2010/10/28

Pleasant Revolution : IRAULTZA GOXOA


Kalifornia-tik New York-era, bizikletaz.
New York-etik London-era, itsasontziz.
Eta gero Viena, Praga, Paris, Erroma, Bartzelona, Zaragoza, Iruña eta Jauntsarats... TXIRRINDULAZ!!
Badakizue herri hoiek non dauden? Eta zenbat buelta eman behar zaie pedalei bide hori guztia ibiltzeko? Eta zenbat gasolina litro EZ da erabili behar?
Basaburuan pasa den ostegunean egon ziren hamabi lagun-txirrindulari-musikalariek badakite gustuko bidean aldaparik ez dagoela. Haiek gustuko dute poliki ibiltzea eta bizitza mantsotzea. Bide bazterretako barraskiloak eta perretxikoak ikusteko modu bakarra da eta. Poliki-poliki, emeki-emeki!
Gure eskolara iritsi zirenean abesteko gogoa zuten. Eta baita guk ere...
Txirrindula hanka artean eta ibili munduan!!

Enlace
Argazki gehiago ikusteko...




2010/10/22

HEZKIDETZA LANTZEN 2009-2010



2009-2010 IKASTURTEAN HEZKIDETZAN LANDU GENITUEN ZENBAIT GAUZA.

LO QUE TRABAJAMOS EN EL CURSO 2009-2010 SOBRE COEDUCACIÓN.

BASABURUA EZAGUTZEN, HERRIZ HERRI



Ikusi gure lana eta ezagutu BASABURUA.

Ve nuestro trabajo y concoe BASABURUA.

2010/10/04

Gaur Saioara, bihar...

Saioaren gailurra

Denak, argazkilaria izan ezik

Urriaren 2an Basaburuko gure eskolako koadrila bat Belatera abiatu ginen, 11 guraso, 15 seme-alabak (3 eta 11 urte artean) eta hiru txakur, Benta Quemadara ailegatu eta Saioa mendi aldera atera ginen, malda luzea hasteko, baina indarrak “a tope” eta erromatarren bideara ailegatu ginen, gero bide batetik basoan sartu eta hamarretako hartzeko ordua pasata, hor gelditu eta jan eta edan, segidan berriro Saioa ea ikusten genuen jarraitu ginen, bi borda pasa eta gero Okolin bidea hartu genuen, Okolin eta Gartzaga artean lepora ailegatu eta gero eseri ginen haizearen salbo egoteko, Ah ze haizea!!! Kriston abiadurarekin!!!!, hortik bai ikusten genuen Saioa, oso polita, baina txikientzat urrunegi, eta guraso batzuentzat ere bai. Talde haundi batek bueltako bidea hartu zuen, eta gure umeak Mikel, Maider eta Kattalin lau gurasoekin Saioaraino abiatu ziren. Bueltan, borda batean elkartu ginen guztiok, bazkaldu, edan, etxolak egin, jolastu, hitz egin, zaldiak zirikatu,……ze egun polita, eta bueltan gainera, onddo beltza batzuk hartu genituen, kotxeak hartu eta etxera, etxera?????? Ke baaaaaaa, Udabeko pestetara joan ginen, putzgarria eta guzti, eta Susana eta Jabierren eskutik merendola. Eskerrik asko.

Segur aski ez da asken ateraldia izango, ideia da hilabetean behin edo, mendi irteerak egitea eskolatik, ea gende gero eta gehiago animatzen da. Eta zuek lasai, beste bat egiten badugu, kontatuko dizuegu, ongi segi eta hurrengo arte.

Xabi (Amypa)
Ongi izan.

Argazki gehiago ikusteko...