2010/09/23

VI. LiburuTruke Basaburuan


Kaixo!
Gurasoen Elkarteak eta Basaburuko Udaleko Kultur Batzordeak LIBURUEN TRUKERAKO AZOKAREN 6. EDIZIOA prestatu dugu. Azoka horren asmoa da haurrek eta helduok etxean ditugun liburu, ipuin, komiki, aldizkariak elkarren artean trukatzea. Horrela, zentimorik gastatu gabe, gure liburutegitxoak berritzen ahal ditugu. Bada, azoka BASABURUKO KULTUR ETXEAN, Aizarotzen, izango da, heldu den igandean, irailaren 26an, eguerdiko 12:00-14:00 bitartean. Maite López kazetaria eta idazlea izango dugu gonbidatu. Goizean zehar "Alicia en el espejo" Maiteren liburuaren aurkezpena eta ondoren hark sinatutako libururen bat edo beste zozketatuko da.
Beraz, badakizue, zatozte! Parte hartu, partekatu, trukatu, gozatu liburuak!
Eskerrik asko

2 iruzkin:

  1. Anonimoa20:28

    Beno, LiburuTruke pasatu da.
    Ondo pasatu genuen. Liburu oso interesgarria edizio honetan aurkeztu zen.
    Ea hurrengoa jende gehiago animatzen den. Dena den 50 pertsona gutxi gora behera pasatu ziren.
    Ikasleak, ánimo!!

    ErantzunEzabatu
  2. Anonimoa12:01

    "Alicia es una chava que vive en la ciudad de México. Está hasta la madre de que se metan con ella porque lleva sus pelos de colores. Usa minifalda y mallas para esconder la cicatriz de su rodilla izquierda, que se hizo cuando tenía 11 años y se cayó de un árbol al huir de su primo Alfredo, quien quiso abusar de ella... Trabaja en una gasolinera, donde oculta su pelo bajo una gorra. Hay veces que ya no aguanta las miradas lascivas de los conductores."

    "Alicia en el espejo"-ren hasiera.

    ErantzunEzabatu