2011/04/11

IKASLEEN KONTSEILUA 2011-4-17

HAURREN KONTSEILUA 2011/4/7




Gai ordena:



1- Aurreko Ikas Kontseiluaren aktaren irakurketa.

2- Aurreko Ikas Kontseiluan agertutako hobekuntza proposamenei konponbidea eman.

3- Hobekuntza proposamenak.

4- Erregu eta galderak.



2011ko apirilaren 7an, goizeko 11:40etan bildu da. Bilera honetan honako hauek parte hartu dute: Unai Kaietek, Aingeruk, Olatzek, Markelek, Ortzik, Maiderrek, Aitziberrek, Amaiak eta Rubenek.



1. Aurreko Ikas Kontseiluaren aktaren irakurketa.



Irakurri eta onartu da.



2. Aurreko Ikas Kontseiluan agertutako hobekuntza proposamenei konponbidea eman.



JANTOKIA.



Arduradunek Keparekin hitz egin behar dute aurreko aktan jantokiaren gainean zeuden kontuak argitzeko



PATIOA





EGUNAK ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA

FRONTOIA (Zelai txikia) FUTBOLA FUTBOLA FUTBOLA FUTBOLA FUTBOLA

KANPOKO ZELAIA JOKOAK FUTBOLA JOKOAK JOKOAK FUTBOLA







EUSKARA



1. Pankartarako leloa aukeratu da: “EUSKARAZ HITZ EGINEZ, EUSKALADUN SENTITU”

2. - Euskaraz hitz eginez, euskaldun sentitu 6 boto.

- Munduan barrena euskaraz onena 2 boto.

- Hitz eta pitz, euskaraz mintz 1 boto.

3. Gainerako esaldiekin eskolako pasabideak txukunduko dira.

4. Txapa egiteko logotipoa onartu egin da, 5. eta 6. mailakoek eginda.



EGURRAK



Garbiketa bat egin da, bereiztu dira zein egur diren arriskutsuak eta zeintzuk ez.



PROPOSAMENAK



· Batzuk pisa egiten dute patioan.

· Jantokian batzuk mantso bazkaltzen dutela.

· Liburutegia egun gehiagoetan irekitzea.

· 6. mailakoak nekatu dira liburutegiko mailegu zerbitzuaren ardura izatearekin.

· Kanpoko iturria konpondu.

· Beheko komunean pestiloa jarri eta garbiketa zaindu.

· Kanpoko futbito zelaian porteria bat jarri.

· Kanasta eta farolak arriskutsu daude.

· Frontoian hotz handia egiten du.

· Eskola osoak ikas-proiektu (aurrekoetan Afrika, unebertsoa) bat egitea.

· Jantokikoei errespetu eza, eta probokazioa haurren aldetik.

· Jantokian neurriak hartzeko moduak.

· Jantokian nor portatzen den gaizki erregistro batean bildu.

· Ziklo bakoitzean maskota ezberdin bat izatea: hamster, dortokak, arrainak...

· Zaborra biltzeko kanpaina bat.

· Harea jarri hondar-gazteluak egiteko patioan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina