2012/06/21

Kaixo denoi!
Miren naiz. Ikasturtea bukatzear dago eta gaurko jaialdiaren ondoren emozioak pil-pilean ditut. Batzuk eskatu bezala nire agur bertsoa zintzilikatuko dut.
Ongi bizi eta beti arte.


Ze eskola ta ze gela
atsegiña ta epela
ikasle adiña perla
denei bejondeizuela
Nahiz Jauntsarastik Leitzara noan
ez dut ahaztuko bela
Basaburuko lankidek nere bihotzean zaudetela
Ikaslek berriz, a ze kuadrilla!
jarrai zazue, ahal dela
antzerki eta festak egiñez orain artean bezela
ta ez sekula ahaztu Leitzan
lagun bat daukazuela.


Doinua: Munduko ilunabarra

2012/06/11

Irratiaren Eguna 2012-4-27


Prestaketak Apeztegiberriko ganbaran



Kaixo lagunok...
IrratiarenEguna pelikula hortxe duzue.




IRRATIAREN EGUNA


D Eguna lantzeko guraso talde bat bildu ginen, eta hauxe da gutxi gorabehera zehaztu genuena.
Gaia: Irratia
Eguna: Apirilaren 27an (ostirala) izan zen.
Egitaraua: Haur Hezkuntza (HH) eta Lehen Hezkuntza (LH) bereizita egin genuen lan egun horretan, goizean.


HAUR HEZKUNTZAko haurrak 3 taldetan banatuko ditugu eta hiru tailer egin genituen goizean zehar.
  1. Musika: Musika ekoizpen txikiren bat (Perkusioarekin edo…). Landu, eta grabatu.
  2. Entzumenaren zentzumena: Begiak tapatuta oinez ibilbidetxo bat egitea, kez (ez toxikoa) betetako gela batean egotea, soinuak zer diren ezagutzea…
  3. Ipuin kontaketa eta grabazioa: Efektoekin. Irratinobela.
LEHEN HEZKUNTZAko haurrak 3 taldetan banatu eta 3 tailer antolatu genituen. Hiru taldeak hiru tailerretan parte hartu zuten, txandaka.

  1. Publizitatea: Kuñak prestatu eta grabatu: Eskolaren publizitatea, Basaburua bailararen publizitatea (Turismo Bulegoaren proiektuaren barruan), Esan-Erran irratiaren publizitatea.
  2. Erredakzioa: Berriak, eguraldiaren iragarpena, musikaren hautaketa…
  3. Elkarrizketak: Elkarrizketak… Basaburuko jendeari.
ARRATSALDEAN: Apeztegiberriko ganbaran (Jauntsarasen) irrati estudio bat egin genuen. Eta arratsaldean (14.50-16.20) irrasaio bat egin genuen denok batera. Zuzenean.
Honoko atal hauek eduki zituen (gutxi gorabehera):
  • Aurkezpena
  • Publizitatea (goizean grabatutakoa)
  • Debatea-tertulia: Gorri eta Korri zorrikin
  • Musika: Eskeinitako kantu eta doinuak
  • Elkarrizketa: Bart Zina. Gonbidatu berezia.
  • Berriak: goizean zehar landutakoak.
(Zati batzuk guk prestatu eta antzeztu genituen. Irrasaio-show-a izango zen, baina goizeko lanak txertatuta).

Gertuko irrati euskaldunekin harremanetan jarri ginen gure egunaren berri emateko eta Esan Erran irratiaren itxierarekin konforme ez gaudela azaltzeko.

BESTEAK

Irrati eguna Esan-Erran irratiaren itxierarekin guztiz lotuta zegoen. Horregatik IrratiarenEguna (D Eguna) baino lehen prentsa oharren bat komunikabideei bidali genien. 


Komunikabideei bidali genien oharren laburpena:

Erredakzio saileko guztiei,

            Oihanzabal Ikastetxeko haurren gurasook antolatuta, ostiralean, apirilaren 27an, Irratiaren Eguna ospatuko dugu egun osoan zehar Oihanzabal eskolan (Jauntsarats). Bi asmo nagusik bultzatu gaituzte Irratiaren Eguna antolatzera.  Batetik, euskal hedabide herrikoiek gure komunitatean eta gure eskolan duten garrantziaz ohartarazi nahi diegu gure haurrei eta oro har herritar guztiei. Bestetik, gurasoak eskolara sartuz eta eskoletan  zuzenean parte hartuz, eskola txikiak biziberritzen ahalegindu nahi dugu. Gure eskualdean, Esan Erran irratia itxita dago azken hilabete luzeotan. Irrati horrek gure bailarako haurren eta familien komunikaziorako bidea izan da urte askotan. Eskolak ere jakin izan du hedabidearen eduki didaktikoaz baliatzen, haurrek sarri askotan joan ohi zirelako irratira, zuzeneko saioetara. Orain irratia ixtearekin, baliabide aberats bat galdu dugu eskolakideok. 

Guraso Elkartearen eta Rubenen arteko hilabeteroko bileraren akta 2012 ekainaren 7an.





Ruben eta Unai.

-       Kurtso bukaerako festa: Egitaraua honakoa izango da.

10:00- Festibala
11:00- Proiektuaren baitan egindako elkarrizketen aurkezpena.
11:30- Agurra. Eskola aurten bukatzen dutenei.
12:00- Hamaiketakoa.

-       Otsolara txangoa. Urtero egiten den txangoa da, baina aurten larunbat batean egitea proposatzen da familia guztiei parte hartzeko  aukera ematearren.. 23an hain zuzen. Bokatak familia bakoitzaren asku utzi edo Guraso Elkarteak antolatu dezake hamaiketakoa.

-       Proyectos de Innovación: Irakasleak zirriborro bat prestatzen ari dira D egunaren inguruan berrikuntza proiektoa garatzeko. Lortuko bagenu dirua proiektua aurrera ateratzeko, orain arte egindako D egun bakoitzari buruzko panel bat prestatzea da. Argazki eta testuen bitartez egun bakoitzaren jarduerak eta xedeak erakusteko moduko euskarri batetan isladatzea da helburua. Zirriborroa prest dagoenean, gurasoei pasatuko zaigu ekarpenak egin ahal izateko

-       Batzordeak: Ekainaren 27an 13:30tan biltzeko deituta daude, datorren kursoaren hasiera prestatzeko.

Besterik gabe bilera bukatutzat eman zen.