OROKORRA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
OROKORRA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013/06/05

GINKANA MUNDIALA

2013ko maiatzaren 17an V. gurasoak Oihanzabal Eskola mozorrotzen dute eguna ospatu zen, ezagunagoa izan daitekeena "D" eguna bezala.

Sekulako eguna izan zen berriz ere.

Honatx hainbat argazki.

4 de junio de 2013


2012/04/03

CASTILLO SUAREZEN BISITA ETA LIBURU TRUKEA

Haur liburuen eguna

Apirilaren 2an haur liburuen eguna ospatu genuen. Beste ekintza batzuen artean Castillo Suarez idazlearen bisita izan genuen, neska jatorra benetan!
Liburu trukea ere egin genuen eta guraso batzuk ere etorri ziren gurekin egotera. 
Egun ederra pasa genuen.

2012/04/02

V. OIHANZABAL HAUR-LITERATUR SARIA


V. OIHANZABAL HAUR-LITERATUR SARIA

Gaur  haur liburuen nazioarteko eguna ospatzen denez, V. Oihanzabal haur-literatur lehiaketa egin dugu eta sairak banatu ditugu.
Zorionak partehartu duzuen guztioi eta bereziki irabazi duzuenoi. 

2012/01/24

BASABURUA EZAGUTU, ERRESPETATU ETA GOZATU




Hauxe da 2010-2011 ikasturtean aurkeztu genuen lana Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak antolatzen duen BERRIKUNTZA PROIEKTUAK lehiaketan.

Beste zenbait eskolekin batera gurea ere aukeratua izan zen.

Irakurketa on.

2012/01/19

2011/11/16

Egin zaitez eskola-kide !!


Basaburutar hori:

     Alberta Clara González (Guraso Elkarteko presidenta) eta Ruben Ruiz (Oihanzabal Eskolako zuzendaria) gara. Dakizun bezala joan den udaberrian aurkeztu genuen Herri bat eskolarentzat, eskola bat herriarentzat egitasmoa. Ekainaren 4ean, Basaburuko Egunean, gure ametsetako eskola zein izango litzatekeen zehaztu eta islatu genuen. Orain, denon artean amestutako hori aurrera eramaten parte hartzeko aukera duzu. Nola?
Bada, lan-batzordeetan edo talde-interaktiboetan parte hartuz.

     Lan-batzordeek lan egingo dute amets horiek egi bihurtzen. Hainbat alorretan arituko dira, hasi azpiegituretatik eta eskola esparruan sentimenduak nola landu eztaibaidatzeraino.

     Bestalde, talde-interaktiboak deitzen den egitasmoa praktikan jartzeko zuen laguntza behar dugu.

Baina zer da talde-interaktibo bat?

     Talde-interaktiboa eskolako jarduera (klaseak) aberasteko bide bat da, eskolak antolatzeko beste modu bat da. Hamabostean behin bilduko lirateke talde horiek. 6 urtetik gorako haurren taldeak talde txikiagoetan zatitu, eta tutoreak eta eskola-kideek (zu izan zaitezke horietako bat) taldeak dinamizatuko lituzkete. Tutoreak gutxiengo koordinazio bat izango luke eskola-kideekin, zer egin behar duten jakin dezaten. Bakoitzak ahal duen neurrian hartuko luke parte. Eskola-kideak ez dira ezertan jakintsuak izan behar ezta haurrekin egoteko ohitura eduki behar ere, edonor izan daiteke eskola-kide. Adin, herri, lanbide eta zaletasun guztietako jendea izaten ahal da eskola-kide. Bada, hauxe da zugandik jaso nahiko genukeena: zu ere eskola-kidea izatea nahiko genuke.

     Eskola-kide izan nahi baduzu edo edozein zalantza argitu nahi baduzu, azaroaren 25a baino lehen dei dezakezu honako telefonora 948-50-31-56, edo oihanzabaleskola@gmail.com helbide elektronikora idatzi.
Egin zaitez!!

2011/10/21

ESKOLAKO LOGO BERRIA

Honatx Arantxa Iribarrenek aurkeztu zuen logoa. Bai ederra e!!

Eskerrik asko Arantxari eta parte hartu zenuten guztioi.

2011/09/26

ESKOLAREN HANDITZE PROZESUKO APAREJADOREA ETA OBRA BURUAREN BISITA

Aurrekoan Maitanek eta Saioa egin ziguten bisita. Maitane eskola handitze prozesuko aparejadorea izan da eta Saioa berriz obra burua.

Biak neskak, obrako mundukoak eta erabakiak hartzeko ardura karguetan egonda, pentsatu genuen haien lanaren gorabeherak konpartitu behar zituztela gurekin.

Oso tarte atsegina pasatu genuen, eskerrik asko biei.


2011/05/06

2011/04/11

Where the Hell is Matt? (2008)

Dancing in the Basque Country (2009-2010)



Hona hemen 5. eta 6. mailakoek eskola osoari egiten diogun proposamena: ongi iruditzen al zaizue horrelako montaje bat egitea baina Basaburura mugatuz? Oso polita izan daiteke ezta?
Ba hemendik animatu nahi zaituztegu horrelako sekuentziak hartzera Basaburuko toki ezberdinetan, batzutan jende gutxirekin, beste batzuetan gehiagorekin.. ( bat ere nahikoa izan daiteke).
Denbora luze batez irudiak bilduko ditugu eta heldu den urtean argitaratuko dugu hementxe bertan eta youtuben.
Bi bideo jarri ditugu orijinala ( mundu osoko irudiak ageri dira) eta Euskal Herrikoa bertako irudiekin...
Animo! eta joan irudiak pilatzen.....

5. eta 6. mailako ikasleak.

KORRIKA 17


Gora KORRIKA 17!!

Eta gora gu!!

2011/03/18

HAUR KONTSEILUAREN AKTAK

Kaixo:
Hemen haur kontxeiluaren aktak ditugu.

Gai ordena:

1. Ikas Kontseiluaren osaketa.
2. Ikas Kontseiluaren lan egiteko metodoa.
3. Talde ezberdinek eraman ditzaketen puntuen trataera.
4. Erregu eta galderak.

2011ko otsailaren 3an, goizeko 11:40etan bildu da. Bilera honetan honako hauek parte hartu dute: H.H. 5 urtetik Aingeru Murugarren Illundain eta Unai Kaiet Elizalde Estebez. Lehenengo ziklotik: Olatz Markina Perez  eta Amaia Auza Urritza. Bigarren ziklotik: Ortzi Murugarren Illundain eta Maider Auza Urritza. Hirugarren ziklotik: Amaia Rekondo Azpilikueta eta Aitziber Aizpurua Torres. Zuzendaria: Ruben Ruiz Perez.

1.- Ikas Kontseiluaren osaketa.  

      Ikas Kontseilua osatu zen, honako partaideekin: H.H 5 urtetik Aingeru Murugarren Illundain eta Unai Kaiet Elizalde Estebez. Lehenengo ziklotik: Olatz Markina Perez eta Markel Yurramendi Gil –honen ordezkoa Amaia Auza Urritza izan zen–. Bigarren ziklotik: Ortzi Murugarren Illundain eta Maider Auza Urritza. Hirugarren ziklotik: Amaia Rekondo Azpilikueta eta Aitziber Aizpurua Torres. Zuzendaria: Ruben Ruiz Perez.

2. Ikas Kontseiluaren lan egiteko metodoa.

     Hamabostean behin bilduko da eta gai ordenean agertzen diren puntuak landuko ditu. Gai ordena osatzeko ordezkariek lagunen kezkak eta proposamenak jasoko dituzte, zuzendariak klaustroarenak.

            Ikasleen Kontseiluan gaiak landu ondoren geletara eramango dituzte eztabaidatzeko eta konponbide baten bila arituko dira. Hurrengo Ikasle Kontseiluan plazaratuko dira aukera ezberdinak eta saiatuko da kezka edo arazo hori konpontzen.

   3.  Talde ezberdinek eraman ditzaketen puntuen trataera.

        Jantokia:

·        Irakasleei ematen dieten letxuga sobratzen denean, bigarren txandarako
iristen da. Baina pertsona batzuek letxuga gehiegi hartzen dute eta ez da bestentzat iristen. Lehenengo txandakoek ere letxuga eskatzen dute. Baina letxuga jateak ez du esan nahi geroko platerak ez direnik jan behar, ondorengoak ere jan behar dira.
·        Jende asko haserre dago. Jantokiko janaria txarra dela eta aldatu nahi dute, tilapia panga dela esaten dute.
·        Egunero jantokiko postrea yogurra edo fruta dela beti.
·        Gutxietan kaneloiak, kroketak eta zopa ekartzen dute. Eta hau gehienek ongi jaten dugu.
      Patioa:

·        Jolas orduan futbolean jolasten direnean iskanbila asko egoten dira. Egutegi bat beharrezkoa dela esaten dute, zer jolas egiteko egun bakoitzean.
·        Patioan asko hitz egiten da gaztelaniaz .
·        Zaborrak batzuek lurrera botatzen dituzte. Horretarako zakarrontziak daude. Fruta berriz konposterara bota behar da.
·        Pertsona batzuei ez zaie gustatzen batzutan ekartzen duten gosaria eta jan beharrean zakarrontzira botatzen dute edo lagunekin trukatzen dute.
·        Txikiek eskolatik kanpo ihes egiten dute, eta hesia eskalatzen dutenez hesia hausten  ari da.
·        Patioko jolas-parkeko kulunpioak, zalditxoak… txikientzat direla, handientzat ez dagoela ezer dibertigarririk.
·        Pertsona batzuek hitz zatarrak haur txikien haurrean esaten dituztela.
·        Porikiroldegiko giltza nork hartu behar duen ez dago garbi, eta batzuetan batzuk esperoan egoten dira.
·        Jolastokian dauden egurrekin txabolak egiteko ez dago nahikoa egur, eta iskanbilak daude. 
     
       Irakasleak:

·        Irakasle bat oso zorrotza dela esaten dute, ariketak oso gogorrak direla,
ematen dituen gauzak DBH-en ematen dira.
·        Gurasoek emandako gaixo edo mina dugun ziurtagiria erakutsita ere lanean jartzen gaitu irakasle batek. 
·        Modan dauden gomak irakasle batek ikusten baditu nahiz eta beraiekin jolasten ez egon kendu eta gordetzen ditu.
·        Batzutan irakasle batek beste eskolako haurrekin konparatu gaitu; baina beste eskolakoak gu baino hobeak. 
·        Beste irakasle batek klasean txiklea mastekatzen du.
·        Beste irakasle bat oso zorrotza da, errieta ezergatik botatzen du.

       Gelako gauzak:

·        Pertsona batzuek etxerako lanak ez dituzte egiten. Haur horiek kexatzen dira arratsaldea okupatua dutelako eta ezin dutela etxeko lanak egin, baina denbora badute wii, nintendon jolasteko.

 
                                                                                                          

2011/03/03

HERRI BAT ESKOLARENTZAT, ESKOLA BAT HERRIARENTZAT

Hemen duzue aurreko bi egunetan emandako aurkezpenak. Galdetegi guztiak jasotzean etxera bidaliko dizuet horietan jasotakoa.

A continuación tenéis las presentaciones que hemos hecho estos días. El balance de los cuestionarios os los haré llegar cuando reciba todos o casi todos.

Gaztelaniaz, castellano: http://prezi.com/tmpo3qgsl5ks/un-pueblo-para-la-escuela-una-escuela-para-el-pueblo/

Euskaraz: http://prezi.com/0qq3xh2dpof6/oihanzabal-eskola-aurkezpena-2010-2011/

Agur beroa.

Ruben.

2011/02/18