2010/06/07

Nire maskota


NIRE IZURDEA

Ni Irati naiz eta maskota bat daukat. Izurde bat da eta Izu izena du. Zergatik izen hori? Bada hasieran oso izuti zelako. Orain nire etxeko akuarioan bizi da.

Izu, emea da, bi urte ditu, 100kg pisatzen du eta 150cm ditu luzera. Irribarre alaia dauka. Sardina eta antxoa txikiak jaten ditu oso gustura.

Nola ekarri nuen etxera galdetuko duzue seguraski. Bada hementxe duzue istorioa: Egun batean Donostiako akuariora joan nintzen eskolakoekin eskurtsioan. Taldetik eskapatu eta izurde bat hartu nuen. Planeatuta neukanez, baineratxo bat nuen orduan baineran sartu nuen izurdea eta korrika taldearengana joan nintzen.Irakasleak ez ziren deustaz konturatu eta beste ikaskideek lagundu ninduten izkutatzen.

Orain etxean oso pozik bizi gara eta udan bero asko egiten duenean nire lagunak eta ni Izurekin jostatzen gara akuarioan. Baloia botatzen badiozu biziki ibiliko da. Kontuz!!! EGUN BATEAN PISZINAN IKUSTEN BADUZU LASAI IBILI!

3 iruzkin:

  1. Anonimoa00:46

    Hara, Irati:

    Zeinen salto handi ematen duen izurde horrek.

    Polit-polita benetan.

    ErantzunEzabatu
  2. Anonimoa15:38

    irati
    ze maskota polita egun batean zure etxera joango naiz maskota ikustera
    jajajajaja

    ErantzunEzabatu
  3. Anonimoa15:58

    Udan zure etxera joango naiz berarekin jolastera.
    Amaia

    ErantzunEzabatu