2012/11/09

Eskolako zuzendariarekin izandako bileararen akta, Urriaren 29an


Eskolako zuzendariarekin, Ruben Ruiz, izandako bileararen akta, Urriaren 29an.
·         Batzordeen inguruan: Eskolako proiektuarekin jarraitzeko, Ametsaren fasea bukatuta, batzordeen inguruan zenbait zalantza agertu ziren (eta daude): zein izaera duten erabakiorra, proposamenak egitekoa, kontsultiboa... Eskema (protokolo) bat egin zen baina hori ere... Eskatu zitzaien laguntza Kataluinako CREA eta Ramon Flechari emailez, haiek testu batzuk bidali eta hemengo persona batekin hitzegitea aholkatu ziguten, persona hori, Mª Asunción Fdez da, aurten ez dago zegoen lanpostuan , laburbilduz alde horretatik ez ziguten asko lagundu. Azkenik, Lekeitioko eskolako ikas-komunitateko arduraduna proposatu ziguten, gure zalantzak argitzeko.
Harekin (Xabier Iturbe) hitzegin zen eta lagungarria izan zen. Esan zigun batzordeekin jarraitu behar dela eta nahiz eta guztiak mixtoak (eskola-kideak eta maisu-maistrak) ez izan ez dela ezer gertatzen, hobe dela hori ezer baino.  Alde eta erabaki pedagogikoetan gurasoak proposamenak egiten ahal dituzte baina klaustroak erabakitzen du.
Beraz, batzordeak martxan jarri beharko ditugu eta zuzendaritzatik “Ametsaren zerrendatik” puntu batzuk markatu dizkigute lanean hasteko bideragarriagoak direlako, ez dute inoren baimenik behar, printzipioz. Bileran komentatuko ditugu eta batzorde bakoitzari bere zerrenda pasatuko zaio. Infraestruktura batzordean patioaren diseinuarekin ari ziren, pentsatu da hori  “Haur-kontseiluan” landuko dela luze eta sakon. Halere, honek ez du esan nahi infraestruktura batzordeak ez duenik zer eginik, izan ere, baditu beste eginbeharrak (horrela nahi izanez gero) patiotik at.
Guk (gurasook) komentatzen dugu ibilbide hori nola izango den eta hausnarketa guztietan parte hartu nahi dugula eta ikusten dugu pauso hau eta aurten batzordeekin hastea kostatzen ari dela nahiz eta ulertu oso zaila dela.

·        Hausnarketa estrategikoa. Prozesua 0502
Zuzendaritzatik eskatzen zaigu aztertzea zeintzuk diren gure beharrak eta itxaropenak eskolarekiko (zer eskatzen diogu eta zer espero dugun ematea). Eskolako proiektuaren inguruan eskatzen denean proiektua zehaztea, definitzea... Zertaz ari den guraso elkartea, edo bertako batzuk, zer nahi luke/te hobeto ezagutzea, zer hobeto zehaztea...
Eskatzen digute zehazteko esfortzu hori egitea.

·        Gurasoen tailerra. Eskolako klaustroa interesatuta dago Maugerekin egiten ari garen formazioa eta gustatuko litzaieke jakitea nondik nora joaten garen, guk ere ikusten dugu oso interesgarria elkar trukatzea formazioa gero batera ibiltzeko.

·        Zorriak: Eskolatik eskatzen da gurasoei jartzea data bat, hilabete hasieran edo bukaeran beti denok begiratzea.
Eskolatik ikusten bada  nabarmen ume batek zorriak dituela, ohar bat bidaliko da.

·        Bizikeditza: klaustro osoa saiatuko da adosten elkarbizitzarako kasuistika bat eta ondorioak jartzen (ahal den neurrian, ez zigorrik).

·        Talde interaktiboak: Eskatzen digute pentsatzea kontaktu gehiago eskolako laguntzaileak izateko, adibidez ikasle ohiak, edo beste batzuk. Bileran komentatuko dugu. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina