2011/03/23

MARTXOAren 21eko HILABETEko BILERA AMYPA (Lander-Mikel)-RUBEN



1-Eskola bat herriarentzat. Herri bat eskolarentzat-Balorazioa.

Rubeni jakitera ematen diogu gurasook egindako bileran 44 haur zeudela ordezkatuak. Eta 30 ez ordea. 5. eta 6. mailako haurren gurasorik ez zen egon proiektu berri honen  eztabaidan.
Halaber bileran azaldu ziren eragozpenei buruz solastu genuen: ”ez dago eskema garbi bat”. Rubenek dio argitzeko saiakera bat egingo duela eta erakusti digu egin duen eskema baten bozetoa laster gu argitzeko pasako diguna. Nabardura geihago izateko proiektu konkretoei buruz, talde interaktibo, solas dialojiko, etabar, datorren urterarte itxoin beharko da definitu gabe daudelako.
“Protagonistaren egokitasuna”  Plazaratzen diogu haur hezkuntzan aurten praktikara eraman den Protagonistaren egunean gurasoek daukagun partehartzea zenbait gurasontzat lan nekeza dela eta, gurekin adostu gabe egiteaz aparte, bere borondadetasunarena kolokan jartzen dute. Beste batzuentzat, halere, oso positiboa izan dela ere beste batzuentzat ere aditzera ematen dugu.
Ruben eta irakasleek protagonistarenak sortzen dituen antsiedadeen jabe izanda, formula berraztertuko dutela erabaki zuten aldez aurretik.
“Sentsibilidade guztien Uztarketa” Atal honi dagokionean akaso honi buruzko solasaldi bat egin liteke ez dakigulako zertan den arazoa.

2-Gainerako eragilen partehartzea-Balorazioa

Rubenek azaltzen du Udaletxeak egiten duen Boletinean berari egindako elkarrizketa bat azaltzen dela. Badaki ere Esan Erran irratian eta Pulunpen asmoa dutela honi buruz mintzatzeko. Guk azaltzen diogu, era berean , Basaburuko Kontsumo Sareak proposamen bat egin nahi duela hamaiketakoekin. Noizean behin gutxienez gosari kolektiboak bultzatzen ahal ziren bertako produktuekin. Rubenek baieztatzen du irakasleen aldetik antzeko asmoa dagoela.

3- Ametsaren fasea. Nola dinamizatu-

Bi aldeek Ametsaren fasearen diseinua oso zaila eta inportantea dela esan genuen. Batzorde bat osatu beharko da horren eginkizuna bultzatzeko. Akaso jarri beharko dira bertako ostatuetan kutxak, non ametsa idatzi utziz, jendeak har dezan parte. Eta jendea esatearekin guraso, haur edo irakasleez gain bailareko edonoren iritzia nahi da. Horregatik formatoa ongi pentsatu behar da.

4-LiburuTrukea eskolara eraman-


Mikelek  Udaletxeko Kultur Batzordeak antolatzen duen Liburu Trukearen  hurrengo edizioa eskolan gauzatzea nahi dutela dio. Apirilako ostiral baten arratsaldez egingo litzateke bere eskema mantenduz: liburuak trukatu eta ongi etorria eman sormenaren inguko etorriko den artistari.
 
5-Eskolaren zabaltze prozesua,proiektua-

Eskolaren handitzearen proiektua berritu da eta hezkuntzako kontseilariak sinatzen duelarik obrak hasteko prest leudeke.
Rubenek plano berria erakutsi zigun eta lehengoarekin zenbait aldaketa ditugu. Genekien bezala beheko pisua, 0-3 urtekoei legokiona, hutsik geldituko da. Horren gainean egingo dira 4 ikasgela, bainugelak eta liburutegi bat. Irakasleek proposatuko dute 4 ikasgela horiek bi bihurtzeko aukera izateko tabike mugikorren bitartez. Baita planoan agertzen dena liburutegi bezala ikasgela bihurtzeko eta ikasgela txikiago bat liburutegi. Proposamen hauek arkitektoari luzatuko zaizkio heldu den ostiralean.

6-Eratsungo eskola-

Eratsungo eskola desagertu behar dutela esan eta bertakoek horren kontrako atxekimendua eskatu digute.

7-Logoa –

Nafar Gobernuak eskolei berezko logoa izatea eskatzen du. Gurean ere egin beharko da.
 
8-Ikasle Kontseilua-
                                                                                                 
Oihanzabalgo blogean ikusiko zenuten bezala Ikasle kontseilua abian da. Blogean adierazten da nola dagoen osatuta eta aztertu dituen lehenbiziko gaiak. Hortarako beste logo propio nahi da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina