2010/10/28

Pleasant Revolution : IRAULTZA GOXOA


Kalifornia-tik New York-era, bizikletaz.
New York-etik London-era, itsasontziz.
Eta gero Viena, Praga, Paris, Erroma, Bartzelona, Zaragoza, Iruña eta Jauntsarats... TXIRRINDULAZ!!
Badakizue herri hoiek non dauden? Eta zenbat buelta eman behar zaie pedalei bide hori guztia ibiltzeko? Eta zenbat gasolina litro EZ da erabili behar?
Basaburuan pasa den ostegunean egon ziren hamabi lagun-txirrindulari-musikalariek badakite gustuko bidean aldaparik ez dagoela. Haiek gustuko dute poliki ibiltzea eta bizitza mantsotzea. Bide bazterretako barraskiloak eta perretxikoak ikusteko modu bakarra da eta. Poliki-poliki, emeki-emeki!
Gure eskolara iritsi zirenean abesteko gogoa zuten. Eta baita guk ere...
Txirrindula hanka artean eta ibili munduan!!

Enlace
Argazki gehiago ikusteko...




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina