2011/10/16

2011ko urriaren 4ko Gurasoen Elkarteko Batzar Orokorra



Honoko gurasook bildu ginen:

Lander-Ana, Irantzu, Sole, Maite, Karmentxu, Ainara, Esther, Kepa (Irakaslea), Virginia, Ana (Urritza), Josu Jauregi, Bakartxo, Xabi, Laia, Alberta, Txetxu-Arantza, Mikaela, Mikel-Nerea, Mikel-Arantxa, Peio, Cristina.

Gai ordena:


1.- JANTOKIA.
     Kepak (irakasleak) jantokiari buruzko informazioa eman du. Santavalzak zerbitzuari uko egin eta gero, nafar gobernuak kokurtso berria oso berandu martxan jarri zuen. Azken egunean hiru enpresa aurkeztu ziren: Serunion, Irigoien eta Jangarriak. Azken hau izan da aukeratua. Saiakera egin da hemengo kooperatiba batek (Ernaizuk), bazkaria presta zezan, baina osasun arlotik ez zuten baimenik eman, “cattering” enpresa ez delako.


2-. GURASO BERRIAK.
     Guraso berriak bakarrik haur batenak besterik ez daude, eta funzionamendua ezagutzen dute; beraz, ez da gehiagorik hitz egin.


3-. EUSKARA.
      Guraso batek galdetu du ea nola ikusten dugun guraso elkarteko bileretan euskararen erabilpenaren gaia , nola egon diren gurasoak gaizki sentitu direla bilerak euskaraz egiteagatik, eta beste aldetik, nola aldatzen dugun erderara eta euskara uzten dugun alde batera. Komentatu da oreka bilatu behar dugula, euskara, gure hizkuntza, erabiltzen baina inor gaizki sentitu gabe.


4-. ERAIKIN BERRIA.
     Udaletxeari esker, eskola haunditu da. Obra bukatuta dago, zola ezezik. Rubenek (zuzendariak), bi aste eskatu zituen zolaketa nola egin asmatzeko. Aurrekoa brea-hormigoia, eta atzekoa belarra izango dela ematen du.


5-. AMETSA.
      Batzordeak sortuko dira gai desberdinak lantzeko eta jendea behar da taldeak osatzeko. Apuntatu dira batzuk: Esthertxo, Ana, Sole, Mikel, Ainara, Cristina, Alberta, Ana (Urriza), Mikaela, Peio, Irantzu eta Xabi. Norbait gehiok nahi badu izena eman, badago lekua guztiontzako.


6-. SORTZEN.
     Manifestu bat ailegatu zen asanblada baino lehen eta jada kontseilu eskolarrak onartu du.
   Manifestu hau eta bestelako gauzak herrietako tabloietan jartzea planteatzen da hemendik aurrera. Herritako jendeak, nahiz eta seme alabarik eskolan ez izan, irakurri ahalko du eskolan zer dagoen. “Eskola herriarentzat, Herria eskolarentzat”.
     
     Arduradunak:
  • Udabe- Beramendi--------Ana-Lander
  • Ihaben-----------------------Mikel
  • Arrarats---------------------Nerea
  • Aizarotz---------------------Txetxu
  • Beruete----------------------Bakartxo
  • Jaunsarats-------------------Peio
  • Orokieta- Erbiti------------Xabi
  • Gartzaron-------------------Edurne
  • Itsaso------------------------Nati
  • Igoa--------------------------Virginia



7-. GREBA.
     Urriaren 27rako, greba bat dago konbokatuta hezkuntzan. Eskatu dira ideiak: zerbait egitea edo ezer ez, grebarekin bat egin ala ez… Eztabaida luze eta korapilatsua sortu da. Gaiarekin momentuz bukatu nahian, baina horrekin lotutako zerbait egiteko konpromisoa hartuta, osatu dugu lan talde bat,(Josu, Arantxa, Lander, Cristina, Arantza eta Xabi). Notatxo bat bidaltzea adosten dugu, etxeetan kontutan hartzeko greba bat egonen dela.


8-. BESTEAK.
** Atea aldatzeko proposamena luzatzen da, baina sortuko den azpiegitura batzordeak landuko du.

** Aurkeztu da Rubenek egindako kezka bat: eskolan bilerak egiten ditugunean, gure seme-alabek gelak oso gaizki uzten dituzte. Konpromezua hartzen dugu, hori ere kontrolatzeko.

** Kontseilu eskolarra. Irantzuk bukatu du bere “legealdia” eta egin behar dira hauteskundeak, beste pertsona bat aukeratzeko. Ainara prest dago lan hori hartzeko.

** Nafarroa oinezen lana egiteko zerrendak daude jendea apuntatzeko.

** Mutilek txisa eserita egiteko eskaera luzatu da eta Rubenekin hitz eginen da, zer edo zer egiteko.

** Eskatu da guraso elkartearen kuota azaroan pasatzea, urrian pasatu ordez, hilabete honetan beste kuota batzuk daude eta.

** Hemendik aurrera, Arantxa arduratuko da ludotekak antolatzeaz asanbladak daudenean. Adostu dugu baita ere, 30 €tik, 35€tara igotzea ludoteketan dauden zaintzaileei ordaintzen zaiena

** “Autopista elektrikoa” egin nahi dute eta Basaburutik pastasen da ibilbide aukeretariko. Talde bat sortu da honen kontra lana egiteko eta idazki bat aterako dute sinadurak biltzeko, eta pasako digute guk sinatzeko… ala ez.

Besterik gabe.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina