez (Martinet proiektuaren ardatzetako bat da), obrak egitekoan klaustroarekin harremanetan egoteko eskatuko zaio Udalari.

Patioa
Iaz, irakasleen eta ikasleen eskaera eta proposamen bati jarraiki auzolanean zenbait gauza egin ziren patioan. Helburua: haur txiki eta handiak elkarrekin aritzea, neskak eta mutilak tokiak konpartitzea. Gurasoek egindako zenbait gauza ez zirela egokiak eta seguruak ikusi zuen udalak, eta ardura zibila udalarena denez, kendu egin ziren. Gaiarekin aurrera ez jarraitu, eta udalak teknikoei (arkitektoei) eskatu zien egoera aztertzeko. Horrez gainera, urtean 1.000 euroko aurrekontua onartu zuen patiorako. Hala ere, urte osoan ekimena izoztuta egon da.

Lurkoi izeneko enpresa batekin egotekoak dira Udaleko ordezkariak, eta patioa nola egokitu aztertuko da. Aukera ezberdinak aztertzen ari dira: gurasoak auzolanean patio egokitu, enpresaren aholkularitzarekin; enpresari lan hori egiteko eskaera eman....

Guraso batek aipatu du enpresa bati patioa hornitzeko enkargua emateak ez duela bat egiten proiektuaren hasierako filosofiarekin. Pena dela haurren nahiak aintzat ez hartu izana. Beste batek aipatu du agian haurrekin hasitako lana bukatutzat emateko, azaldu beharko geniekeela kontua nola joan den, zein oztopo izan diren eta azkenik zer egingo den.

Blog-a.
Irakasleek bloga jarri dute martxan. Gurasoen elkarteak badu sarrera bat, eta saiatuko gara aurrerantzean deialdiak han zintzilikatzen. Horrez gainera, ohar bat bidali genien familiei guztien emailak eskatuz, baina apenas jaso genituen pare bat. Batzar orokorrean bertan dauden gurasoen helbideak bildu dira.

Kamisetak
Irakasleek esan ziguten dirua behar zutela material bereziak erosteko… Hainbat ekimen bururatu zitzaizkigun. Baina ez genuen aurrera egin. Azkenean, ama batek kamisetak egiteko aurrekontua ekarri zuen, aita batek marrazki bat egin zuen eta 250 kamiseta atera ditugu. 1.250 euroko gastua izango dugu. Saldu dira gastuak ordaintzeko adina. Beraz, aurrerantzean saltzen direnetatik ateratako dirua eskolari emango zaio. Boluntario izango da gurasoak kamisetak hartu eta saltzea.

Lana eta familia bateratzeko hitzarmena
Gai honek soka luzea du. Hitzarmena sinatu baino lehen egin ziren bileretan parte hartu genuen, eta hitzarmena sinatzeko ordua iritsi zenean, juntak eta batzar orokorrak ez izenpetzea erabaki zuen, nahiz eta gure artean erabateko adostasunik ez egon. Zergatik?
Paktua izenpetuz gero, bilera dinamika batean sartzen dira sinatzaileak. Bilerak goizez izan ohi dira. Gutako inork ez zuen interesik eta modurik joateko eta aktiboki parte hartzeko.
Horrez gainera, fondoan ikusten genuen filosofia ez genuen gustuko: lana eta familia bateratzeko lanerako joateko erraztasunak sortzeko ekimenak bultzatzen dira gehien bat hitzarmen horien ondorioz. Eta guk uste dugu lan, lantokiak, lanpostuak egokitu behar direla gurasook umeek denbora gehiago egon ahal izateko. Eta ez direla soilik lan orduetan umeen zaintza bere gain hartuko duten zerbitzuak antolatu behar.
Horrez gainera, guk ez sinatzearekin ez dugu uste inolako ekimeni trabak jartzen dizkiogunik. Elkarte, erakunde eta ordezkari guztiak bat eginda agertzeak balioa badu, baina gure ustez ez da helburu bat berez.

Hala ere, gaia ez zen guztiz itxi. Gaiari berriz helduko geniola hitz eman zen. Eta toki batetik eta bestetik, kezkak eta gure erabakia berriz aztertzeko eskaerak etorri zaizkigu.

Guraso batzuek oso argi hitz egin dute izenpetzearen aurka, aipatutako arrazoiengatik. Beste batzuek, aldi, begi onez ikusten dute izenpetzea eta parte hartzea. Ama batek bere burua eskaini du aktiboki parte hartu eta gero Gurasoen Elkartera lan horren emaitza helarazteko. Beste guraso batzuek aipatu dute gosariak eta asteazkenetako eta ekaineko eta iraileko jangela zerbitzua eskaini ahal dela, hitzarmenaren bidez lortutako finanziazioarekin. Beste batek aipatu du gai horretan dagoen behar zehatz aztertu eta guk geuk ditugun baliabideekin moldatzeko aukera aztertu beharko litzatekeela.

Azkenean, gairekin lotutako jendearekin harremanetan jarri eta gaiaren inguruan informazio zehatz gehiago biltzeko konpromisoa hartu dute guraso batzuek.

Horrez gainera, Amipak ohar bat prestatuko du ikusteko ia zenbat familiak nahiko zuten asteazkenetan eta ekaina eta irailean beren seme-alabak eskolan bazkaltzen gelditu.


Urteko ekimenak eta Zirkuaren eguna.
Ikasturte honetan egin dugu: Gabonetako hamarretakoa, Santa Ageda, Ihauteriak, Otsolako hamarretakoa ere eramango dugu. Eta ekimen berezia: Zirku eguna. Balorazio ikaragarri positiboa. Gure indarra horretan zentratuta egon da. Nahi dugulako ekimen parte hartzaile eta sortzaileak bultzatu eskola barruan eta eskola orduetan. Guretzat aukera oso polita izan da, uste dugu haurrak gogoan izango dutela eta ez zaiela erraz ahaztuko. Irakasleekin ere konplizitate handia sentitu dugula aipatu du ama batek. Beste batek aipatu du datorren urtean ere bide horretatik jarraituko dugula.

Irakasleak lantzen ari diren proiektu berria. Irailean emango digute horren berri zehatza. Baina lau zutabeetan oinarritzen da: haurren adimen emozionala, belaunaldien arteko transmisioa, ingurugiroa eta genero berdintasuna eta hezikidetza. Handik eta hemendik jasotako ideiak eskola errealitatera egokitutako egitasmoa da. Gutxieneko helburu batzuk finkatu dituzte, eta gogotsu ari dira datorren urtera begira hori lantzen. Pena orain dauden irakasle batzuk ezin jarraitzea, batik bat gai horretan prestakuntza jaso dutelako eta konpromiso pertsonala ere izan dutelako.

Proposamenak:
Irakasleei esango zaie ea bideragarria, egokia… den eskola orduren bat gurasooi ematea urte osoan zehar egiteko ekimenen bat prestatzeko (adibidez, dantzak…). Ikusiko da gurasoren bat ere prest dagoen dinamika horretan sartzeko.

2010/06/15

ERAIKUNTZA HANDIEN TXOKOA

Azkenaldian egindako zenbait gaztelu, dorre eta baserri ikus ditzakezue hemen.

ERAIKUNTZA TXOKOA III

Ikasturtearen erdialdetik amaiera arte pieza berriekin egindako eraikuntzak dira hauek. Hau gozamena!

ERAIKUNTZA TXOKOA II

Kurtso hasieratik erdirarte egin dituzten eraikuntzetako batzuk dira hauek, beno, arte lanak esanen nuke nik.

2010/06/08

ANDERREN ISTORIOA

Plastikan hilabete batez Collagea landu genuen. Denon artean istorio hau asmatu ondoren ipuin hau eginez bukatu zuten.

2010/06/07

LIBURUTEGI TXOKOA

Liburu bat goxoki bat bezalakoa izan daiteke.

URAREN TXOKOA

Haurrak zientzialari bihurtuta: manipulatuz ikasten dute eta beraiek asmatzen dituzte teoriak.

ETXE TXOKOA

Ba al dago haurrak jolasten ikustea baino gauza hobeagorik?

HAZIEN TXOKOA

Hau da hau gure neska-mutilak egin duten saltsa!

PLASTIKA TXOKOA

A zer nolako artistak diren neska-mutiko hauek!

ERAIKUNTZA TXOKOA I

Haur Hezkuntzako haurrak arkitektoetara jolasten.

Nire maskota



Ni Aitziber naiz eta maskota bat daukat. Gordinflon izena du eta gorila bat da. Gordinflon izena jarri nion potoloa zelako. Behin Afrikara joan nintzen nire aitarekin, eta parke natural bat bisitatzen ari ginela gorila familia bat aurkitu genuen. Ume bat zeukaten. Hurbildu eta gorilaren gurasoak hilda zeudela ikusi genuen, orduan erabaki genuen etxera eramatea kamio batbatean.
Etxera ailegatu eta interneten sartu ginen zer edaten zuen jakiteko. Interneten jartzen zuenez egunero 20 litro esne edaten zuten. 100 behi ekarri genituen, 20 litro esne egiteko.
Orain, gorila kristorena da; 2metro eta 182 kg pisatzen ditu gutxienez. Oihan txiki bat egin dugu etxe ondoan eta gure gorilatxoa bere etxean bezala ibiltzen da. Egunero,2 traktor palada hosto jaten ditu, eta noizean behin katuren bat. Umetxo bat dauka, Gordinflon junior izenekoa. Hauxe da nire maskota.

Nire maskota


NIRE IZURDEA

Ni Irati naiz eta maskota bat daukat. Izurde bat da eta Izu izena du. Zergatik izen hori? Bada hasieran oso izuti zelako. Orain nire etxeko akuarioan bizi da.

Izu, emea da, bi urte ditu, 100kg pisatzen du eta 150cm ditu luzera. Irribarre alaia dauka. Sardina eta antxoa txikiak jaten ditu oso gustura.

Nola ekarri nuen etxera galdetuko duzue seguraski. Bada hementxe duzue istorioa: Egun batean Donostiako akuariora joan nintzen eskolakoekin eskurtsioan. Taldetik eskapatu eta izurde bat hartu nuen. Planeatuta neukanez, baineratxo bat nuen orduan baineran sartu nuen izurdea eta korrika taldearengana joan nintzen.Irakasleak ez ziren deustaz konturatu eta beste ikaskideek lagundu ninduten izkutatzen.

Orain etxean oso pozik bizi gara eta udan bero asko egiten duenean nire lagunak eta ni Izurekin jostatzen gara akuarioan. Baloia botatzen badiozu biziki ibiliko da. Kontuz!!! EGUN BATEAN PISZINAN IKUSTEN BADUZU LASAI IBILI!

2010/06/04

Nire maskota


NIRE MASKOTA.



Ni Ane naiz, hartz panda bat daukat. Txuri-Beltz du izena, 2 urte ditu eta emea da. Jaio berria zenean ekarri genuen, jaio zenean bere ama hil baitzen!! Eta egunero biberoia ematen nion(esnezkoa).
Orain handia denez 36kg Bambu jaten ditu egunean,oso handia da, niri asko gustatzen zait eta berarekin asko jostatzen naiz.
Orain ume bat dauka, inseminazio artifizialakin inseminatu genuen eta ume oso polit bat egin zuen. Egun osoa berari begira egoten gara!

Egun batean etxetik eskapatu eta a ze sustoa! Denak eroak bezala! Beti nirekin irteten baita kalera (lotuta).Nire bizilagunaren katuari eraso egin zion eta hil egin zuen. Bizilagunak denuntziatu behar gintuela esan zuen.
Maskota zoragarri eta ederra da normalean baina batzuetan bihurrikeriak egiten ditu!!!

Nire maskota


NIRE MASKOTA

Ni Amaia izena dut eta suge bat dut Berueten. Sugeak Sua izena du.
Txikia zenean hartu nuen nire familiarekin Brasilen. Oporretara joan ginen eta gizon batek saltzen zuen 200€tan. Nire amak kapritxoa hartu eta erosi nahi zuen. Aitari ere, ongi iruditu zitzaion eta orduan denen diruarekin erosi genuen. Sua izena zuen erosi genuenean su ondoan zegoelako.
Beruetera itzuli ginenean oporretatik, nire anaiak eta nik gure soroan hesiarekin itxi eta Sua hor utzi genuen.

Kontatu behar dizuet zer gertatu zitzaion egun batean. Egun batzuk geroago Suak tripa bete -betea zuen eta nire anaiak eta nik ikusi eta harrituta geratu ginen.
Bere etxetxoan katu txiki batzuk hilak zeuden eta Sua bete-betea zegoen. Korrika
aitari esatera joan ginen Sua betea zegoela eta ez zela mugitzen. Aitak esan zuen albaitariari eramateko. Albaitariai eraman genion eta esan zigun aste batean ez
jateko deus.

Etxera joan ginenean Suak ez zuen bere etxetxora sartu nahi, orduan nire etxera eraman nuen eta nirekin egin zuen lo gustura. Geroztik berarekin egiten dut lo.
Ah!!! Ez dizuet esan baina hozka ere egiten du. Nire auzokideari egin zion eta aste bat egon zen ospitalean.
Orain badakizue nire etxera etortzen bazarete ez ikaratu suge bat ikusten baduzue.

Nire maskota


NIRE MASKOTA

Ni Uxue naiz eta maskota bat daukat. Lolo izena du, izen hori jarri genion txikitan lo asko egiten zuelako. Nire familia eta ni Afrikara joan ginen ni txikia nintzenean. Leopardo bat ikusi genuen gosez eta guretzat hartu genuen janari asko-asko genuelako. Orain Lolok 130 cm ditu, isatsa gabe, eta 70kg pisatzen du. Guk zuhaitz asko ditugunez, Lolo oso gustura ibiltzen da, arboletara igotzea asko gustatzen zaiolako.Igeri egiten ere oso ona da.
Egun batean eskapatu egin zitzaigun eta denbora asko behar izan genuen aurkitzeko. Egunero 3kg haragi jaten ditu eta nire gurasoak haserre daude ikaragarri garesti ateratzen delako. Atzo esan zidaten zirko batera eramateko baina nik ez dut nahi. Zirko batera eraman baino lehen libre utziko nuke!!!
Nire ama haserre dago orain ernari dagoelako. Orain dela 3hilabete leopardo arra ekarri genuen kumeak egiteko. orain kumeak izan behar ditu eta guk ezin izango dugu zaindu.

Nahi baduzue leopardo bat guri erosi!

NIRE MASKOTA







NIRE KROKODILOA

Ni Aitor naiz eta maskota bat daukat, zuek ez duzue sinistuko, baina krokodilo bat daukat. Krokodiloak izen bat dauka, Mordiskitos. Mordiskitos deitzen da hozka asko egiten dituelako.
Mordiskitos Afrikan hartu genuen. Eskola bukatu eta udako oporretan, osabarekin, Afrikara joan ginen. Krokodilo familia bat zegoen laku batean. Ume bat, Mordiskitos, eta bere gurasoak. Hurbildu egin ginen eta orduan konturatu ginen gurasoak hilda zeudela.
Ondoren krokodiloa hartu genuen. Etxerako bidean krokodiloa ahultzen hasi zen. Gelditu behar izan genuen. Kamioian genuen bainera urez bete eta krokodiloa bertan sartu genuen.
Krokodiloa indarberritzen hasi zen. Etxera iritsi ginenean, krokodiloak 100 kilo zituen eta etxean egon da orain arte. Orain, 800 kilo inguru pisatzen du. Janari asko jaten du: hildako animaliak, haragi txuletak, egunean 12 kilo gutxi gora behera.
Orain etxeko piszina handian bizi da eta krokodilo eme bat ekarri diogu. Hiru ume izan ditu:Jesus, Felipe eta Joxe jarri diegu izena.

Umeak Basaburuko ibaian askatu ditugu, haragi asko behar genuelako denak elikatzeko.Hori bai, hemendik aurrera kontuz ibili krokodiloekin!

Nire maskota.


NIRE LEHOIA


Afrikatik ekarri nuen lehoia txiki txikia zenean.
Oso bihurria zen. Nire lehoiak Ase du izena, 2 urte ditu, eta fruta jatea gustuko du; arraroa ezta? Loroak ere gustuko ditu, ez jateko ez pentsa! Hitz egiteko baizik. Ez dakit nola baino nik uste dut nire loroarekin hitz egiten duela.
Oso abentura polita pasatu nuen Aserekin Afrikan:

Jaio berria zen eta egun batean bere amataz ezkutatu zen. Baina zulo batean erori zen.Ni lehoiak begiratzen ari nintzen argazki safari batean. Atzetik jarraitu eta zulora bota nintzen bere bila. Ase eta ni meategi batean agertu ginen, bagoneta batean.
Irristatzen hasi ginen eta ikaragarri emozionantea izan zen. Azkenean argia ikusi genuen eta hegan atera ginen.
Suerte handia izan genuen, elefante baten gainean erori ginelako. Elefante ona zen suertez eta nik gidatu egin nuen aterpe bateraino.
Asek nirekin etorri nahi zuen eta suertez Nafarroako Gobernuak onartu egin zidan lehoia nirekin egotea. Aseri nirekin bizitzen utzi zioten!
Orain, ikaragarri gustura nabil Aserekin. Espero dut Ase ere nirekin gustura egotea.
A badakizue zenbat pisatzen duen 742kg eta egunero 4kg txuleta jaten du.
Orain dela lau egun katu bat jan zuen ia-ia Nafarroako Gobernuak Ase bidaltzen dute Nafarroatik, fiu!!!

Nire maskota

NIRE LEHOIA


Afrikatik ekarri nuen lehoia txiki txikia zenean. Oso bihurria zen. Ah! Nire lehoiak Ase du izena, 2 urte ditu, eta fruta jatea gustuko du; arraroa ezta? Loroak ere gustuko ditu, ez jateko, ez pentsa! Hitz egiteko baizik! Ez dakit nola baino nik uste dut nire loroarekin hitz egiten duela.
Oso abentura polita pasatu nuen Aserekin Afrikan:Jaio berria zen eta egun batean bere amaren bistatik ezkutatu zen. Baina zulo batean erori zen.Ni lehoiak begiratzen ari nintzen argazki safari batean. Atzetik jarraitu eta zulora bota nintzen bere bila.
Ase eta ni meategi batean agertu ginen, bagoneta batean.Irristatzen hasi ginen eta ikaragarri emozionantea izan zen. Azkenean argia ikusi genuen eta hegan atera ginen.
Suerte handia izan genuen, elefante baten gainean erori ginelako. Elefantea ona zen suertez eta nik gidatu egin nuen aterpe bateraino.
Asek nirekin etorri nahi zuen eta zorionez Nafarroako Gobernuak onartu egin zuen lehoia nirekin egotea. Aseri nirekin bizitzen utzi zioten!
Orain, ikaragarri gustura nabil Aserekin. Espero dut Ase ere nirekin gustura egotea.
A badakizue zenbat pisatzen duen? 742kg eta egunero 4kg txuleta jaten ditu.
Orain dela lau egun katu bat jan zuen eta nire bizilagun batzuk kexatzen hasi dira. Beldur naiz Nafarroako Gobernuak kenduko ote didan!

2010/06/02

BERRIA


Jauntsarats, 2010eko ekainaren 2a





UDALETXEKO BASOZAINA ETORRI ZAIGU HARITZARI ZER GERTATZEN ZAION JAKINARAZTEKO.


Apirilaren 23an udaletxeko basozain bat etorri zen gure eskolara 2. zikloko ikasleei azalpen bat ematera, Haritzan aurkitutako likido susmagarri bat aztertzera, prezeski.


Orain dela hilabete eta erdi udaletxeko langile bat Ohianzabal eskolara etorri zen, Jabi Azpiroz zuen izena basozaina, hain zuzen ere.

Antza denez, aste bat aurrerago 3. eta 4. mailako ikasleek Haritzaren zauri batean likido susmagarri bat topatu zuten. Ikasle hauek jakin nahi zuten zer zen likido hura. Hori dela eta , inguruko jendeari galdezka ibili ziren eta, hortaz aparte, mikroskopioz eta lupaz aztertzen aritu ziren. Hala ere, aukitutako erantzunekin ez ziren geratu batere konforme eta udaletxeko basozain bati erabaki zuten deitzea.

Orduan Jabier Azpiroz etorri zen gure eskolara Haritzaren “diagnostikoa” ematera : gure haritza oso zaharra, antza. Enborra pipiek jota du eta adar gehienak ustelduak ditu. Gainera erdiko enborra bai barrutik bai kanpotik zulatuta du. Jabier Azpiroz-ek ere esan zigun likido susmagarri hura nola sortu zen: adar bat txarto moztean, erori zen zerrautza adarretan dauden zulotan pilatzen aritu zen eta euriaren urarekin nahasita eta denboraren poderioz likido bihurtu da. Antzinean likido hura tinta bezala erabiltzen zen, bere textura eta bere kolorearengatik.

IKER MORGADO DIEZ

2010/06/01

Nor naiz ni...?




Nik 11 urte ditut, mutil bat naiz, ile luzea dut, begi marroiak eta dexente
altua naiz.Anaia bat dut eta ni baino txikiagoa da. Nire familiarekin bizi
naiz:Aita,ama, anaia eta lauok bizi gara Basaburuko herri txiki batean.
Nire aitak empresa batean egiten du lan eta nire amak ere Iruñean lan egiten du.Pilotan aritzen naiz eta "dejembe" Afrikanoa jotzen dut.


NOR NAIZ NI...???

Nor naiz ni...?


NESKA BAT NAIZ.11URTE DITUT.MUSIKARA JOATEN NAIZ ETA TRIKITIXA JOTZEN DUT.ILE MAROOIA DAUKAT,BEGIAK ERE MARROIAK DITUT.ANAI BAT DAUKAT,13URTE DITU.ALAIA NAIZ.NIRE ETXEA ERREPIDEAREN ONDOAN DAGO.NIRE HERRIAN 50 BAINO JENDE GEHIAGO BIZI GARA.HERRIAK ITURRI BAT DAGO.ETXE ONDOAN ANIMALIAK DAUDE:
BEHIAK,KATUAK,TXAKURRAK,ARDIAK ETA OILOAK.

NOR NAIZ NI?

Nor naiz ni...?


Ni neska bat naiz,11urte ditut,Berueten bizi naiz. Behiak,txakurrak,oiloak,ahuntzak eta katuk ditut.Etxean aita,ama,anaia eta lauok bizi gara.Trikitixa jotzen dut.Begi marroiak ditut,ile nahiko motza dut eta nahiko altua naiz.Nire anaiak 12 urte ditu ekainean 13urte beteko ditu.Alaia naiz.Lagunekin egotea asko gustatzen zait.


NOR NAIZ NI??

Nor naiz ni...?


Neska naiz eta Basaburuko herri txiki batean bizi naiz (Berueten). Begi marroiak ditut eta ilea motza marroi kolorekoa eta kizkurra.Familiarekin bizi naiz:anaiak ,ama, aita,... Animali asko ditugu: untxiak, behiak, ardiak, zaldiak, katuak... Asko gustatzen zaizkit animaliak.
Nire etxea errepide ondoan dago.Igandero amonarengana joaten naiz.Musikara joaten naiz eta trikitixa jotzen dut. Pilar da trikitixako irakaslea eta Kepa nire tutorea.

NOR NAIZ NI???

nor naiz ni...?


Ni 11 urteko neska bat naiz.Anaia,ama eta aitarekin bizi naiz.Animaliak asko gustatzen zaizkit;ardiak eta txakur bat dauzkat. Nik ez dut ile marroirik, eta begiak ere ez dira marroiak. Ile luzea daukat.Nire etxea errepidearen ondoan dago eta nire herrian iturri bat dago.Musikara joaten naiz eta trikitilariei laguntzen diet.

Nor naiz ni...?

Nor naiz ni...?


Nik 11 urte ditut,ile beltza eta luzea dut; begi berdeak ditut(segun eta eguna). Laranja kolorea gustatzen zait gehien.Etxean behiak ditut.Trikia jotzen dut,asko gustatzen zait irakurtzea.Alaia naiz,txokolatea asko gustatzen zait.Dantzatzea eta kantatzea ere asko gustatzen zait.Nere etxea erdia harrizkoa da eta beste erdia kolore argi batez pintatua dago.Nere herrian Basaburuko mendirik altuena dago.
Animaliak asko gustatzen zaizkit baina armiarmak nire etsai amorratuak dira.Oso lagun onak ditut eta oso pozik bizi naiz.

NOR NAIZ...?

Nor naiz ni...?


Basasburuko herri txiki batean bizi naiz,11 urte ditut eta 5.mailan nago.
Jauntsaraseko eskolan ikasten dut.
Nire aita elektrizista da eta ama ere kanpoan aritzen da lanean.
Arreba bat daukat,ni baino zaharragoa da.Bihurri samarra naiz baita pilotaria ere. Basaburuko jende asko ezagutzen dut.Jatea gustatzen zait baina txutxeak ez asko.Udabe ondoan bizi naiz.
Txabolatxo bat daukat animali askorekin: Katuak,usoak,oilarrak eta oioak,txakur bat ere nahiz eta aspaldian galdu zitzazigun.
Nire herrian ermita bat dago, baita eliza ere. Nire herriko guztioi itxasoa gustatzen zaigu. Zergatik ote?


NOR NAIZ NI...???

Nor naiz ni...?


Nik hamaika urte ditut eta nire familiarekin bizi naiz: aita, ama, anaia eta ni.
Nire kolore gustukoena gorria da eta futbola asko gustatzen zait. Futbol profesionaletik Barça. Nire aita abeltzaina da eta ni handitan abeltzaina izan nahi dut. Animali asko ditut: behiak, oiloak, untziak, txakurra, katuak...
Nire herrian pertsona gutxi daude, gutxi gorebera 50 pertsona. Ni, nire anaiarekin jostatzen naiz, herrian ez daudelako nire adineko umerik.
Begi marroiak ditut eta ile beltz motza. Asteburuetan Basaburuko beste herri batera joaten naiz bazkaltera.

NOR NAIZ NI?