2010/11/15

AMAIAREN IPUINA ANIMALIEN MANIFESTAZIOA













ANIMALIEN MANIFESTAZIOA

Uda honetan Basaburuan arazo bat egon da.Egun eguzkitsu bat zen.Basaburukohaurrak kanpoan zeuden jolasten, gurasoak kanpoan ere eta animaliak mendian belarrean oso gustora guztiak.

Bat-batean kotxe,kamioi eta trailer pilo-pilo bat bueltaka zeuden eta gainera soinu asko ateratzen zuten, jende guzti-guztia begira geratu ziren ikusten. Azkenean Ireberrerantz joan ziren. Urrengo egunean tiroak entzuten ziren eta Beruetekoak oso urduri zeuden zer gertatuko zen pentsatzen . Azkenean Benitok Basaburuko alkateak, etxe guztiei gutun bat bidali zien esanez: Basaburuko gazteak mendira joateko eta ikusteko zer gertatzen zen.

Orduan, gazte gehienak elkartu egin ziren eta mendira joan ziren. Baina ezin izan zuten Ireberrera joan dena bailaz itxita zegoelako.
Herrira itzuli ziren eta Benitori esan zioten ezin izan zutela deusez ikusi.

Egunak pasa eta egunak etorri ez zen deus gertatzen. Arratsaldean Berueteko plazan elkartu ziren eta bat-batean animali batzuk agertu ziren manifestazio bat egiten. Jende guztia arrituta gelditu zen, pankartan jartzen zuen:Lagundu mesedez! Orduan, pertsona guztiak laguntzera joan ziren.
Azkenean gizonak animali hil zituztenez han utzi eta kartzelera juan ziren. Animali poz-pozik jarri ziren.

Handik aurrera gaixorik zeuden animaliak sendatu ziren anima hildakoen diruarengatik. Animali guztiak inoiz baino hobeki zeuden.

Eta..... Katu katu ipuina da bukatu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina