Partehartzaileak: Nerea, Mikel Goñi, Lander, Mikel Lara, Nuria eta
Karmentxu
1.- Rubenekin
izandako bilera
komentatzen du Nuriak. Dagoeneko bilera honen akta blogean dago .
2.- KURTSO BUKAERAKO BILERA
OROKORRA
Ekainaren 14a, ostegunarekin, Guraso Elkartearen
asamblada orokorra egingo da, arratsaldeko 17:30tan. Nerea eta
Lander prestatuko dute bilera eta beste batzuen artean puntu hauei buruz hitz
egingo da:
-
Urtean zehar
egindakoa
-
Batzordeen
egoera
-
Landa
eremuko eskolako jardunaldiak
3.- Kurtsoaren azken eguna
Egun hontan
gurasoek jaraituko dugu arduratzen
hamaiketakoz.
Momentu
hortan sortzen den giroaz hitz egiten dugu: giro nahastua sortzen da, urtean
zehar geletan landutako ohiturekin zerikusia ez duena. Korrika eta presaka
jaten da, eta janaria eta basoak
agertzen dira nonnahi erdi janda edo erdi edana. Hamaiketako hori beste
modu batez antolatzen pentsatzen hasi gara. Janaria eta edaria txokotan
antolatu izan daiteke modu bat. Asamblada orokorrean, honi buruz hitz egingo da.
4.- Azken grebako
egunak nahiko despistatuak harrapatu gaitu. Hurrengo astean bi deialdi daude
Nafarroan. 29rako
deaildi bat egingo dugu Guraso Elkartea bezala. Goizeko 9:30tan eskolako atean
elkartuko gara pankarta batekin
pasatzen direnei informazioa zabaltzeko asmoz. Hor bertan baloratuko da
Iruñeko manifara joateko aukera eta osteguneko dinamika zein izango den. Bihar
nota pasatuko da.
5.- Udaleko Euskeraren batzordetik Guraso Elkarteko partaide bat eskatzen digute.
Lehenago baten bat egon da baina utzi egin du. Momentuz ez da boluntariorik
agertu.
6.- Mikel eta Arantxa datorren ikasturterako ez dira egongo gure artean,
eta Mikelek gogoratzen digu Akten liburuak norbaiti pasatu behar dizkiola joan baino lehen.
Boluntariorik ere ez.
7.- Gurasoen batzordeak ”ikastaro” bat antolatzen ari da Mauje Cañadasekin hurrengo
ikasturterako. Tailer hauen datu
zehatzagoak izanen ditugu
ekainako bileran.
8.- Irrati egunaren bideoa eta argazkiak oraindik ez ditugu ikusi. Informazio hori bildu eta zerbait egin behar genuela komentatzen
da. Zirko, Arte eta Zinemaren eguneko argazkiekin oraindik ez da ezer egin eta.
9.-
Oihanzabal Eskola Ikastetxeen Kalitatezko Hezkuntza Kudeaketa sarean dago eta bertako prozesu bat garatzeko
gure laguntza eskatzen digu Rubenek (zuzendaria).
Jakin beharko luke
zeintzuk diren Guraso Elkartearen beharrak eta itxaropenak eskolarekiko. Beste
hitz batzuetan esanda, zer eskatuko genioke eskolari eta zer espero dugun berak
ematea.
Grebaren
eguna adostuko dugu eta gure beharrak pasatuko dizkiogu.![]() |
Oihanzabal Eskolako Guraso Elkartearen pankarta. Iruñan. 2012-5-29 DEN-DENA NAHI DUGU Mr. Iribas, maite zaitudala badiot gezurra diot. |