2011/01/29

GURASO ELKARTEAren JUNTA. BILERA. 2011/01/21

Parte hartu dute: Albertak, Mikaelak, Solek, Unaik, Anak, Mikelek, Laiak, Natik, Arantxak eta Karmentxuk.

Jangelako langileek guraso bati ohartarazi diote abenduan ez dutela extra jaso ezta soldata osoa ere, soilik %70. Enpresak, Santavalzak, likidezia arazoak dituela esan du. Argitzeko dago ea Hezkuntza departamentua dagoen horren atzean, edo enpresaren egoera den. Langileek gurasoei ohartarazi nahi izan die, arazoa familietara irits daitekelako berehala.  Guraso Elkarte bezala adi egotea erabaki da, ea otsailean zer gertatzen den.

Santa Ageda: Ibilbidea: Lau herri egitea zegoen aurreikusita: Udabe-Beramendi, Itxaso, Ihaben, eta merendua Ihabenen. Herri gehiegi direla diote gehienek, ibilbidea luzeegia gertatzen dela eta haurrak, txikiak batik bat, aspertu egiten direla azkenerako. Merendua egiteko baimena eskatzeko Ihabengo elkarteko kide batekin hitz eginda, eta tokia eskasa dela eta bestelako zailtasunak aipatu ditu. Horregatik, azkenean, Ihabenera beste urte baterako uztea erabaki da, eta aurten hiru herri egitea. Autobusa, nahiz eta garesti izan eta nahiz eta jakin haur guztiak eta guraso guztiak ez direla kabitzen, kontratatzea erabaki da. Jauntsarastik abiatuko da autobusa, Itxaso, Udabe eta Beramendi egin eta hortxe bukatuko du bere ibilbidea. Guztira, 270 euro balioko du. Iaz Udalak hitzemandako laguntza (kostuaren herida) jaso gabe dago oraindik, eta hori kobratu beharko dela erabaki da.

Dirulaguntzak: Azaldu da aurten dirulaguntzarik gabe geldituko garela. Egoera berean daude eskolen heren bat. Deialdia oso presaka egin zen aurten, eta lehenbiziko aldiz modu telematikoan egiteko aukera izan genuen guraso elkarte guztiek. Gu izan gara bide hori aukeratu dugun bakarrak. Udaleko idazkariaren bitartez egin genuen. Hala ere, gero ohartarazpen bat jaso genuen idatziz eta zertifikatua, jatorrizko fakturak bidali behar genituela esanez. Zertifikatu hori, ordea, galduta egon da. Horren ondoren, telefono dei bat ere egon zen, eta hori gaizki ulertu bat egon zen. Hala bada ez dugu dirulaguntzarik jasoko. Sortzeko abokatuaren bidez, errekurtsoren bat jarriko da. Alberta arduratuko da horretaz.

Kuotak kobratu gabe daude oraindik. Bankuekin dagoen arazoa dela eta, betiko kobraketa sistemara (ohar bidez umeei dirua bidalzeko esan) bueltatzea proposatzen du norbaitek.

Greba eguna: Gurasoei oharra bidaltzea erabaki dugu eskolako langileek duten eskubidea ez oztopatzeko.

Rubenekin izandako bilera: Hilero izango da bilera bat, eta azkenekoan zuzendariak bi material eman die familiei: Haurren Kontseilua osatzeko eta martxan jartzeko proposamena (ideia, zergatia, funtzionamendua…) eta eskolaren proiektua zehazteko dokumentua, non alfabeto moduan eskolaren izaera jasotzen den. Azken hau ez dago osatua, eta gurasoen ekarpenak ondo egongo lirateke. Juntako gurasook baditugu dokumentu horiek, eta komeni litzate gure ekarpenak egitea. Gero, eskola komunitateen ideiarekin aurrera egiten denean, egongo den ‘ametsaren fasea’-rekin lotuta dago. Bestalde, asteburu honetan bi irakasle Bartzelonara joan dira Martinet eskola ezagutzera.

Zinema eguna. Data: Maiatzaren 13ª.  Arratsaldean zine saio bat egitea pentsatu dugu, egoera girotuta: garai bateko zinemetako palomita eta txutxe saltzaileak, akomodadoreak… Ama batek proposatu du película bat ikusi ordez zinemaren historiari errepasotxoa egitea película puskak ikusiz. Montajea egin beharko litzateke.
Goizeko tailerretan, HH eta Lhko haurrak bereiztea ondo iruditu zaie denei: LH 37 haur daude eta Hhko 35. Lhkoekin taldeak egin (6-7 talde) eta goiz osoan zehar bideo bat egin daiteke, gero ikasturte amaierako festan ikusteko. Produkzio guztia egongo litzateke talde bakoitzaren esku: gidoia, materiala prestatu, errealizazioa… Saioa nahiko bideratua izango zen. Txikiekin zer egin ez dugu argitu. Asteartean, urtarrilaren 25ean, beste bileratxo bat egitea erabaki da.

Lasto batzordea: Azken bileran bideo bat ikusi eta elkarrekin eztabaidan aritu ginen. Ideia zabaltzea erabaki zen: zuzendariari eta Gizarte Zerbitzuetako Karmentxuri. Hori egina dago, eta orain horien ekarpenak jasotzea faltako litzateke. Batzorde horren beste bilkura bat egitea komeni litzakeela esan dugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina