2012/11/14
Guraso Elkartearen Azaroko Juntaren akta
2012.ko Azaroaren 13an
AMYPAREN JUNTA
Partehartzaileak: Ana Ruiz, Arantza, Edurne Arangoa, Xabi, Mikaela, Irantzu, Karmentxu, Sole, eta Lander.
1-AGENDAK
2-KUOTAK
3-Sta.AGEDA
4-KOORDINAZIO BILERA –( Zuzendaria-Karmentxu eta Jorge)
1-AGENDAK- Prest daude jadanik enkargatutako agendak. Gurasoendako enkargatu zirenak eskuragai dituzue. Xabiri eskatu behar dizkiozue eta prezioa 3 €-takoa da.
2-KUOTAK- Hilabete honetan Amypako kuota kobratuko da. 20€—takoa izanen da. Aurten bankuen komisioa ekiditeko eskura kobratuko da.
3-Sta. AGEDA- Ihaz erabaki zen bezala Sta. Agedako besta udaletxeko kultur batzordeari antolatzeko proposamena egingo da. Egokiago iruditzen zaigu, berez eskolako kontua ez delako.
4-KOORDINAZIO BILERA- (zuzendaria – Karmentxu eta Jorge)
4.1- Batzordeak- Eskolak batzordeen inguruan informazioa bilatzearren Lekeitioko eskolakoengana jo zuen. Hango esperientzia kontatu, eta ibiltzen hasteko gomendioa eman zuten gai txikietatik hasita. Horregatik hemengo ametsen artean aukeratu dira batzuk bideragarriagoak direlakoan ( Ping-pong mahaia konpondu, materialak lortzeko enpresekin harremanetan hastea, loreak geletan, liburutegia eskolarako eta bailararako, arte klaseak, hilabetero norbait ospetsua etorri eskolara, antzerkia ikasi-bateratze itunaren bitartez ari da egiten-, egunero ipuin bat, lokuluxka 3, 4, 5 urtekoentzat-eskeintzen da- , gurasoen eguna mantendu, jolasak euskeraz patioan, yoga-egiten ari da-, hamaiketakoa plastikorik gabe, jantokian bero handiagoa alde fisiko eta estetikoagatik, postontzi finko bat-egiten ari da-, guraso eskola –egiten ari da- zorririk gabeko eskola-kanpaina abian da,laster bigarren ZZeguna deituko da-, irakasle-gurasoak beti kontaktuan ) Dinamika gai hauetatik has zitekeen, nahiz eta gurasook beste batzuk aukeratu ahal dugun.
Patioaren infraestrukturetako gaia Haurren Kontseiluan jorratuko da momentuz.
Proposamen pedagogikoak egiten ahal dira bainan erabakia klaustroaren esku geldituko da.
4.2- Bizikidetza- Diziplina arazoak direla eta, klaustroan ari dira lan bat aurrera eramaten, arazoen kasuistika bat jaso eta horrekiko adostu irizpide batzuk arazoari irtenbidea ematearren. Ondorioak ez dira zigorrak eta egongo dira lotuta arazoaren zergatiarekin. Bainan salbuespenak salbuespen, momento zehatz batean zigorra ere erabili ahal da.
Klaustroan erabakitzen dena pasako zaigu gurasooi eta jantoki eta autobusetako langileei.
4.3- Ikastetxeen Kalitatezko Kudeaketa Sarea- tik proposamen bat egiten da ze nolako beharrak eta itxaropenak ditugun eskolarekiko galdetuz.
Eskolari proposatzen diogu, banan banan eginbeharreko kontua denez, guraso guztiei bidalteko.
4.4- Talde interaktiboak- Martxan jarriko dira eta interesgarria litzateke ere bailareko eskolan ibilitako gazteren bati gonbitea luzatzea . Norbait buruan baduzu…
EZTABAIDA
Guraso batentzako pozgarria da Lekeitiokoen batzordeak martxan jartzeko aholkua. Izan ere, irakaslegoaren aldetik gogo falta zegoela zirudien.
Agian komunikazioa ez da behar bezalakoa eta beste korreo elektroniko taldea egin ahal da gure artean, ez bakarrik guraso, baita irakasleekin ere partekatzeko informazioa , kezkak…
Ados gaude gu ezin garela sartu alderdi pedagogikoan eta hori irakasleen eskumena dela.
Agian batzordeak alde batera utzi beharko ziren eta sortu ziren taldeak ezerezean utzita, hasi beharko ginen lanean interesatzen zaizkigun gai zehatzen inguruan.
Proiektua marroi bat bezala sentitzen bada, alde batera uztea hoberena.
PROPOSAMENA
Arazo hauek, komunikazioarenak eta kezkenak ekiditeko irakasleei proposamen bat luzatu zaie: “ Urtu dezagun izotza”. Hau da, merendu batera deitzen diegu, bertan gure izen propioan eskolarekiko ditugun kezka , beldurrak, mesfidantzak amankomuneko arazoak, eta baita pozak ere partekatzeko kafea eta pastak hartu bitartean.
HURRENGO AMYPAKO JUNTAKO BILERAK HILABETEKO AZKENEKO OSTIRALETAN EGINGO DIRA ARRATSALDEKO 3’30ETAN
OIHANZABAL ESKOLAKO AMYPA
2012/11/09
Eskolako zuzendariarekin izandako bileararen akta, Urriaren 29an
Eskolako
zuzendariarekin, Ruben Ruiz, izandako bileararen akta, Urriaren 29an.
·
Batzordeen inguruan: Eskolako proiektuarekin
jarraitzeko, Ametsaren fasea bukatuta, batzordeen inguruan zenbait zalantza
agertu ziren (eta daude): zein izaera duten erabakiorra, proposamenak egitekoa,
kontsultiboa... Eskema (protokolo) bat egin zen baina hori ere... Eskatu
zitzaien laguntza Kataluinako CREA eta Ramon Flechari emailez, haiek testu
batzuk bidali eta hemengo persona batekin hitzegitea aholkatu ziguten, persona
hori, Mª Asunción Fdez da, aurten ez dago zegoen lanpostuan , laburbilduz alde
horretatik ez ziguten asko lagundu. Azkenik, Lekeitioko eskolako
ikas-komunitateko arduraduna proposatu ziguten, gure zalantzak argitzeko.
Harekin (Xabier Iturbe) hitzegin zen eta
lagungarria izan zen. Esan zigun batzordeekin jarraitu behar dela eta nahiz eta
guztiak mixtoak (eskola-kideak eta maisu-maistrak) ez izan ez dela ezer
gertatzen, hobe dela hori ezer baino.
Alde eta erabaki pedagogikoetan gurasoak proposamenak egiten ahal
dituzte baina klaustroak erabakitzen du.
Beraz, batzordeak martxan jarri beharko ditugu
eta zuzendaritzatik “Ametsaren zerrendatik” puntu batzuk markatu dizkigute
lanean hasteko bideragarriagoak direlako, ez dute inoren baimenik behar,
printzipioz. Bileran komentatuko ditugu eta batzorde bakoitzari bere zerrenda
pasatuko zaio. Infraestruktura batzordean patioaren diseinuarekin ari ziren,
pentsatu da hori “Haur-kontseiluan”
landuko dela luze eta sakon. Halere, honek ez du esan nahi infraestruktura
batzordeak ez duenik zer eginik, izan ere, baditu beste eginbeharrak (horrela
nahi izanez gero) patiotik at.
Guk (gurasook) komentatzen dugu ibilbide
hori nola izango den eta hausnarketa guztietan parte hartu nahi dugula eta
ikusten dugu pauso hau eta aurten batzordeekin hastea kostatzen ari dela nahiz
eta ulertu oso zaila dela.
·
Hausnarketa estrategikoa.
Prozesua 0502
Zuzendaritzatik eskatzen zaigu aztertzea
zeintzuk diren gure beharrak eta itxaropenak eskolarekiko (zer eskatzen diogu
eta zer espero dugun ematea). Eskolako proiektuaren inguruan eskatzen denean
proiektua zehaztea, definitzea... Zertaz ari den guraso elkartea, edo bertako
batzuk, zer nahi luke/te hobeto ezagutzea, zer hobeto zehaztea...
Eskatzen digute zehazteko esfortzu hori egitea.
·
Gurasoen tailerra. Eskolako
klaustroa interesatuta dago Maugerekin egiten ari garen formazioa eta gustatuko
litzaieke jakitea nondik nora joaten garen, guk ere ikusten dugu oso
interesgarria elkar trukatzea formazioa gero batera ibiltzeko.
·
Zorriak: Eskolatik eskatzen da
gurasoei jartzea data bat, hilabete hasieran edo bukaeran beti denok
begiratzea.
Eskolatik ikusten bada nabarmen ume batek zorriak dituela, ohar bat
bidaliko da.
·
Bizikeditza: klaustro osoa
saiatuko da adosten elkarbizitzarako kasuistika bat eta ondorioak jartzen (ahal
den neurrian, ez zigorrik).
·
Talde interaktiboak: Eskatzen
digute pentsatzea kontaktu gehiago eskolako laguntzaileak izateko, adibidez
ikasle ohiak, edo beste batzuk. Bileran komentatuko dugu.
ASANBLADA OROKORRA 2012. IRAILAK,20ª
ASANBLADA OROKORRA 2012. IRAILAK,20ª
Asistentzia 21 ama eta 5 aita, 26 guraso
osotara.
1-.
JANTOKIA
Nerea informatzen du, ze aukera desberdin daude bozkatzeko.
1.. produktu ekologikorik gabe------------------ 202 € urtean
2..Produktu ekologikoekin, iaz
bezala---------- 252 € urtean
3..produktu ekologiko gehiago sartu------------262 € urtean
Bozkatu ondoren, aukera merkeena atera da:
1.. 13 boto
alde
2.. 10 boto alde
3.. 1 boto
alde
Abstenzio bat izan da eta
aita bat ez du bozkatu, etxetik bi gurasoek ziren bileran.
2-. GURASOENDAKO IKASTAROA.
8-9 izango dira, hilabetean behin. Nahiz eta subentzionatuta egon 35 €
ordaindu behar du guraso bakoitza. Etxe batetik biak joaten ba dira 50 €.
Urrian hasiko da, eta eguna ez dago argi, asteartea edo osteguna.
3-. WIMAX.
Guraso berriak daudenez, berriro ere informazioa pasatzen da, aukera
desberdinak daudelako.
Eztaibadatu ondoren adosten dugu:
Satelitearen bidez aukera hori, nafar gobernua ordaintzen badu, ados
gure aldetik
Wimax
baldin bada eta bozkatu ondoren 14 boto ateratzen dira wimaxen kontra eta 10
abstentzio.
4-. BATZORDEAK
Eskolaren aldetik propuesta bat dago batzordeen kopurua jeisteko. Asko
dira esaten dute eta ezin dute irakasleek guztietan egon. Proposamena zehastu
gabe dago, eta argitu behar dute gehio.
Berriro hitz egiten da eskolan ez dakigu baina gurasoen aldetik ez
dagoela argi “proiektuaren filosofia”,
praktikan nola plasmatu eta holako gauzak.
Beste aldetik hitz egiten da mantendu behar dugula hilabeteroko bilerak
guraso eta Rubenen artean. Nuria, urte bateko ardura hartu zuela esaten du, eta
bete duenez erreleboa eskatzen du. Solek, Unai erreleboa eskatzen duela ere
esaten du. Karmentxuk prest dago lan horretan hasteko eta beste bat behar da.
5-. GREBA OROKORRA
Beste
greba egunetan bezala “0 HAUR ESKOLARA” ea lortzen dugun planteatzen da. Nota
bat etxeetara bidali hitz egiten dugu eta Ana arduratuko da.
6-. KUOTA
5€
urtean igoko da guraso elkartearen kuota.
Banku
etxea diru asko geratzen da kuotak horren bidez kobratzeagatik, eta herriz
herri eta eskuz kobratzea adosten dugu. Arduradunak hauek dira:
Beruete--------Esthertxo.
Itsaso----------Edurne.
Arrarats-------Nerea.
Ihaben---------Sole.
Gartzaron-----Edurne.
Aizarotz-------Mikaela.
Igoa------------
Udabe-Beramendi—Ana.
Imotz eta Ultzama???? Berriak dira eta ezdakigu kuota ordainduko dute
edo ez.
GURASO ELKARTEAREN JUNTAREN BATZARRA 2012-2013 IKASTURTEAREN HASIERA.
GURASO ELKARTEAREN JUNTAREN BATZARRA
2012-2013 IKASTURTEAREN HASIERA.
Deialdia irekia da
eta 15 lagun elkartu gara.
Juntaren xedea
Gurasoen Elkarteko ikasturte hasierako Batzar Orokorra prestatzea da. Honako
gaiak aztertu eta eztabaidatu dira, eta Batzar Orokorrean gai bakoitza azalduko
duten lantaldeak osatu dira:
JANTOKIKO ESLEIPENA:
Iraileko 7an egindako
Eskola Kontseiluan, Jangarriak enpresa kontratatzea erabaki zen. Ala ere,
enpresa horrek eskainitako hiru aukeretatik zein hartu, erabakitzeke dago.
Erabakia Batzar Orokorrean hartua izan behar da.
Jangarriakek honako
aukerak eskaintzen dizkigu:
-
Jaki
ekologiko 1 gehituz 3,75
-
Iazko
baldintzak mantenduz 3,67
-
Jaki
ekologikorik gabe 3,28
Juntan ideia
ezberdinak jorratu dira:
-
Postreez
gurasook arduratzea eta Jangarriakeri 3,28 baino merkeago den prezio bat
eskatu.
-
Aukera
merkeena hautatu, 3,28 alegia, eta hamarretakoak, Guraso Elkartetik antolatu
eskola guztiarentzat jaki ekologikoekin.
BATZORDEAK:
Irakasleek batzorde
gehiegi daudela deritzote eta kopurua murriztea proposatu dute. Ez gaiak bertan
behera uzteko asmoarekin baizik eta bi edo hiru batzorde, beren ardurekin
batera, bakar batetan bilduz. Proposamena zehaztu dezatela eskatuko zaie.
GURASO ESKOLA:
Mauge Cañada izango
da arduraduna. 8 saio (hilean behin), 35 eurotan guraso bakoitzeko prezioa
izanen du. Batzarraren egunean, datak eta ordutegia adostu beharko dira.
INTERNET:
Iaztik datorren gaia
da, eta erabakia hartu gabe dago. Interneteko seinalea hobetzeko ekimena abian
jarri zuten irakasleek. Hiru aukera daude:
-
Zuntz
optikoa: Aukerarik hoberena, baino gauzatzeko urteak beharko genituzke,
oztopoak eta egin beharreko obra handiak direlako. Guraso Elkartearen helburua
da.
-
WI-MAX:
Hasiera batetan Nafarroako Gobernuak eskaintzen ziguna da. WI-FI erraldoi baten
antzera egiten du lan sistema honek, mendian dagoen antena baten bitartez
erradiazioa bazter guzietatik barreiatuz.
-
SATELITEA:
Hasiera batetan N.G.ak ez zuen aukera hau kontuan hartzen, baina irailaren 9ko
erantzun batetan nahiz eta WI-MAXen aldekoa izaten jarraitu, ba dirudi beste
aukera onartuko luketela. Beraiek aurkezten dutena baino merkeagoak diren beste
aukera batzuk eskainiko zaizkie, hau bai da gure aburuz, behin behineko
aukerarik honena.
ZORRIAK:
Batzarrean, gaiaren
larritasunaz eta aurre egiteko modu ezberdinak aurkeztuko dira.
MULTIKIROLA:
Zenbait gurasok, 5,6
eta 7 urte bitarteko haurrekin kirol ezberdinak jorratzeko taldetxo bat osatu
nahi dute.
KUOTA:
Zuzeneko kobrua
egitea proposatzen dute kutxazainek, banketxearen bitartez kobratzea oso
garesti ateratzen omen zaigulako. Baita ere kuota igotzea proposatuko da.
Batzar Orokorrerako
deialdia Irailaren 20ean arratseko 17:00etarako luzatuko da.
2012/06/21
Kaixo denoi!
Miren naiz. Ikasturtea bukatzear dago eta gaurko jaialdiaren ondoren emozioak pil-pilean ditut. Batzuk eskatu bezala nire agur bertsoa zintzilikatuko dut.
Ongi bizi eta beti arte.
Miren naiz. Ikasturtea bukatzear dago eta gaurko jaialdiaren ondoren emozioak pil-pilean ditut. Batzuk eskatu bezala nire agur bertsoa zintzilikatuko dut.
Ongi bizi eta beti arte.
Ze eskola ta ze gela
atsegiña ta epela
ikasle adiña perla
denei bejondeizuela
Nahiz Jauntsarastik Leitzara noan
ez dut ahaztuko bela
Basaburuko lankidek nere bihotzean zaudetela
Ikaslek berriz, a ze kuadrilla!
jarrai zazue, ahal dela
antzerki eta festak egiñez orain artean bezela
ta ez sekula ahaztu Leitzan
lagun bat daukazuela.
Doinua: Munduko ilunabarra
2012/06/11
Irratiaren Eguna 2012-4-27
Prestaketak Apeztegiberriko ganbaran |
Kaixo lagunok...
IrratiarenEguna pelikula hortxe duzue.
IRRATIAREN EGUNA
D Eguna lantzeko guraso talde bat bildu ginen, eta hauxe da gutxi
gorabehera zehaztu genuena.
Gaia: Irratia
Eguna: Apirilaren 27an (ostirala) izan zen.
Egitaraua: Haur Hezkuntza
(HH) eta Lehen Hezkuntza (LH) bereizita egin genuen lan egun horretan, goizean.
HAUR HEZKUNTZAko haurrak 3 taldetan banatuko ditugu eta hiru tailer egin genituen goizean zehar.
- Musika: Musika ekoizpen txikiren bat (Perkusioarekin edo…). Landu, eta grabatu.
- Entzumenaren zentzumena: Begiak tapatuta oinez ibilbidetxo bat egitea, kez (ez toxikoa) betetako gela batean egotea, soinuak zer diren ezagutzea…
- Ipuin kontaketa eta grabazioa: Efektoekin. Irratinobela.
LEHEN
HEZKUNTZAko haurrak 3 taldetan banatu eta 3 tailer
antolatu genituen. Hiru taldeak hiru tailerretan parte hartu zuten, txandaka.
- Publizitatea: Kuñak prestatu eta
grabatu: Eskolaren publizitatea, Basaburua bailararen publizitatea
(Turismo Bulegoaren proiektuaren barruan), Esan-Erran irratiaren
publizitatea.
- Erredakzioa: Berriak, eguraldiaren iragarpena, musikaren hautaketa…
- Elkarrizketak: Elkarrizketak… Basaburuko jendeari.
ARRATSALDEAN: Apeztegiberriko ganbaran (Jauntsarasen) irrati estudio bat egin genuen. Eta arratsaldean (14.50-16.20) irrasaio bat egin genuen denok batera. Zuzenean.
Honoko atal
hauek eduki zituen (gutxi gorabehera):
- Aurkezpena
- Publizitatea (goizean grabatutakoa)
- Debatea-tertulia: Gorri eta Korri zorrikin
- Musika: Eskeinitako kantu eta
doinuak
- Elkarrizketa: Bart Zina. Gonbidatu berezia.
- Berriak: goizean zehar
landutakoak.
(Zati batzuk guk
prestatu eta antzeztu genituen. Irrasaio-show-a izango zen, baina goizeko lanak
txertatuta).
Gertuko irrati
euskaldunekin harremanetan jarri ginen gure egunaren berri emateko eta Esan Erran irratiaren itxierarekin konforme ez gaudela azaltzeko.
BESTEAK
Irrati eguna
Esan-Erran irratiaren itxierarekin guztiz lotuta zegoen. Horregatik IrratiarenEguna (D Eguna) baino
lehen prentsa oharren bat komunikabideei bidali genien.
Komunikabideei bidali genien oharren laburpena:
Erredakzio
saileko guztiei,
Oihanzabal
Ikastetxeko haurren gurasook antolatuta, ostiralean, apirilaren 27an,
Irratiaren Eguna ospatuko dugu egun osoan zehar Oihanzabal eskolan
(Jauntsarats). Bi asmo nagusik bultzatu gaituzte Irratiaren Eguna antolatzera. Batetik, euskal hedabide herrikoiek
gure komunitatean eta gure eskolan duten garrantziaz ohartarazi nahi diegu gure
haurrei eta oro har herritar guztiei. Bestetik, gurasoak eskolara sartuz eta
eskoletan zuzenean parte hartuz,
eskola txikiak biziberritzen ahalegindu nahi dugu. Gure eskualdean, Esan Erran
irratia itxita dago azken hilabete luzeotan. Irrati horrek gure bailarako
haurren eta familien komunikaziorako bidea izan da urte askotan. Eskolak ere
jakin izan du hedabidearen eduki didaktikoaz baliatzen, haurrek sarri askotan
joan ohi zirelako irratira, zuzeneko saioetara. Orain irratia ixtearekin,
baliabide aberats bat galdu dugu eskolakideok.
Guraso Elkartearen eta Rubenen arteko hilabeteroko bileraren akta 2012 ekainaren 7an.
Ruben eta Unai.
-
Kurtso bukaerako festa: Egitaraua honakoa izango da.
10:00- Festibala
11:00-
Proiektuaren baitan egindako elkarrizketen aurkezpena.
11:30- Agurra.
Eskola aurten bukatzen dutenei.
12:00-
Hamaiketakoa.
-
Otsolara txangoa. Urtero egiten den txangoa da, baina
aurten larunbat batean egitea proposatzen da familia guztiei parte
hartzeko aukera ematearren.. 23an
hain zuzen. Bokatak familia bakoitzaren asku utzi edo Guraso Elkarteak antolatu
dezake hamaiketakoa.
-
Proyectos de Innovación: Irakasleak zirriborro bat prestatzen ari
dira D egunaren inguruan berrikuntza proiektoa garatzeko. Lortuko bagenu dirua
proiektua aurrera ateratzeko, orain arte egindako D egun bakoitzari buruzko
panel bat prestatzea da. Argazki eta testuen bitartez egun bakoitzaren
jarduerak eta xedeak erakusteko moduko euskarri batetan isladatzea da helburua.
Zirriborroa prest dagoenean, gurasoei pasatuko zaigu ekarpenak egin ahal
izateko
-
Batzordeak: Ekainaren 27an 13:30tan biltzeko deituta daude,
datorren kursoaren hasiera prestatzeko.
Besterik gabe
bilera bukatutzat eman zen.
2012/05/30
2012ko maiatzaren 24a. Guraso Elkartearen Batzordea
Partehartzaileak: Nerea, Mikel Goñi, Lander, Mikel Lara, Nuria eta
Karmentxu
1.- Rubenekin
izandako bilera
komentatzen du Nuriak. Dagoeneko bilera honen akta blogean dago .
2.- KURTSO BUKAERAKO BILERA
OROKORRA
Ekainaren 14a, ostegunarekin, Guraso Elkartearen
asamblada orokorra egingo da, arratsaldeko 17:30tan. Nerea eta
Lander prestatuko dute bilera eta beste batzuen artean puntu hauei buruz hitz
egingo da:
-
Urtean zehar
egindakoa
-
Batzordeen
egoera
-
Landa
eremuko eskolako jardunaldiak
3.- Kurtsoaren azken eguna
Egun hontan
gurasoek jaraituko dugu arduratzen
hamaiketakoz.
Momentu
hortan sortzen den giroaz hitz egiten dugu: giro nahastua sortzen da, urtean
zehar geletan landutako ohiturekin zerikusia ez duena. Korrika eta presaka
jaten da, eta janaria eta basoak
agertzen dira nonnahi erdi janda edo erdi edana. Hamaiketako hori beste
modu batez antolatzen pentsatzen hasi gara. Janaria eta edaria txokotan
antolatu izan daiteke modu bat. Asamblada orokorrean, honi buruz hitz egingo da.
4.- Azken grebako
egunak nahiko despistatuak harrapatu gaitu. Hurrengo astean bi deialdi daude
Nafarroan. 29rako
deaildi bat egingo dugu Guraso Elkartea bezala. Goizeko 9:30tan eskolako atean
elkartuko gara pankarta batekin
pasatzen direnei informazioa zabaltzeko asmoz. Hor bertan baloratuko da
Iruñeko manifara joateko aukera eta osteguneko dinamika zein izango den. Bihar
nota pasatuko da.
5.- Udaleko Euskeraren batzordetik Guraso Elkarteko partaide bat eskatzen digute.
Lehenago baten bat egon da baina utzi egin du. Momentuz ez da boluntariorik
agertu.
6.- Mikel eta Arantxa datorren ikasturterako ez dira egongo gure artean,
eta Mikelek gogoratzen digu Akten liburuak norbaiti pasatu behar dizkiola joan baino lehen.
Boluntariorik ere ez.
7.- Gurasoen batzordeak ”ikastaro” bat antolatzen ari da Mauje Cañadasekin hurrengo
ikasturterako. Tailer hauen datu
zehatzagoak izanen ditugu
ekainako bileran.
8.- Irrati egunaren bideoa eta argazkiak oraindik ez ditugu ikusi. Informazio hori bildu eta zerbait egin behar genuela komentatzen
da. Zirko, Arte eta Zinemaren eguneko argazkiekin oraindik ez da ezer egin eta.
9.-
Oihanzabal Eskola Ikastetxeen Kalitatezko Hezkuntza Kudeaketa sarean dago eta bertako prozesu bat garatzeko
gure laguntza eskatzen digu Rubenek (zuzendaria).
Jakin beharko luke
zeintzuk diren Guraso Elkartearen beharrak eta itxaropenak eskolarekiko. Beste
hitz batzuetan esanda, zer eskatuko genioke eskolari eta zer espero dugun berak
ematea.
Grebaren
eguna adostuko dugu eta gure beharrak pasatuko dizkiogu.![]() |
Oihanzabal Eskolako Guraso Elkartearen pankarta. Iruñan. 2012-5-29 DEN-DENA NAHI DUGU Mr. Iribas, maite zaitudala badiot gezurra diot. |
2012/05/24
RUBEN ETA AMYPAren ARTEKO HILEROKO BILERAREN AKTA 2012-V-7
Rubenekin biltzen dira: Unai eta Nuria
-
D egunaren gurasoen balorapenari buruzko
informazioa helarazten zaio Rubeni. Balorapena
orokorrean positiboa izan dela. Guraso gehiagok parte hartu zutela eta komenigarria
antzeman zen, tailerren prestakuntzan irakasleen laguntza.
-
Nahiz eta Rubenek bidalitako kurtsoetan
gurasoek parte hartu ez izana, informazioa bidaltzen jarraituko du.
-
Batzordeen lana aurrera doa. Lehenbiziko
helburuak finkatuta daude eta datozen asteetan abian jartzeko modua adostuko
da. Maiatzaren bukaeran batzordeen arteko batzarra ospatuko da.
-
Rubenek Gurasoen Formakuntzari buruzko
Tailerrari buruz galdetzen du. Berak pasatutako kontaktuari buruz duen iritzi
ona jakinarazten digu (pertsona horrek, Ollon eskola berria ireki behar duela
eta darabilten filosofia bat datorrela gure eskolakoarekin nabarmendu zuen).
Horrekin arduratuta daudenak, posibilitate ezberdinak baloratzen ari zirela
erantzun zitzaion.
-
TALDE INTERAKTIBOAK: Datorren kurtsoan parte
hartuko dutenen zerrenda osatu ahal izateko kaptazio kanpaina abian jartzeko
beharra ikusten da. Zalantzan dago orain egitea, irailerako uztea edo kurtso
bukaeran zein hasieran egitea. Aurtengo esperientzia baliatuta, datorren
kurtsoko eskolakideei hasi baino lehen hitzaldi informatibo bat emango zaie,
beren lana zertan datzan argi izan dezaten eta beren konpromisoa sendotzeko
asmoarekin. Zentzu honetan, Basaburuko eguna kanpaina abiatzeko hitzordu
aproposa dela baloratzen da eta Zenbait ideia luzatzen dira: Mahai informatibo
bat muntatzea, tailer interaktibo bat egitea eguerdian ( haurrekin ) eta
Basaburuko eguneko programan sartzea aktibitate hau.
-
Hazi Hezi aldizkariaren zenbait ale
iritsi dira eskolara, baina ez dira aski etxe bakoitzera bana bidaltzeko.
Beraz, gurasoei zuzendutako liburutegi bat osatzea proposatzen du Rubenek. Non
bilduko lirateke familia eta hezkuntza uztartzen duten liburu, aldizkari eta
idatziak, edonork konsultatu ahal izateko modukoa.
2012/05/15
ZUHATZA 2012
![]() |
15 de mayo de 2012 |
2012/05/07
Auritzen, herrietako eskolak hizpide
Arantxa eta Lander "Landa eremuko gurasoen elkarte bateko esperientzia eta esperimentua" tailerrean. |
Auritzen ospatu dira pasa den maiatzaren 5ean "Nafarroako Landa Eremuko Eskolen 2. Topaketak". Pirineoko herrixka hartara joan
ginen Gurasoen Elkarteko bost
kide: Ruben (eskolako zuzendaria), Ana, Mikel, Lander eta Arantxa. Gure haur txikiak,
Amina eta Manu, ere gurekin heldu ziren, eta primeran pasa zuren han bientzat
propio zegoen zaintzailearekin jolasean goiz osoan zehar. Hango eskolarekin
maitemindu egin ziren, eta ederki pasa zuten suteak itzaltzeko ura herrira
eramateko ubidean jolasean.
Lekarotzen izan ziren iazko topaketak, eta haiek
bukatuta Guraso Elkarteari gonbidapena egin ziguten aurtengoetan parte
hartzeko. Izan ere, aurten irakasle eta hezkuntza alorreko beste eragileez
gain, gurasook ere tokia izan dugu topaketa horietan. Landerrek eta Arantxak
goizeko tailer bat aurkeztu genuen, eta gure bizipenen berri eman genien han
bildutako hogeita bosten bat lagunei.
Gu beste tailer batzuetan egoteko aukera ere izan
genuen. Talde interaktiboei
buruzkoan, esaterako, Mendigorriako irakasleek praktikan azaldu ziguten nola
egiten dituzten dinamika horiek eskolan. Oso interesgarria izan zen haien
ikuspuntua. ‘Baratza: lur zoru emankorretik azaren tximeletara’ tailerra aberasgarria izan zen. Hartan Uxueko
irakasle batek argi azaldu zuen baratzaren inguruan sor daitekeen ikasteko
aukera zabala. Estatuko hainbat eta hainbat tokitan eta Nafarroako herri
batzuetan indarrean dagoen lanaldi jarraiaren esperientzia ere kontatu ziguten
Urrozko eskolako irakasleek eta gurasoek, eta dituen onurengatik oso kontuan
hartzeko aukera badela argi utzi zuten.
Gurasoen Elkartearen baitan azken urteetan egiten ari
garen gogoeten eta aurrera eramaten ari diren proiektuen inguruan hitz egin
genuen guk. Gurea azalpen pertsonala eta subjektiboa izan zen. Guretzat oso
baliotsua izan da, azken urteotan egindakoaren inguruan hausnarketa pixka bat
egiteko eta atzera begira jartzeko. Litekeena da laster han azaldutakoa hemen
bertan aurkeztea zuei guztiei, Gurasoen Elkartearen eta oro har hezkuntzaren
inguruan interesa duzuen guztiei. Eztabaidara eta hausnarketarako abiapuntu
interesgarria izan daitekeelakoan gaude.
2012/04/03
CASTILLO SUAREZEN BISITA ETA LIBURU TRUKEA
![]() |
Haur liburuen eguna |
Apirilaren 2an haur liburuen eguna ospatu genuen. Beste ekintza batzuen artean Castillo Suarez idazlearen bisita izan genuen, neska jatorra benetan!
Liburu trukea ere egin genuen eta guraso batzuk ere etorri ziren gurekin egotera.
Egun ederra pasa genuen.
2012/04/02
V. OIHANZABAL HAUR-LITERATUR SARIA
![]() |
V. OIHANZABAL HAUR-LITERATUR SARIA |
Gaur haur liburuen nazioarteko eguna ospatzen denez, V. Oihanzabal haur-literatur lehiaketa egin dugu eta sairak banatu ditugu.
Zorionak partehartu duzuen guztioi eta bereziki irabazi duzuenoi.
2012/03/28
m29 GREBA OROKORRA
Guraso guztiei,
Ostegunerako, hilaren 29rako, deituta dagoen GREBA OROKORRERAKO DEIALDIA dela-eta, eskolako irakasle, jangelako eta autobuseko langileek grebarekin bat egiteko duten eskubidea kontuan har dezazuela eskatu nahi dizuegu Gurasoen Elkarteko kideok, grebaren aurrean bakoitzak hartzen duen jarrera alde batekoa edo bestekoa izan. Gogorarazi nahi dizuegu halaber, eskola publikoak bermatzen duen kalitatezko hezkuntzarako eskubideakin zuzenean lotuta dagoela sindikatuek bultzatzen duten protesta ekimena
Besterik gabe, izan ongi.
Gurasoen Elkarteko Batzordea
Muxu haundi bat Keparentzat. Zure zain gaude.
2012/03/26
IX. LiburuTruke
Kaixo denoi...
Apririlaren 2an, astelehenarekin, ospatuko dugu IX. LiburuTruke edizioa gure eskolan.
Zure liburuak ekar ditzakezu trukatzeko, prestatzeko...
Castillo Suarez, idazlea, gurekin egongo da.
Zure zain gaude.
Ongi izan
2012/03/16
2012/02/16
Eskolako zuzendaria eta AMYPAren arteko urtarrileko bilera. Urtarrilak 23.
Parte hartzaileak: Ruben, Nuria R. eta Unai.
- GURASO ESKOLA. Eskatutako txostena jaso da eta mail bidez igorroko zaie gurasoei.
- TALDE INTERAKTIBO ETA BATZORDEAK. Dena martxan jarri berria da eta momentuz ez dago gertaera berezirik.
- OLENTZERO (Klaustroaren balorapena):
Harrera dinamizatzeko beharra ikusi zen.
Geletan itxaron ordez, kanpoan egitea hobe iruditu zaie.
Asto bat lortu nahi lukete
Musika motz geratu zen. ( trikitixa gehiago )
Jaialdia haurrendako egokia ote den zalantzan daude, agian gurasoendako
zuzenduegia ikusten dute (Lehen hezkuntzako askorentzat zalantzarik gabe, zalantza haur hezkuntzan egon daiteke).
- BIZIKIDETZARAKO ORDEZKARIA. Ez dagoela azaltzen du Rubenek. Lan haundia ez dela izango ere azaltzen du. Nuria Rodriguezek hartzen du ardura.
- SARE SOZIALEN SEGURTASUNAREN. inguruko zenbait ikastaro antolatu ditu Nafarroako Gobernuak. Gure eskolak ez ditu baldintzak betetzen horietariko bat gurean egin ahal izateko, ala eta guztiz ere, eskaera eginen du. (Baldintzak bete bai, baina irizpideetan jarri dute talde handiak edo haurren kopurua irizpide bat izango dela, eta guk horretan ezin dugu beste eskola askorekin lehiatu)
- EUSKERAREN EGOERAREN BALORAPENA. Irakasleek egoera nahiko hona dela uste dute. Haurrek orokorrean euskera erabiltzen dute. Patioan sumatu da gabezi haundiena. Horregatik patio orduetan euskeraren erabilera sustatzeko jarduerak pensatuko dituzte.
- INAUTERIAK. Igoara joango dira. Herria ikusi, eskolako haurren etxeak bisitatu eta hamaiketakoa hartuko dute. Otsailaren 17an izango da.
- Eskolan haurrera daramaten Basaburuaren iguruko turismo proiektuan, honako gaiak ari dira jorratzen:
Haur hezkuntza: Animaliak eta antzerkia
1. maila: Elikagaiak eta produktuak (BKS??)
2. maila: Kontakizun eta kantu zaharrak
3.-4.mailak: Basaburuko zerbitzu eta enpresak
5.-6. mailak: Herriak, biztanlegoa, etxeak, barazitasunak...
- D eguna Irratiari eskainiko zaiola jakinarazi zaie, eta data finkatzea eskatu.
- Ametsen aferarekin lotuta, patioan egingo dena ongi pensatu eta diseinatu beharra ikusten da, horregatik Rubenek bilera berezia egingo du infraestruktura batzordearekin.
2012/02/10
Abesti bat
2. mailako ikasleak hiztunen saioan landu dugun abestia da hau. Asko gustatzen zaigu eta zuek ere entzuteko aukera izatea nahi dugu.
2012/01/31
Indian barrena1
Indian barrena1
View more presentations from oihanzabal1.
Indiako proiektuaren amaieran ikasitakoa idatzi genuen.Bi zatitan dago. Namaste!
Bollywood
Indian Bombai hirian pelikula asko egiten dira eta Bollywood deitzen zaio. Musika eta dantzak garrantzi handia du. Hau eredu bat duzue.
2012/01/28
Sta.AGEDA
Kaixo,
Otsailaren 4ean, Santa Ageda bezperan, kantuan ibiliko gara haurrak eta gurasoak. Aurten Jauntsaratsen bertan ibiliko gara etxez etxe, eta beraz, ez dugu autobusik beharko. Hitzorduan 17.30etan jarri dugu, eta eskolatik abiatuko gara. Ea bada, aurten geure eztarriak sano dabiltzan.
Besterik ez, ordura arte.
2012ko URTARRILAren 25an EGINDAko ESKOLAKIDE BATZORDEAren AKTA
Eskolakide partehartzaileak: Ana, Mikel Lara, Estertxo, Arantxa, Sole, Mikaela, Cristina, Alberta, Maider, Edurne Arrazubi, Mikel Goñi, Xabi, Maitane, Ainara, Lander, Laia, Edurne Arangoa eta Peio.
Beste BatzordeKide batzuk: Mikel Merina, Ana (Urritza), Irantzu eta Jorge (ezin zuten bilerara etorri).
Mikel aurkezpen txiki bat egiten du, ametsak ze batzordetan daude banatutak eta osatzen ditugu batzorde guztiak.
Batzordeak osatu eta gero, bildu gara taldeka, lanean hasteko prest eta lehenengo pausuak eman ditugu.
HEZKIDETZA | AZPIEGITURAK | KLASEAK | SENTIMENDUAK | JANTOKIA | GURASOAK |
Mikaela | Xabi | Ana Ruiz | Cristina | Laia | Edurne Arrazubi |
Ainara | Sole | Ester | Alberta | Maider | Arantxa |
| Mikel Merina | Maitane | Mikel Lara | | Edurne Arangoa |
| Mikel Goñi | | | | |
| Lander | | | | |
| Peio | | | | |
BatzordeBurua beltzez
Bukatzeko, Guraso batzordearen hirukoteak kurtso bukaerako aldizkari bat egitea planteatu du, kurtsoan zehar egin dugun lanarekin.
Sentimenduaren batzordekoek bere ametsa zerrendatik bere lehenengo ekintza planteatzen dute. Hau da: hurrengo ostirala, otsailaren 3an, eskolara joango dira autobusak ailegatu baino lehen, eta egonen dira ikasle eta irakasleren espero kartelekin, "besarkadak oparitzen dira", "muxuak oparitzen dira" eta abar, ekintza honetara nahi duena ager daiteke.
Ama batek sagardotegi batera joateko data jarri dutela planteatzen du, martxoaren 2a, ostiralarekin, afaltzera, autobusez edo taxiz, jendearen arabera, animatzen bazara, apuntatu.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)