A- ZORRIAK.
B- D EGUNA.
C- LITERATUR LEIHAKETA.
A- ZORRIAK-
Zero Zorri egunek ez dute zorririk
desagertzea lortu.
Eskolan, detektatzen denean zorriak
dituen haur bat bere familikoei ohar baten bidez jakinarazten zaio
eta bere gelakideei ere oharrak ematen zaizkie denoik neurriak har
ditzaten.
Behin baino geihagotan pentsatu izan da
ere ez ote zen egokia izango zorridun haurra etxera bidaltzea harik
eta arazoa konpondu arte.
Edonola, Zero Zorri formula egokiena
delakoan gaude eta berriz deitu behar dela denok batera tratamendua
egiteko.
B- D EGUNA-
Eskolak gurasoei kartelak egiteko asmoa
duela komunikatzen digu. D egunaren ingurukoak hain zuzen ere. Lau
afitxe lirateke, aurreko lau urtetan egin izan diren arte , zirkoa,
zinea eta irratiari dagokiena. Gure partehartzea eskatzen da argazki
eta testuak biltzeko eta diseinua egiteko. Hau egiteko bi guraso
beharko lirateke eta etxean ditugun argazki edo testuak denon artean
biltzea. Afitxak aurtengo Degunerako eskolan erakusgai leudeke.
D eguna aurten asteazken batean egiteko
komentatzan dugu gurasoek eta Rubenekin batera Maiatzaren 15
proposatzen dugu. UBUNTU filosofiaren inguruan egingo
genuke, hau da hegoafrikako indiar batzuk kooperatibismoaren inguruan
daukaten hitza eta gure kasuan joko kooperatiboak lantzeko erabiliko
genuken ideia.
C- LITERATUR LEIHAKETA ETA LIBURU
TRUKE.
Gurasoen aldetik gure kezka azaltzen
da, aurreko urtetan partehartzea gutxitzen joan da Literatur Egunean
eta neurri batean, ematen zitzaien sariari nahiko lotua. Aurten gaia
aldatzea proposatzen dugu Amyparen aldetik eta eskolan proposatuko
esaldi bati jarraipena ematea ipuin bat osatuz edo aukeratutako
esaldi baten inguruan ipuina eginez. Rubenek ez du formula hau egokia
ikusten bere ustez ez zelako eskola arruntarekin loturarik eduki
beharko, hautazko ekimen bolondres bat bai ordea.
Klaustroan,bestalde, batzuk ez dute begionez ikusten haur
hezkuntzakoek literatur leihaketan parte hartzea gurasoek laguntzen
dietelakoan bere lengoaia errespetatu gabe . Horretan ados gaude eta
ados jartzen gara gurasoek lagundu bai bainan ahalik eta gutxiena eta
hori deialdiaren oinarrietan azaldu bahar dela.
Azkenik eta sarien modua aldatzeko,
Rubenek irabazleen ipuinei ilustrazioak jartzea proposatzen du.
Horrela ba, beste leihaketa bat deituko zen ondoren jendeak bere
marrazkiak aurkezteko. Bukatzeko, liburuxka bat egitea kurtso
bukaerarako non ipui guztiak argitaratuko ziren eta irabazleenak
ilustratuak. Argitalpen hori egiteko finantzatzeko diru iturriak
euskera zerbitzua eta Amypa lirateke eta editorialetan aurrekontuak
eskatzen joan ahal gara jadanik.
Proposatutako datak: Literatur
leihaketa Apirilak 12. Ilustrazio leihaketa Maiatzak 17. Argitalpena
Ekainak 18 (ikasturte amaiera)
Gurasoen aldetik 2 ordezkari atera
behar dira epaimahia osatu ahal izateko.
Literatur egunean ere ,arratsaldez,
Liburu truke berri baten edizioa ospatuko genuke eta
horretarako Jose Anjel Irigarairen bisita edukiko dugu.
Historikotzat jo genezaken idazlea da, olerkia jorratu duena eta “ez
dok hamairu “ taldeko partaidea izan dena