2011/12/02

GURASO ELKARTEAREN JUNTA 2011-11-24a


Partehartzaileak:
Puntualak: Mikaela, Mikel Goñi., Txetxu, Nuria eta Xabi
Berandu: Arantza, Ana, Edurne, Ainara, Alberta eta Peio.

GAI ORDENA:
1-. Kontseilu eskolarra
2-. Olentzero
3-. Eskolakideak
4-. dia D
5-. Bilera Rubenekin

1-. Denok irakurri dugu Txetxuk bidalitako, kontseiluaren akta, beraz gutxi gehiago hitz egiteko. Bai Txetxuk eta besteok, hitz egiten dugu, Kepak bidalitako notari buruz. Txetuk siurtatzen du, hori ez dela kontseiluan adostu zena, gutxiago, guraso elkartearen postura. Adosten dugu, Keparekin hitz egitea (Txetxu), argitu ea nork adostu duen apirilean beste kuota bat kobratzea, eta esateko, guk, prinzipioz ados ez gaudela, hitz egin behar da ze diru dagoen oraindik jantokitik, eta gauza gehiago. Gero kontseilu eskolarrean adosteko, eta ez Kepak, jantokiko arduraduna delako.
  Beste aldetik, planteatzen da, pertsona bat eskatzen dela “bizikidetza planaren” barruan sortu behar den komisioan lan egiteko. Hor gaudenok, ez dugu irakurri plana eta irakurriko dugu hurrengorako.
  Askenik, hiru guraso egonen gara kontseiluan, Txetxu, Ainara eta Unai. Aupa zuek!!

2-. Olentzeroarekin lotuta, ama batek gogoratzen digu, iaz Mari Domingi bakarrik joateko eskolara planteatu genuen, eskolatik ezetzkoa eman zuten, “landu gabe figura bat zelako”. Galdetuko diegu ea aurten posiblea den edo ez, bitartean hitz eginen dugu pasa den urteko Olentzero eta Mari Domingirekin ea prest dauden edo, badaezpada, pentsatu alternatibak.
   Rubenekin Ainarak hitz eginen du, eta Nuriak Mari Domingi eta Olentzeroarekin.

3-. Batzuk esaten dute, eskolakideen triptikoa ez dela ulertu etxeetan, eta guk ez dugula argi ezta ere, komentatzen dugu azken juntan Ruben egon zela aurkezten, eta bai ulertu genuen zer zen, errepikatzen dugu berriro zer den eskolakideen funtsa, eta eskatzen da aktan jartzeko. Konprobatu dut azken akta, eta bai dagoela jarrita zer den eskolakidea eta zein da bere “lana”, beraz, 2011ko urriaren 3aren blogean dagoen akta irakurri dezakezue.
   Hurrengo pausoa jendearekin zuzenean hitz egitea dela adosten dugu, eta epea luzatzen da aste bat gutxienez.

4-.Aurten zer egiteko, gurasoek antolatzen dugun egunean, bi idei ateratzen dira.
        1- Birziklatzearekin, kontsumo arduratsua… inguruan
        2- Sukaldearen inguruan zer edo zer
   Biak, landu gabe, ideiak besterik ez, orain guztiok bueltak eta bueltak eman eta hurrengorako ea aukeratzen dugu bat, hauek edo beste bat

5-. Nuriak Rubenekin egindako bileraren laburpen bat egiten du, (akta blogean dago). Auzolanak egin gabe jarraitzen dituzte, liburutegiarena eta tripodeak margotzearena.
    Gaur bertan Rubenek aurkeztu digu urtarrilerako ikastaro bat, guraso seme-alabekin egiteko, galdetzen digu ostiral arratsaldetan egiteko edo larunbat goizetan, ordu eskolarretik kanpo izan behar da eta bi orduko bi egun izango da, larunbat goizean egiteko adosten dugu.

   Lau tardiak dira eta gure seme-alabek klaseak bukatu dituzte, hasten gara ateratzen eta sartzen, eta apenas argitzen dugu ezer gehiagorik.

Adosten dugu, hurrengo bilera abenduaren 15a, arratsaldeko 15:00etan.

Besterik gabe.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina