2010/11/30

MENDIZALE TTIKIAK ELURPEAN PASIERAN




MENDIZALE TTIKIAK ELURPEAN PASIERAN ("Elur-melur, elur-melur ez gara zure beldur, sutondoan badugu nahikoa egur")

Udazkena bukatu baino lehen, beste mendi txango bat egiteko irrika zuten Oihanzabal eskolako gurasoek eta haurrek. Urriaren amaiera aldera, gaztain biltzera, Arrarats aldera joan ziren. Ordukoan, koadrila galanta elkartu zen: dozena bat heldu eta ia 20 haur. Guztira, 32 bat, ia-ia bildutako gaztaina kiloak bezain beste. Nahikoa gaztaina bildu eta gero, Otsolara joan ziren txikiak eta handiak. Gustura ibili ziren guztiak, hain gustura non hurrengo hitzordua noiz iritsi zain gelditu baitzen bat baino gehiago. Azkenean, azaroaren 27rako jarri zuten hurrengo txangorako eguna. Helmuga zehaztu gabe: eguraldiaren arabera erabakiko zuten azken unean. Bezperan elurra bota bazuen ere, baina egun horretarako egun ederra iragarria zegoen: hotza bai, baina argitsua eta eguzkitsua. Aitzakiarik ez zegoen, beraz.
Eguraldi-iragarleek eta Meteosatek, ordea, ez zuten asmatu. Eguzkirik ez zen inon ageri; alderantziz, elur laino batean hasi zuten eguna basaburutarrek. Familia batzuk halako giroarekin autorik hartu nahi ez, eta etxeko epeletan gelditu ziren. Beste batzuk ordea zintzo demonio agertu ziren eskolan esandako orduan. Eguraldia ez zen espero bezain atsegina; baina hala ere, haurrak –lau bildu ziren, 3 urteko bi, bost urteko bat eta 7 urteko beste bat– elurra zapaltzeko desiatzen zeuden. Gurasoak ere berdin, eta azkenean Jauntsarats aldean, haritz zaharrei bisita egitea erabaki zuten. Urrutira joan gabe, pasiera ederra egin zuten Oihanzabal eskolako gurasoek eta haurrek elurpean. Gurasoak aukeran ibilbide luzexeago hartu izanen lukete, baina tira. Hori beste batean izango da. Aukerak ez dira faltako eta.

2 iruzkin:

  1. Anonimoa19:57

    zuek bai ausartak!!
    oso txango polita!!

    ErantzunEzabatu
  2. Ikaragarria izan zen, hotza, baina oso polita. Bidexka berezi batzuk erakutsi zizkiguten Peiok eta Edurnek. Eskerrak haiei,

    ErantzunEzabatu