2012/11/09

GURASO ELKARTEAREN JUNTAREN BATZARRA 2012-2013 IKASTURTEAREN HASIERA.


GURASO ELKARTEAREN JUNTAREN BATZARRA
2012-2013 IKASTURTEAREN HASIERA.




Deialdia irekia da eta 15 lagun elkartu gara.
Juntaren xedea Gurasoen Elkarteko ikasturte hasierako Batzar Orokorra prestatzea da. Honako gaiak aztertu eta eztabaidatu dira, eta Batzar Orokorrean gai bakoitza azalduko duten lantaldeak osatu dira:

JANTOKIKO ESLEIPENA:
Iraileko 7an egindako Eskola Kontseiluan, Jangarriak enpresa kontratatzea erabaki zen. Ala ere, enpresa horrek eskainitako hiru aukeretatik zein hartu, erabakitzeke dago. Erabakia Batzar Orokorrean hartua izan behar da.

Jangarriakek honako aukerak eskaintzen dizkigu:
-         Jaki ekologiko 1 gehituz 3,75
-         Iazko baldintzak mantenduz 3,67
-         Jaki ekologikorik gabe 3,28

Juntan ideia ezberdinak jorratu dira:
-         Postreez gurasook arduratzea eta Jangarriakeri 3,28 baino merkeago den prezio bat eskatu.
-         Aukera merkeena hautatu, 3,28 alegia, eta hamarretakoak, Guraso Elkartetik antolatu eskola guztiarentzat jaki ekologikoekin.



BATZORDEAK:
Irakasleek batzorde gehiegi daudela deritzote eta kopurua murriztea proposatu dute. Ez gaiak bertan behera uzteko asmoarekin baizik eta bi edo hiru batzorde, beren ardurekin batera, bakar batetan bilduz. Proposamena zehaztu dezatela eskatuko zaie.

GURASO ESKOLA:
Mauge Cañada izango da arduraduna. 8 saio (hilean behin), 35 eurotan guraso bakoitzeko prezioa izanen du. Batzarraren egunean, datak eta ordutegia adostu beharko dira.

INTERNET:

Iaztik datorren gaia da, eta erabakia hartu gabe dago. Interneteko seinalea hobetzeko ekimena abian jarri zuten irakasleek. Hiru aukera daude:

-         Zuntz optikoa: Aukerarik hoberena, baino gauzatzeko urteak beharko genituzke, oztopoak eta egin beharreko obra handiak direlako. Guraso Elkartearen helburua da.
-         WI-MAX: Hasiera batetan Nafarroako Gobernuak eskaintzen ziguna da. WI-FI erraldoi baten antzera egiten du lan sistema honek, mendian dagoen antena baten bitartez erradiazioa bazter guzietatik barreiatuz.
-         SATELITEA: Hasiera batetan N.G.ak ez zuen aukera hau kontuan hartzen, baina irailaren 9ko erantzun batetan nahiz eta WI-MAXen aldekoa izaten jarraitu, ba dirudi beste aukera onartuko luketela. Beraiek aurkezten dutena baino merkeagoak diren beste aukera batzuk eskainiko zaizkie, hau bai da gure aburuz, behin behineko aukerarik honena.

ZORRIAK:
Batzarrean, gaiaren larritasunaz eta aurre egiteko modu ezberdinak aurkeztuko dira.

MULTIKIROLA:
Zenbait gurasok, 5,6 eta 7 urte bitarteko haurrekin kirol ezberdinak jorratzeko taldetxo bat osatu nahi dute.

KUOTA:
Zuzeneko kobrua egitea proposatzen dute kutxazainek, banketxearen bitartez kobratzea oso garesti ateratzen omen zaigulako. Baita ere kuota igotzea proposatuko da.


Batzar Orokorrerako deialdia Irailaren 20ean arratseko 17:00etarako luzatuko da.

2012/06/21

Kaixo denoi!
Miren naiz. Ikasturtea bukatzear dago eta gaurko jaialdiaren ondoren emozioak pil-pilean ditut. Batzuk eskatu bezala nire agur bertsoa zintzilikatuko dut.
Ongi bizi eta beti arte.


Ze eskola ta ze gela
atsegiña ta epela
ikasle adiña perla
denei bejondeizuela
Nahiz Jauntsarastik Leitzara noan
ez dut ahaztuko bela
Basaburuko lankidek nere bihotzean zaudetela
Ikaslek berriz, a ze kuadrilla!
jarrai zazue, ahal dela
antzerki eta festak egiñez orain artean bezela
ta ez sekula ahaztu Leitzan
lagun bat daukazuela.


Doinua: Munduko ilunabarra

2012/06/11

Irratiaren Eguna 2012-4-27


Prestaketak Apeztegiberriko ganbaran



Kaixo lagunok...
IrratiarenEguna pelikula hortxe duzue.




IRRATIAREN EGUNA


D Eguna lantzeko guraso talde bat bildu ginen, eta hauxe da gutxi gorabehera zehaztu genuena.
Gaia: Irratia
Eguna: Apirilaren 27an (ostirala) izan zen.
Egitaraua: Haur Hezkuntza (HH) eta Lehen Hezkuntza (LH) bereizita egin genuen lan egun horretan, goizean.


HAUR HEZKUNTZAko haurrak 3 taldetan banatuko ditugu eta hiru tailer egin genituen goizean zehar.
  1. Musika: Musika ekoizpen txikiren bat (Perkusioarekin edo…). Landu, eta grabatu.
  2. Entzumenaren zentzumena: Begiak tapatuta oinez ibilbidetxo bat egitea, kez (ez toxikoa) betetako gela batean egotea, soinuak zer diren ezagutzea…
  3. Ipuin kontaketa eta grabazioa: Efektoekin. Irratinobela.
LEHEN HEZKUNTZAko haurrak 3 taldetan banatu eta 3 tailer antolatu genituen. Hiru taldeak hiru tailerretan parte hartu zuten, txandaka.

  1. Publizitatea: Kuñak prestatu eta grabatu: Eskolaren publizitatea, Basaburua bailararen publizitatea (Turismo Bulegoaren proiektuaren barruan), Esan-Erran irratiaren publizitatea.
  2. Erredakzioa: Berriak, eguraldiaren iragarpena, musikaren hautaketa…
  3. Elkarrizketak: Elkarrizketak… Basaburuko jendeari.
ARRATSALDEAN: Apeztegiberriko ganbaran (Jauntsarasen) irrati estudio bat egin genuen. Eta arratsaldean (14.50-16.20) irrasaio bat egin genuen denok batera. Zuzenean.
Honoko atal hauek eduki zituen (gutxi gorabehera):
  • Aurkezpena
  • Publizitatea (goizean grabatutakoa)
  • Debatea-tertulia: Gorri eta Korri zorrikin
  • Musika: Eskeinitako kantu eta doinuak
  • Elkarrizketa: Bart Zina. Gonbidatu berezia.
  • Berriak: goizean zehar landutakoak.
(Zati batzuk guk prestatu eta antzeztu genituen. Irrasaio-show-a izango zen, baina goizeko lanak txertatuta).

Gertuko irrati euskaldunekin harremanetan jarri ginen gure egunaren berri emateko eta Esan Erran irratiaren itxierarekin konforme ez gaudela azaltzeko.

BESTEAK

Irrati eguna Esan-Erran irratiaren itxierarekin guztiz lotuta zegoen. Horregatik IrratiarenEguna (D Eguna) baino lehen prentsa oharren bat komunikabideei bidali genien. 


Komunikabideei bidali genien oharren laburpena:

Erredakzio saileko guztiei,

            Oihanzabal Ikastetxeko haurren gurasook antolatuta, ostiralean, apirilaren 27an, Irratiaren Eguna ospatuko dugu egun osoan zehar Oihanzabal eskolan (Jauntsarats). Bi asmo nagusik bultzatu gaituzte Irratiaren Eguna antolatzera.  Batetik, euskal hedabide herrikoiek gure komunitatean eta gure eskolan duten garrantziaz ohartarazi nahi diegu gure haurrei eta oro har herritar guztiei. Bestetik, gurasoak eskolara sartuz eta eskoletan  zuzenean parte hartuz, eskola txikiak biziberritzen ahalegindu nahi dugu. Gure eskualdean, Esan Erran irratia itxita dago azken hilabete luzeotan. Irrati horrek gure bailarako haurren eta familien komunikaziorako bidea izan da urte askotan. Eskolak ere jakin izan du hedabidearen eduki didaktikoaz baliatzen, haurrek sarri askotan joan ohi zirelako irratira, zuzeneko saioetara. Orain irratia ixtearekin, baliabide aberats bat galdu dugu eskolakideok. 

Guraso Elkartearen eta Rubenen arteko hilabeteroko bileraren akta 2012 ekainaren 7an.





Ruben eta Unai.

-       Kurtso bukaerako festa: Egitaraua honakoa izango da.

10:00- Festibala
11:00- Proiektuaren baitan egindako elkarrizketen aurkezpena.
11:30- Agurra. Eskola aurten bukatzen dutenei.
12:00- Hamaiketakoa.

-       Otsolara txangoa. Urtero egiten den txangoa da, baina aurten larunbat batean egitea proposatzen da familia guztiei parte hartzeko  aukera ematearren.. 23an hain zuzen. Bokatak familia bakoitzaren asku utzi edo Guraso Elkarteak antolatu dezake hamaiketakoa.

-       Proyectos de Innovación: Irakasleak zirriborro bat prestatzen ari dira D egunaren inguruan berrikuntza proiektoa garatzeko. Lortuko bagenu dirua proiektua aurrera ateratzeko, orain arte egindako D egun bakoitzari buruzko panel bat prestatzea da. Argazki eta testuen bitartez egun bakoitzaren jarduerak eta xedeak erakusteko moduko euskarri batetan isladatzea da helburua. Zirriborroa prest dagoenean, gurasoei pasatuko zaigu ekarpenak egin ahal izateko

-       Batzordeak: Ekainaren 27an 13:30tan biltzeko deituta daude, datorren kursoaren hasiera prestatzeko.

Besterik gabe bilera bukatutzat eman zen.