2012/05/30

2012ko maiatzaren 24a. Guraso Elkartearen Batzordea




Partehartzaileak: Nerea, Mikel Goñi, Lander, Mikel Lara, Nuria eta Karmentxu


1.- Rubenekin izandako bilera komentatzen du Nuriak. Dagoeneko bilera honen akta blogean dago .

2.- KURTSO BUKAERAKO  BILERA OROKORRA
     Ekainaren 14a, ostegunarekin, Guraso Elkartearen asamblada orokorra egingo da, arratsaldeko 17:30tan. Nerea eta Lander prestatuko dute bilera eta beste batzuen artean puntu hauei buruz hitz egingo da:
-       Urtean zehar egindakoa
-       Batzordeen egoera
-       Landa eremuko eskolako jardunaldiak

3.- Kurtsoaren azken eguna
     Egun hontan gurasoek  jaraituko dugu arduratzen hamaiketakoz.
     Momentu hortan sortzen den giroaz hitz egiten dugu: giro nahastua sortzen da, urtean zehar geletan landutako ohiturekin zerikusia ez duena. Korrika eta presaka jaten da, eta janaria eta basoak  agertzen dira nonnahi erdi janda edo erdi edana. Hamaiketako hori beste modu batez antolatzen pentsatzen hasi gara. Janaria eta edaria txokotan antolatu izan daiteke modu bat. Asamblada orokorrean, honi buruz  hitz egingo da.

4.- Azken grebako egunak nahiko despistatuak harrapatu gaitu. Hurrengo astean bi deialdi daude Nafarroan. 29rako deaildi bat egingo dugu Guraso Elkartea bezala. Goizeko 9:30tan eskolako atean elkartuko gara pankarta batekin  pasatzen direnei informazioa zabaltzeko asmoz. Hor bertan baloratuko da Iruñeko manifara joateko aukera eta osteguneko dinamika zein izango den. Bihar nota pasatuko da.

5.- Udaleko Euskeraren batzordetik Guraso Elkarteko partaide bat eskatzen digute. Lehenago baten bat egon da baina utzi egin du. Momentuz ez da boluntariorik agertu.

6.- Mikel eta Arantxa datorren ikasturterako ez dira egongo gure artean, eta Mikelek gogoratzen digu Akten liburuak norbaiti pasatu behar dizkiola joan baino lehen. Boluntariorik ere ez.

7.- Gurasoen batzordeak ”ikastaro” bat antolatzen ari da Mauje Cañadasekin hurrengo ikasturterako. Tailer hauen datu  zehatzagoak izanen ditugu  ekainako bileran.

8.- Irrati egunaren bideoa eta argazkiak oraindik ez ditugu ikusi. Informazio hori bildu eta  zerbait egin behar genuela komentatzen da. Zirko, Arte eta Zinemaren eguneko argazkiekin oraindik ez da ezer egin eta.

9.- Oihanzabal Eskola Ikastetxeen Kalitatezko Hezkuntza Kudeaketa sarean dago eta bertako prozesu bat garatzeko gure laguntza eskatzen digu Rubenek (zuzendaria).
     Jakin beharko luke zeintzuk diren Guraso Elkartearen beharrak eta itxaropenak eskolarekiko. Beste hitz batzuetan esanda, zer eskatuko genioke eskolari eta zer espero dugun berak ematea.
     Grebaren eguna adostuko dugu eta gure beharrak pasatuko dizkiogu.


Oihanzabal Eskolako Guraso Elkartearen pankarta. Iruñan. 2012-5-29
DEN-DENA NAHI DUGU
Mr. Iribas, maite zaitudala badiot gezurra diot.

2012/05/24

RUBEN ETA AMYPAren ARTEKO HILEROKO BILERAREN AKTA 2012-V-7



Rubenekin biltzen dira: Unai eta Nuria

-       D egunaren gurasoen balorapenari buruzko informazioa helarazten zaio Rubeni. Balorapena orokorrean positiboa izan dela. Guraso gehiagok parte hartu zutela eta komenigarria antzeman zen, tailerren prestakuntzan irakasleen laguntza.

-       Nahiz eta Rubenek bidalitako kurtsoetan gurasoek parte hartu ez izana, informazioa bidaltzen jarraituko du.

-       Batzordeen lana aurrera doa. Lehenbiziko helburuak finkatuta daude eta datozen asteetan abian jartzeko modua adostuko da. Maiatzaren bukaeran batzordeen arteko batzarra ospatuko da.

-       Rubenek Gurasoen Formakuntzari buruzko Tailerrari buruz galdetzen du. Berak pasatutako kontaktuari buruz duen iritzi ona jakinarazten digu (pertsona horrek, Ollon eskola berria ireki behar duela eta darabilten filosofia bat datorrela gure eskolakoarekin nabarmendu zuen). Horrekin arduratuta daudenak, posibilitate ezberdinak baloratzen ari zirela erantzun zitzaion.

-       TALDE INTERAKTIBOAK: Datorren kurtsoan parte hartuko dutenen zerrenda osatu ahal izateko kaptazio kanpaina abian jartzeko beharra ikusten da. Zalantzan dago orain egitea, irailerako uztea edo kurtso bukaeran zein hasieran egitea. Aurtengo esperientzia baliatuta, datorren kurtsoko eskolakideei hasi baino lehen hitzaldi informatibo bat emango zaie, beren lana zertan datzan argi izan dezaten eta beren konpromisoa sendotzeko asmoarekin. Zentzu honetan, Basaburuko eguna kanpaina abiatzeko hitzordu aproposa dela baloratzen da eta Zenbait ideia luzatzen dira: Mahai informatibo bat muntatzea, tailer interaktibo bat egitea eguerdian ( haurrekin ) eta Basaburuko eguneko programan sartzea aktibitate hau. 

-       Hazi Hezi aldizkariaren zenbait ale iritsi dira eskolara, baina ez dira aski etxe bakoitzera bana bidaltzeko. Beraz, gurasoei zuzendutako liburutegi bat osatzea proposatzen du Rubenek. Non bilduko lirateke familia eta hezkuntza uztartzen duten liburu, aldizkari eta idatziak, edonork konsultatu ahal izateko modukoa.

Hurrengo bilera ekainaren 7an eginen da.



2012/05/15

ZUHATZA 2012

15 de mayo de 2012
Lehen hezkuntzako 1. eta 2. ziklokoak maiatza hasieran Zuhatzara joan ginen. Hemen dituzue bertan ateratako argazkiak.

2012/05/07

Auritzen, herrietako eskolak hizpide


Arantxa eta Lander "Landa eremuko gurasoen elkarte bateko esperientzia eta esperimentua" tailerrean.


Auritzen ospatu dira pasa den maiatzaren 5ean "Nafarroako Landa Eremuko Eskolen 2. Topaketak". Pirineoko herrixka hartara joan ginen Gurasoen Elkarteko  bost kide: Ruben (eskolako zuzendaria), Ana, Mikel, Lander eta Arantxa. Gure haur txikiak, Amina eta Manu, ere gurekin heldu ziren, eta primeran pasa zuren han bientzat propio zegoen zaintzailearekin jolasean goiz osoan zehar. Hango eskolarekin maitemindu egin ziren, eta ederki pasa zuten suteak itzaltzeko ura herrira eramateko ubidean jolasean.

Lekarotzen izan ziren iazko topaketak, eta haiek bukatuta Guraso Elkarteari gonbidapena egin ziguten aurtengoetan parte hartzeko. Izan ere, aurten irakasle eta hezkuntza alorreko beste eragileez gain, gurasook ere tokia izan dugu topaketa horietan. Landerrek eta Arantxak goizeko tailer bat aurkeztu genuen, eta gure bizipenen berri eman genien han bildutako hogeita bosten bat lagunei.

Gu beste tailer batzuetan egoteko aukera ere izan genuen. Talde interaktiboei buruzkoan, esaterako, Mendigorriako irakasleek praktikan azaldu ziguten nola egiten dituzten dinamika horiek eskolan. Oso interesgarria izan zen haien ikuspuntua. ‘Baratza: lur zoru emankorretik azaren tximeletara’ tailerra aberasgarria izan zen. Hartan Uxueko irakasle batek argi azaldu zuen baratzaren inguruan sor daitekeen ikasteko aukera zabala. Estatuko hainbat eta hainbat tokitan eta Nafarroako herri batzuetan indarrean dagoen lanaldi jarraiaren esperientzia ere kontatu ziguten Urrozko eskolako irakasleek eta gurasoek, eta dituen onurengatik oso kontuan hartzeko aukera badela argi utzi zuten.

Gurasoen Elkartearen baitan azken urteetan egiten ari garen gogoeten eta aurrera eramaten ari diren proiektuen inguruan hitz egin genuen guk. Gurea azalpen pertsonala eta subjektiboa izan zen. Guretzat oso baliotsua izan da, azken urteotan egindakoaren inguruan hausnarketa pixka bat egiteko eta atzera begira jartzeko. Litekeena da laster han azaldutakoa hemen bertan aurkeztea zuei guztiei, Gurasoen Elkartearen eta oro har hezkuntzaren inguruan interesa duzuen guztiei. Eztabaidara eta hausnarketarako abiapuntu interesgarria izan daitekeelakoan gaude.