2012/01/28

2012ko URTARRILAren 19an EGINDAko GURASO ELKARTEko BATZORDEAren AKTA





Partehartzaileak: Ana, Lander, Ainara, Xabi, Mikel, Arantxa.
Berandu: Nuria, Mikaela.

1-. SANTA AGEDA

      Aztertzen da ekitaldi erlijioso honen deialdia eta antolakuntza guraso elkartearen eskuetan egon behar den edo ez. Guraso batek dio fondo polita dela, eta merezi duela antolatzea. Beste guraso batek, ordea, planteatzen du guraso elkartea ezin dela erlijioaren kontuekin sartzea. Ez da ikusten azken ideia hori eta antolakuntzara pasatzen gara.

    Herri batean bakarrik izango da, (Jaunsaratsen), arratsaldeko 5,30etan eta etxeetan ematen dutena elkartean jango da.

    Hitz egiten da hurrengo urterako, agian, Udalari esatea haiek antolatzeko.

2-. DIA D

     Orain Esan Erran irratia itxi izan behar dutenez, adosten dugu, dia D, irratiaren eta irratigintzaren inguruan antolatzea.

      Hartzen dugu otsailak arteko denbora nola planteatu, gaia eta eguna lantzeko. Eta horretarako geratzen gara beste bilera baterako irratian bertan otsailaren 16ean ¿ordua?, gai honetaz hitz egiteko bakarrik.

3-.  ORDUTEGIA

      Bi aldiz guraso batek juntaren ordutegia kritikatu du aproposa ez dela eta baztertzailea dela esanez.

    Juntara joaten garenok badakigu ordutegi posible guztiak erabili ditugula bilerak egiteko, eta hala ere asistentzia ez dela aldatzen, eta azken ordutegi hau, joaten garenon artean adostu dugu. Norbaitek gogo asko badu juntara etortzeko, eta ordutegi honetan ezin du, esan dezake argi eta garbi beste egun eta ordu bat eta besteok ahal badugu aldatuko dugu.

4-. BESTEAK

    Planteatzen dugu ametsaren proiektuari bultzada eman behar zaiola iruditzen zaigulako “usteltzen ari dela gure eskuetan”, eta batzar batera deitzen dugu batzordeak antolatzeko eta hasteko lanean. Urtarrilaren 25ean izango da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina