2012/04/30


Irratiaren Eguna

Zorionak parte hartu duten guztioi.
Saiatzen jarraituko dugu.
Guraso Elkartea.

2012/04/03

CASTILLO SUAREZEN BISITA ETA LIBURU TRUKEA

Haur liburuen eguna

Apirilaren 2an haur liburuen eguna ospatu genuen. Beste ekintza batzuen artean Castillo Suarez idazlearen bisita izan genuen, neska jatorra benetan!
Liburu trukea ere egin genuen eta guraso batzuk ere etorri ziren gurekin egotera. 
Egun ederra pasa genuen.

2012/04/02

V. OIHANZABAL HAUR-LITERATUR SARIA


V. OIHANZABAL HAUR-LITERATUR SARIA

Gaur  haur liburuen nazioarteko eguna ospatzen denez, V. Oihanzabal haur-literatur lehiaketa egin dugu eta sairak banatu ditugu.
Zorionak partehartu duzuen guztioi eta bereziki irabazi duzuenoi. 

2012/03/28

m29 GREBA OROKORRA




Guraso guztiei,
Ostegunerako, hilaren 29rako, deituta dagoen GREBA OROKORRERAKO DEIALDIA dela-eta, eskolako irakasle, jangelako eta autobuseko langileek grebarekin bat egiteko duten eskubidea kontuan har dezazuela eskatu nahi dizuegu Gurasoen Elkarteko kideok, grebaren aurrean bakoitzak hartzen duen jarrera alde batekoa edo bestekoa izan. Gogorarazi nahi dizuegu halaber, eskola publikoak bermatzen duen kalitatezko hezkuntzarako eskubideakin zuzenean lotuta dagoela sindikatuek bultzatzen duten protesta ekimena
Besterik gabe, izan ongi.
Gurasoen Elkarteko Batzordea 

Muxu haundi bat Keparentzat. Zure zain gaude.