2010/06/04

Nire maskota


NIRE MASKOTA

Ni Amaia izena dut eta suge bat dut Berueten. Sugeak Sua izena du.
Txikia zenean hartu nuen nire familiarekin Brasilen. Oporretara joan ginen eta gizon batek saltzen zuen 200€tan. Nire amak kapritxoa hartu eta erosi nahi zuen. Aitari ere, ongi iruditu zitzaion eta orduan denen diruarekin erosi genuen. Sua izena zuen erosi genuenean su ondoan zegoelako.
Beruetera itzuli ginenean oporretatik, nire anaiak eta nik gure soroan hesiarekin itxi eta Sua hor utzi genuen.

Kontatu behar dizuet zer gertatu zitzaion egun batean. Egun batzuk geroago Suak tripa bete -betea zuen eta nire anaiak eta nik ikusi eta harrituta geratu ginen.
Bere etxetxoan katu txiki batzuk hilak zeuden eta Sua bete-betea zegoen. Korrika
aitari esatera joan ginen Sua betea zegoela eta ez zela mugitzen. Aitak esan zuen albaitariari eramateko. Albaitariai eraman genion eta esan zigun aste batean ez
jateko deus.

Etxera joan ginenean Suak ez zuen bere etxetxora sartu nahi, orduan nire etxera eraman nuen eta nirekin egin zuen lo gustura. Geroztik berarekin egiten dut lo.
Ah!!! Ez dizuet esan baina hozka ere egiten du. Nire auzokideari egin zion eta aste bat egon zen ospitalean.
Orain badakizue nire etxera etortzen bazarete ez ikaratu suge bat ikusten baduzue.

4 iruzkin:

  1. Anonimoa12:08

    joe amaia, ez ahal duzu beldurrik?ze ausarta!!!!

    ErantzunEzabatu
  2. Anonimoa15:41

    amaia, ze beldurra ematen duen sugeak!!!!!!!!

    uxue

    ErantzunEzabatu
  3. Anonimoa16:42

    aze kapritxosa zure ama!!!!
    suge baten kapritxoa?????

    ErantzunEzabatu
  4. Anonimoa21:35

    ze beldurra!!!!!

    ErantzunEzabatu