2012/11/14

Guraso Elkartearen Azaroko Juntaren akta

2012.ko Azaroaren 13an AMYPAREN JUNTA Partehartzaileak: Ana Ruiz, Arantza, Edurne Arangoa, Xabi, Mikaela, Irantzu, Karmentxu, Sole, eta Lander. 1-AGENDAK 2-KUOTAK 3-Sta.AGEDA 4-KOORDINAZIO BILERA –( Zuzendaria-Karmentxu eta Jorge) 1-AGENDAK- Prest daude jadanik enkargatutako agendak. Gurasoendako enkargatu zirenak eskuragai dituzue. Xabiri eskatu behar dizkiozue eta prezioa 3 €-takoa da. 2-KUOTAK- Hilabete honetan Amypako kuota kobratuko da. 20€—takoa izanen da. Aurten bankuen komisioa ekiditeko eskura kobratuko da. 3-Sta. AGEDA- Ihaz erabaki zen bezala Sta. Agedako besta udaletxeko kultur batzordeari antolatzeko proposamena egingo da. Egokiago iruditzen zaigu, berez eskolako kontua ez delako. 4-KOORDINAZIO BILERA- (zuzendaria – Karmentxu eta Jorge) 4.1- Batzordeak- Eskolak batzordeen inguruan informazioa bilatzearren Lekeitioko eskolakoengana jo zuen. Hango esperientzia kontatu, eta ibiltzen hasteko gomendioa eman zuten gai txikietatik hasita. Horregatik hemengo ametsen artean aukeratu dira batzuk bideragarriagoak direlakoan ( Ping-pong mahaia konpondu, materialak lortzeko enpresekin harremanetan hastea, loreak geletan, liburutegia eskolarako eta bailararako, arte klaseak, hilabetero norbait ospetsua etorri eskolara, antzerkia ikasi-bateratze itunaren bitartez ari da egiten-, egunero ipuin bat, lokuluxka 3, 4, 5 urtekoentzat-eskeintzen da- , gurasoen eguna mantendu, jolasak euskeraz patioan, yoga-egiten ari da-, hamaiketakoa plastikorik gabe, jantokian bero handiagoa alde fisiko eta estetikoagatik, postontzi finko bat-egiten ari da-, guraso eskola –egiten ari da- zorririk gabeko eskola-kanpaina abian da,laster bigarren ZZeguna deituko da-, irakasle-gurasoak beti kontaktuan ) Dinamika gai hauetatik has zitekeen, nahiz eta gurasook beste batzuk aukeratu ahal dugun. Patioaren infraestrukturetako gaia Haurren Kontseiluan jorratuko da momentuz. Proposamen pedagogikoak egiten ahal dira bainan erabakia klaustroaren esku geldituko da. 4.2- Bizikidetza- Diziplina arazoak direla eta, klaustroan ari dira lan bat aurrera eramaten, arazoen kasuistika bat jaso eta horrekiko adostu irizpide batzuk arazoari irtenbidea ematearren. Ondorioak ez dira zigorrak eta egongo dira lotuta arazoaren zergatiarekin. Bainan salbuespenak salbuespen, momento zehatz batean zigorra ere erabili ahal da. Klaustroan erabakitzen dena pasako zaigu gurasooi eta jantoki eta autobusetako langileei. 4.3- Ikastetxeen Kalitatezko Kudeaketa Sarea- tik proposamen bat egiten da ze nolako beharrak eta itxaropenak ditugun eskolarekiko galdetuz. Eskolari proposatzen diogu, banan banan eginbeharreko kontua denez, guraso guztiei bidalteko. 4.4- Talde interaktiboak- Martxan jarriko dira eta interesgarria litzateke ere bailareko eskolan ibilitako gazteren bati gonbitea luzatzea . Norbait buruan baduzu… EZTABAIDA Guraso batentzako pozgarria da Lekeitiokoen batzordeak martxan jartzeko aholkua. Izan ere, irakaslegoaren aldetik gogo falta zegoela zirudien. Agian komunikazioa ez da behar bezalakoa eta beste korreo elektroniko taldea egin ahal da gure artean, ez bakarrik guraso, baita irakasleekin ere partekatzeko informazioa , kezkak… Ados gaude gu ezin garela sartu alderdi pedagogikoan eta hori irakasleen eskumena dela. Agian batzordeak alde batera utzi beharko ziren eta sortu ziren taldeak ezerezean utzita, hasi beharko ginen lanean interesatzen zaizkigun gai zehatzen inguruan. Proiektua marroi bat bezala sentitzen bada, alde batera uztea hoberena. PROPOSAMENA Arazo hauek, komunikazioarenak eta kezkenak ekiditeko irakasleei proposamen bat luzatu zaie: “ Urtu dezagun izotza”. Hau da, merendu batera deitzen diegu, bertan gure izen propioan eskolarekiko ditugun kezka , beldurrak, mesfidantzak amankomuneko arazoak, eta baita pozak ere partekatzeko kafea eta pastak hartu bitartean. HURRENGO AMYPAKO JUNTAKO BILERAK HILABETEKO AZKENEKO OSTIRALETAN EGINGO DIRA ARRATSALDEKO 3’30ETAN OIHANZABAL ESKOLAKO AMYPA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina