2012/02/10

Abesti bat

2. mailako ikasleak hiztunen saioan landu dugun abestia da hau. Asko gustatzen zaigu eta zuek ere entzuteko aukera izatea nahi dugu.

1 iruzkin:

  1. Anonimoa11:29

    Nik behin triku bat ezagutu nuen eta honela esan zidan...

    Esnatu da trikua habi hosto lehorrez egindakoan,
    eta dakizkien hitz guztiak ekartzen ditu gogora;
    gutxi gora behera, aditzak barne, hogeitazazpi hitz.
    Eta gero pentsatzen du: Amaitu da negua,
    Ni trikua naiz, Bi arrano gora dabiltza hegaletan;
    Marraskilo, Zizare, Zomorro, Armiarma, Igel,
    Zein putzu edo zulotan izkutatzen zarete?
    Hor dago erreka, Hau da nire erresuma, Goseak nago.
    Ordea bertan gelditzen da bera ere hosto lehor balitz,
    artean ez baita eguerdia baino, eta lege zahar batek
    galerazi egiten baitizkio eguzkia, zerua eta arranoak.
    Baina gaua dator, joan dira arranoak, eta trikuak,
    Marraskilo, Zizare, Zomorro, Armiarma, Igel,
    Erreka utzi eta mendiaren pendizari ekiten dio,
    seguru bere arantzetaz nola egon baitzitekeen
    Gerlari bat bere ezkutuaz, Espartan edo Corinton;
    Eta bapatean, zeharkatu egiten du
    belardiaren eta kamio berriaren arteko muga,
    Zure eta nire denboran sartzen da pauso bakar batez;
    Eta nola bere hiztegi unibertsala ez den
    azkeneko zazpi mila urteotan berritu,
    ez ditu ezagutzen gure automobilaren argiak,
    ez da ohartzen bere heriotzaren hurbiltasunaz ere.

    Ongi izan mutikok
    Mikel

    ErantzunEzabatu