2011/04/03

PATATALORREKO TRIKUARRIAREN INGURUAN LASTERKA


Igoako txangoan honako hauek egon ginen: Mikaela, Gato eta Unai; Sole, Udara eta Ibon; Angel, María, Maider, Ortzi, Aizeti eta Aingeru; Ana, Lander, Amina eta Mikel; Arantxa, Mikel, Kattalin eta Manu; Arantza, Txetxu eta Ilargi; Xabi, Ur eta Garazi; Nuria eta Izai; Andoni, Izaskun, Izar eta Joane; Patxi eta Izar; Mikel, Peru, Ireber eta Aitor; Roberto eta Asier; Peio eta Eneko; Tere eta Aritz.

    Lo egin nahi genuelako, ohi  baino ordubete beranduagoa gelditu ginen. Bai, martxoaren azkeneko astean izan zen, erlojuko orratzei aurrera egiteko agintzen diguten egun horretan. Eta mendira joan baino lehen, behar bezala atseden hartu nahi genuelako, goizeko 11.00etan egin genuen hitzordua. Eskola atarian egin genuen bat, eta Igoara abiatu ginen martxoko txangoan, bertan-bertan ditugulako ezezagun bezain ederrak diren parajeak.
    Hiru furgonetan sartu ginen denok Igoatik Sorozelaira joateko. Andoni eta Izaskunen furgonetan markak hautsi ziren: 18 lagun sartu ziren bata bestearen gainean. Hori  juerga!
    Sorozelaian ibiltzeari ekin genion  eta  Patatalorrera ailegatu ginen. Bertan trikuarri bat dago. Trikuarriak edo jentiletxeak deiturikoak Neolitiko bukaera aldeko hilobi kolektiboak dira, duela 4.000 urte pasatxoko gure arbasoen hilobiak. Haren bueltan, lasterketa plaza bat ere egon zen. Gure arbasoek horretan lasterka entrenatzen zuten, eta apustuak ere egiten zituzten.
    Ondoren, gora segituz, Lertzamendira igo ginen (1.006 m). Han hilarri eder bat ikusi genuen, argazkian agertzen den hori hain juxtu. Hortik mendiaren lerroa segituz Usategira ailegatu ginen, eta pistak kotxeetaraino eraman gintuen. Udaberriko zaparrada batek harrapatu gintuen ia txangoaren bukaeran, eta bustita Igoako frontoiaraino joan ginen. Hura izan zen egun horretan gure jangela. Bapo bazkaldu eta etxe aldera joan ginen guztiok.

2 iruzkin: