2011/12/18

2011KO ABENDUAREN 15EAN EGINDAKO GURASO ELKARTEKO BATZORDEAREN AKTA


Oihanzabal eskolan, 2011ko abenduaren 15ean, arratsaldeko 15etan.

Orduan bildutakoak: Mikel L., Arantxa, Mikel Goñi, Nerea, Ainara, Nuria, Lander eta Xabi.
Berandu etorritakoak: Mikaela, Alberta, Txetxu.

1-. BILERA RUBENEKIN
   Nuriak Rubenekin egindako bilerari buruz informazioa eman du (bilera hori hilabetero egiten da):
·   Urtarrilean  ikastaro bateginen da, guraso-seme-alaben artean euskara lantzeko, kantak, jokuak eta abar. Pasako da noiz eta nola apuntatu. 
·   Eskola beste ikastaro prestatzen ari da, gurasoen formakuntzarako, ez dago oraindik argi zer gaiak sartuko diren ezta nola edota noiz izango den ere. Informatzio gehiago ailegatzen denean, pasako da.
·   Rubenek, argitu digu, eta juntan ados gaude, guraso eta eskolaren artean hilabeteroko bilera dela kezkak eta arazoak lantzeko bidea, argi utziz gero, zerbait larri gertatzekotan, gurasook zuzenean zuzendariarengana jo dezakegula, orain arte egin ahal izan dugun bezala.
·   Berriro eskatu da pertsona bat bizikidetzarako planaren batzordean parte hartzeko, lan gutxi izango dela, bi bilera urtean akaso eta kitto, hor dago eskaria guraso guztiendako. 
Dena den, Rubenekin bileraren akta, blogean dago.

2-.DÍA "D"
Hiru proposamen daude mahai gainean, birziklatzea, sukaldea eta bizikleta. Adosten dugu hurrengo bilerarako zerbait gehiago planteatzea gai bakoitzari buruz, "defentsa" moduan, eta egun horretan gai bat aukeratu eta data ere bai.

3-. SIESTA
   Ama batek Gurasoen Elkartera ekarri zuen kezka baten harira, hiru ordezkariko taldetxo bat irakasleekin bildu zen arazo eta zailtasun horri buruz informazioa biltzeko asmo hutsarekin. Horrela erabakita ez zegoen arren, ama ere bilera horretara joan zen. Bileratik adostasunik gabe atera ziren, baina gero alde biak ados jarri omen dira.
   Kezkak eta zalantzak sortu du batzartutako jendearen artean horrelako egoeratan guraso elkartaren zereginari buruz. Batzuk azpimarratu dute kasu horretan egon den asmoa ama bati laguntza ematea izan zela. Beste guraso batzuek diote bereizten jakin behar dela pertsona jakin batek edo familia batek duen egoera, zailtasun edota arazo partikularra eta guztioi eragiten dien egoera edo dinamika. Beste batzuek diote ez zela egokia izan gurasoen elkartearen partehartzea. 
   Aurrerantzean gurasoen elkartearen eta eskolako irakasleen arteko harremanak nola izango diren argitu eta bergogoratu dira. Hori da hain justu gurasoen eta zuzendariaren arteko azken bileran jorratutako eta zehaztutako gaietako bat. Hilean behin gurasoen elkarteko bi kide zuzendariarekin bilduko dira, eta bilkura horretan jorratuko dituzte eta jarriko dituzte mahai gainean esku artean dituzten kezkak eta zalantzak. Bestalde, gurasoen elkarteak, ikasturte hasieratik hala erabakita, hilean behin egingo ditu bilerak: hirugarren asteko ostegunean. Zuzendariak zehaztu du, hala ere, biko bilera horiez gainera, ‘gai larriren bat eta urgenteren bat’ edukiz gero beregana ere jo daitekeela.

4-. GABONAK
   Olentzerorik oraindik ez dago, Mari Domingi bai. Ainara eta Xabi saiatuko dira olentzerorekin kontaktoan jartzen.
    Hamarretakorako, Rubenek nota bat pasako du, egitarauarekin eta sartu diren haurren gurasoak, tortila bana prestatu behar dutela, ez bizkotxorik, "tradizioa dixit", esanez.
   Sua egiteko tresnak, Nerea, Mikel, eta Albertaren artean moldatuko dute. Erosketak Nuriaren eskuetan uzten ditugu.

5-.BESTEAK
·   Jantokiaren kuotaren aferarekin, Ainarak esan digu, hurrengo pausua dela, helegitea aurkeztea Hezkuntza departamentuan. Kopiak ekarri ditu eta sei gurasok sinatu dugu, helegiteak  bihar bertan aurkezteko.
·   Eskolakideak: informatu digutenez,  8 lagun apuntatu direla eta gutxi direla, juntaren guraso batzuk izena ere emango dugu parte hartzeko eta urtarrilean martxan jarriko da proiektua.
·   Ainarak esan digu berdintasuna eta hezkidetza, eskola proiektuaren barruan egon behar dela hasieratik, zeharka landu beharrekoa,  baina batzorde espezifiko bezala. Orain hausnartzen ari dira nola antolatu.

  4,30ak dira eta gure seme- alabekin goaz, hurrengo arte.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina