2010/11/04

GURASO ELKARTEAren JUNTA. BILERA. 2010/10/26


Parte hartu dute: Albertak, Mikelek, Solek, Txetxuk, Arantzak, Xabik, Mariak, Landerrek, Anak, Laiak eta Irantzuk.

*Jangela: langileen arazoak konpondu dituzten ez dakigu, baino lanean hasi dira eta suposatzekoa da baietz. Janariaren kalitateari dagokionez, Landerrek Keparekin hitz egingo du gaia nola doan jakiteko.

*Fitxak eta kuotak: Oraindik gelditzen dira fitxak jasotzeko (kurtso hasierako bileretan pasatakoak). Albertak egingo du horren jarraipena.

*Dirulaguntzak: Albertak azaldu du aurkeztutako fakturen artean Zirko eguneko rezibo batzuk falta zirela (galdu omen ziren), baino beste aldetik kamiseten faktura sartu zela. Kamisetei dagokienez, saldu gabe gelditu direnak kontatu eta gordeko ditugu. Zenbat diru atera dugun azrtertu (Laiak aginen du), eskolari pasa eta guraso guztiei oharra bidaliko diegu lortu den kopurua zenbatekoa den jakin dezaten.

*…..Eguna: aurten Zinearen eguna aginen dugu. Egin daitezken tailer ezberdinen inguruan solastu gara. Antolatzen hasteko nahi duenak hitzordua du azaroaren 9an, asteartearekin, arratsaldeko 5etan.

*Mendi irteera eta gaztain biltzea: larunbaterako gelditu gara, 10etan eskolan, Arrarats aldera eta Otxolara joateko. Xabik mezu bat bidaliko dio gauean Rubeni eta honek oharra bidaliko du.

*Eskolaren handitze obrak. Dirudienez Hezkuntza Kontseilariak (Katalan jaunak) oraindik ez dio Udalari erantzun (dirua aurreratzea….). Proposamen bat iritsi da: zergatik ez aztertu bestelako alternatibak, lastoz egindako txabolak, adibidez. Alternatiba horren kostea, guk egiteko aukera eta abar, ongi aztertu, informazioa jaso eta eskolarekin hitzegin. Eskolarekin hitzegin ondoren hurrengo pausoa Udalarekin elkartzea izango litzateke. Gai honen inguruko informazioa jasotzeko taldetxo bat sortuko da ( Lander, Unai, Txetxu, Patxi …..)

*Autobuses planteamendu berria: Rubenek esan du hurrengo ikasturtearen hasieran berplanteatuko duela gaia. Denborarekin, gurasoek ordutegiak eta abar antola dezaten.

*Komunikazioa: Ahalik eta guraso gehienen helbide elektronikoak pasako ditugu, izan ere ekaineko batzarrean batzuk jaso ziren.
Bileretan sortzen kaosa ekiditzeko hitzak errespetatu behar direla planteatu da. Baita bilerak/batzarrak euskeraz egin behar ditugula ere, gehienak euskaldunak baikara. Bilerak egiteko lekua ere kontuan hartu behar da, agian patioa ez da lekurik egokiena.

*Arte ederretako bi ikasleren proposamena iritsi zaigu: Zer planteatzen duten jakiteko Mikelek bilera izanen de bihar beraiekin.

*Pediatra berria: euskalduna den ala ez, ez daukagu oso argi. Argitu ondoren arituko gara horren inguruan.

*Eskubide eta beharrak: Sortzenek jakinarazi digunez, Nafar Gobernuak onartu berri du (inorekin kontatu gabe) Eskola Publiko guztietarako eskubide eta beharren arautegi berria. Ostegunean aginen dute batzarra hau azaltzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina