2012/06/21

Kaixo denoi!
Miren naiz. Ikasturtea bukatzear dago eta gaurko jaialdiaren ondoren emozioak pil-pilean ditut. Batzuk eskatu bezala nire agur bertsoa zintzilikatuko dut.
Ongi bizi eta beti arte.


Ze eskola ta ze gela
atsegiña ta epela
ikasle adiña perla
denei bejondeizuela
Nahiz Jauntsarastik Leitzara noan
ez dut ahaztuko bela
Basaburuko lankidek nere bihotzean zaudetela
Ikaslek berriz, a ze kuadrilla!
jarrai zazue, ahal dela
antzerki eta festak egiñez orain artean bezela
ta ez sekula ahaztu Leitzan
lagun bat daukazuela.


Doinua: Munduko ilunabarra

3 iruzkin:

  1. Anonimoa20:02

    Aupa Miren...
    Indar itzela duzu.
    Hunkigarria izan da.
    Zorte haundia zure etapa berrian.
    Muxu haundi bat
    Mikel

    ErantzunEzabatu
  2. Anonimoa14:49

    Eskerrik asko Miren bertsoa emateagatik.
    Maite zaitugu.
    Ibon

    ErantzunEzabatu
  3. Anonimoa10:04

    Iaz asko ikasi nuen zurekin, eta zure ikasle berriekin zorte ona eukiko duzula espero dut.
    Eskerrik asko Miren
    Muxuak
    Kattalin

    ErantzunEzabatu