2012/06/11

Irratiaren Eguna 2012-4-27


Prestaketak Apeztegiberriko ganbaran



Kaixo lagunok...
IrratiarenEguna pelikula hortxe duzue.




IRRATIAREN EGUNA


D Eguna lantzeko guraso talde bat bildu ginen, eta hauxe da gutxi gorabehera zehaztu genuena.
Gaia: Irratia
Eguna: Apirilaren 27an (ostirala) izan zen.
Egitaraua: Haur Hezkuntza (HH) eta Lehen Hezkuntza (LH) bereizita egin genuen lan egun horretan, goizean.


HAUR HEZKUNTZAko haurrak 3 taldetan banatuko ditugu eta hiru tailer egin genituen goizean zehar.
  1. Musika: Musika ekoizpen txikiren bat (Perkusioarekin edo…). Landu, eta grabatu.
  2. Entzumenaren zentzumena: Begiak tapatuta oinez ibilbidetxo bat egitea, kez (ez toxikoa) betetako gela batean egotea, soinuak zer diren ezagutzea…
  3. Ipuin kontaketa eta grabazioa: Efektoekin. Irratinobela.
LEHEN HEZKUNTZAko haurrak 3 taldetan banatu eta 3 tailer antolatu genituen. Hiru taldeak hiru tailerretan parte hartu zuten, txandaka.

  1. Publizitatea: Kuñak prestatu eta grabatu: Eskolaren publizitatea, Basaburua bailararen publizitatea (Turismo Bulegoaren proiektuaren barruan), Esan-Erran irratiaren publizitatea.
  2. Erredakzioa: Berriak, eguraldiaren iragarpena, musikaren hautaketa…
  3. Elkarrizketak: Elkarrizketak… Basaburuko jendeari.
ARRATSALDEAN: Apeztegiberriko ganbaran (Jauntsarasen) irrati estudio bat egin genuen. Eta arratsaldean (14.50-16.20) irrasaio bat egin genuen denok batera. Zuzenean.
Honoko atal hauek eduki zituen (gutxi gorabehera):
  • Aurkezpena
  • Publizitatea (goizean grabatutakoa)
  • Debatea-tertulia: Gorri eta Korri zorrikin
  • Musika: Eskeinitako kantu eta doinuak
  • Elkarrizketa: Bart Zina. Gonbidatu berezia.
  • Berriak: goizean zehar landutakoak.
(Zati batzuk guk prestatu eta antzeztu genituen. Irrasaio-show-a izango zen, baina goizeko lanak txertatuta).

Gertuko irrati euskaldunekin harremanetan jarri ginen gure egunaren berri emateko eta Esan Erran irratiaren itxierarekin konforme ez gaudela azaltzeko.

BESTEAK

Irrati eguna Esan-Erran irratiaren itxierarekin guztiz lotuta zegoen. Horregatik IrratiarenEguna (D Eguna) baino lehen prentsa oharren bat komunikabideei bidali genien. 


Komunikabideei bidali genien oharren laburpena:

Erredakzio saileko guztiei,

            Oihanzabal Ikastetxeko haurren gurasook antolatuta, ostiralean, apirilaren 27an, Irratiaren Eguna ospatuko dugu egun osoan zehar Oihanzabal eskolan (Jauntsarats). Bi asmo nagusik bultzatu gaituzte Irratiaren Eguna antolatzera.  Batetik, euskal hedabide herrikoiek gure komunitatean eta gure eskolan duten garrantziaz ohartarazi nahi diegu gure haurrei eta oro har herritar guztiei. Bestetik, gurasoak eskolara sartuz eta eskoletan  zuzenean parte hartuz, eskola txikiak biziberritzen ahalegindu nahi dugu. Gure eskualdean, Esan Erran irratia itxita dago azken hilabete luzeotan. Irrati horrek gure bailarako haurren eta familien komunikaziorako bidea izan da urte askotan. Eskolak ere jakin izan du hedabidearen eduki didaktikoaz baliatzen, haurrek sarri askotan joan ohi zirelako irratira, zuzeneko saioetara. Orain irratia ixtearekin, baliabide aberats bat galdu dugu eskolakideok. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina