2011/12/16

Ruben eta Gurasoen Elkartearen arteko ohiko bileraren akta. 2011ko Abenduak 12



Partehartzaileak: Ruben, Nuria eta Unai.

-       4-8 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiendako Ttakun Euskara ikastaroa, urtarrilaren 21 eta 28an izango da. Goizez.
-     Guraso Tailerrak aurrera eramateko kontaktu bat lortu da. Txosten bat eskatuko zaio nondik norakoak ezagutzeko, baina egingo ba da, ea nor arduratuko den adostu behar da. Mankomunitateko gizarte zerbitzuek diru laguntza emateko prest daude.
-       Gurasoen elkartea eta eskolaren (irakasleak) arteko komunikazioa errazteko hilero batzarra egiten da Ruben eta Gurasoen elkarteko bi kideren artean. Mesedez eskatzen digute, ahal den neurrian komunikabide hau errespetatua izan dadila. Edozein aferari buruzko informazioa beharrezkoa baldin ba da, bide honen bitartez egitea eskatzen digute. Honela, Klaustroak jarrera edo eta iritzi adostua eta bateratua aurkeztu ahal izango du.
-       Olentzero. Olentzeroa behar da. Musika konponduta dago, eskolako zenbait ikasleen esku (Unai Otegiren ikasleak). Olentzero eta Mari Domingiren taldeak eskolara joan aurretik Ttikiena bisitatuko du.
-      Eskolakideak. 8 lagun bolondres eman dituzte beren izenak. Espero zena baino gutxiago. Ala ere, aurtengo ikasturteko beharrak asetzeko aski izanen dira. Gaiak landuko dituzten Batzordeak eta guztien arteko kudeaketaz arduratuko den Batzorde Orokor bat urtarrilean jarri behar ditugu martxan.
-       Nafarroako Gobernuak igorritako protokoloak, Bizikidetza Batzorde baten eraketa eskatzen du. Bertan egoteko, gurasoen arteko kide bat behar da.


Besterik gabe bilerari amaiera eman zitzaion.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina