2013/02/28

Eskolako Zuzendariarekin Izandako Bileraren Akta, Otsailaren 19an

A- ZORRIAK.
B- D EGUNA.
C- LITERATUR LEIHAKETA.



A- ZORRIAK-
Zero Zorri egunek ez dute zorririk desagertzea lortu.
Eskolan, detektatzen denean zorriak dituen haur bat bere familikoei ohar baten bidez jakinarazten zaio eta bere gelakideei ere oharrak ematen zaizkie denoik neurriak har ditzaten.
Behin baino geihagotan pentsatu izan da ere ez ote zen egokia izango zorridun haurra etxera bidaltzea harik eta arazoa konpondu arte.
Edonola, Zero Zorri formula egokiena delakoan gaude eta berriz deitu behar dela denok batera tratamendua egiteko.

B- D EGUNA-
Eskolak gurasoei kartelak egiteko asmoa duela komunikatzen digu. D egunaren ingurukoak hain zuzen ere. Lau afitxe lirateke, aurreko lau urtetan egin izan diren arte , zirkoa, zinea eta irratiari dagokiena. Gure partehartzea eskatzen da argazki eta testuak biltzeko eta diseinua egiteko. Hau egiteko bi guraso beharko lirateke eta etxean ditugun argazki edo testuak denon artean biltzea. Afitxak aurtengo Degunerako eskolan erakusgai leudeke.
D eguna aurten asteazken batean egiteko komentatzan dugu gurasoek eta Rubenekin batera Maiatzaren 15 proposatzen dugu. UBUNTU filosofiaren inguruan egingo genuke, hau da hegoafrikako indiar batzuk kooperatibismoaren inguruan daukaten hitza eta gure kasuan joko kooperatiboak lantzeko erabiliko genuken ideia.

C- LITERATUR LEIHAKETA ETA LIBURU TRUKE.
Gurasoen aldetik gure kezka azaltzen da, aurreko urtetan partehartzea gutxitzen joan da Literatur Egunean eta neurri batean, ematen zitzaien sariari nahiko lotua. Aurten gaia aldatzea proposatzen dugu Amyparen aldetik eta eskolan proposatuko esaldi bati jarraipena ematea ipuin bat osatuz edo aukeratutako esaldi baten inguruan ipuina eginez. Rubenek ez du formula hau egokia ikusten bere ustez ez zelako eskola arruntarekin loturarik eduki beharko, hautazko ekimen bolondres bat bai ordea. Klaustroan,bestalde, batzuk ez dute begionez ikusten haur hezkuntzakoek literatur leihaketan parte hartzea gurasoek laguntzen dietelakoan bere lengoaia errespetatu gabe . Horretan ados gaude eta ados jartzen gara gurasoek lagundu bai bainan ahalik eta gutxiena eta hori deialdiaren oinarrietan azaldu bahar dela.
Azkenik eta sarien modua aldatzeko, Rubenek irabazleen ipuinei ilustrazioak jartzea proposatzen du. Horrela ba, beste leihaketa bat deituko zen ondoren jendeak bere marrazkiak aurkezteko. Bukatzeko, liburuxka bat egitea kurtso bukaerarako non ipui guztiak argitaratuko ziren eta irabazleenak ilustratuak. Argitalpen hori egiteko finantzatzeko diru iturriak euskera zerbitzua eta Amypa lirateke eta editorialetan aurrekontuak eskatzen joan ahal gara jadanik.
Proposatutako datak: Literatur leihaketa Apirilak 12. Ilustrazio leihaketa Maiatzak 17. Argitalpena Ekainak 18 (ikasturte amaiera)
Gurasoen aldetik 2 ordezkari atera behar dira epaimahia osatu ahal izateko.

Literatur egunean ere ,arratsaldez, Liburu truke berri baten edizioa ospatuko genuke eta horretarako Jose Anjel Irigarairen bisita edukiko dugu. Historikotzat jo genezaken idazlea da, olerkia jorratu duena eta “ez dok hamairu “ taldeko partaidea izan dena


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina