2011/11/16

Egin zaitez eskola-kide !!


Basaburutar hori:

     Alberta Clara González (Guraso Elkarteko presidenta) eta Ruben Ruiz (Oihanzabal Eskolako zuzendaria) gara. Dakizun bezala joan den udaberrian aurkeztu genuen Herri bat eskolarentzat, eskola bat herriarentzat egitasmoa. Ekainaren 4ean, Basaburuko Egunean, gure ametsetako eskola zein izango litzatekeen zehaztu eta islatu genuen. Orain, denon artean amestutako hori aurrera eramaten parte hartzeko aukera duzu. Nola?
Bada, lan-batzordeetan edo talde-interaktiboetan parte hartuz.

     Lan-batzordeek lan egingo dute amets horiek egi bihurtzen. Hainbat alorretan arituko dira, hasi azpiegituretatik eta eskola esparruan sentimenduak nola landu eztaibaidatzeraino.

     Bestalde, talde-interaktiboak deitzen den egitasmoa praktikan jartzeko zuen laguntza behar dugu.

Baina zer da talde-interaktibo bat?

     Talde-interaktiboa eskolako jarduera (klaseak) aberasteko bide bat da, eskolak antolatzeko beste modu bat da. Hamabostean behin bilduko lirateke talde horiek. 6 urtetik gorako haurren taldeak talde txikiagoetan zatitu, eta tutoreak eta eskola-kideek (zu izan zaitezke horietako bat) taldeak dinamizatuko lituzkete. Tutoreak gutxiengo koordinazio bat izango luke eskola-kideekin, zer egin behar duten jakin dezaten. Bakoitzak ahal duen neurrian hartuko luke parte. Eskola-kideak ez dira ezertan jakintsuak izan behar ezta haurrekin egoteko ohitura eduki behar ere, edonor izan daiteke eskola-kide. Adin, herri, lanbide eta zaletasun guztietako jendea izaten ahal da eskola-kide. Bada, hauxe da zugandik jaso nahiko genukeena: zu ere eskola-kidea izatea nahiko genuke.

     Eskola-kide izan nahi baduzu edo edozein zalantza argitu nahi baduzu, azaroaren 25a baino lehen dei dezakezu honako telefonora 948-50-31-56, edo oihanzabaleskola@gmail.com helbide elektronikora idatzi.
Egin zaitez!!

2011/11/14

ELKTRIZITATEA 3. ETA 4. MAILA

Hiru eta laugarren mailan, elektrizitatea ezagutu eta ikasi dugu. Ikasitakoa azaltzeko power-point eder bat egin dugu.

Bestetik zirkuito elektriko bat zer den ere ikasi dugu, baita zirkuito elektrikoak egiten esperimentatu.

Azkenik ikasitako guztia 5-6 mailetan azaldu egin dugu. Ikusi itzazue gure lanak eta zeinen ongi pasatu dugun ikasten eta èsperimentatzen!!!














2011/11/09

GURASO ELKARTEAREN JUNTA 2011-11-03


Partehartzaileak: Sole, Nuria, Arantxa, Xabi, Mikel, Mikaela, Laia eta Mikel Goñi.

1-. “Kolaboratzaileak

“Comunidades de aprendizaje” barruan ez gaudenez, terminologia propia jartzeko aukera planteatzen da, bolondresa ordez ESKOLAKIDE deitzea hain zuzen. ‘Bolondres’ eta ‘boluntario’ hitza asko erabili izan da, batik bat Gurutze Gorriaren testuinguruan eta baita lan sozialaren inguruan. Askotan, lan jakin batzuk (gehientan alor social eta cultura eremukoak) behar eta dagokion bezala ez ordaintzeko erabili izan da izen hori. Eta ordaindutako lana ‘ez boluntarioa’ dela ere irudi du. Edo boronattearen kontra egindakoa. Eta hori ez da beti horrela. Gainera, jatorragoa (hizkuntzaren ikuspegitik) dirudi.
Dudak daude zer egin behar dute eskolakide hauek eskolan eta Ruben (zuzendaria), juntara etorri da, aurkezpena, berriro, egitera.
Talde interaktiboak zer diren? Talde bat talde txikitan banatu eta talde txiki horietako bakoitzarekin heldu bat egotea da. Helduaren rola talde horrek egin behar duen proposamen didaktikoa dinamizatzea litzateke. Eskolakideen artean eta tutorearen artean gutxiengo koordinazioa ziurtatuko da. Zenbat eskolakide beharko liratekeen, bada, berez, taldeak oso handiak ez direnez maila bakoitzerako bi lagunekin nahikoa litzateke.
Zer lortuko zen dinamika honekin? Talde osoaren bateratzea, talde inklusiboak lortu, porrota akademikoa gutxitu eta aldi berean maila akademikoa igo. Talde interaktiboen partaide kopuruaren arabera zehaztuko da maiztasuna.
Talde hauek, eskolakideekin, prinzipioz, hilabetean behin egiteko esan digu.

2-. Funtzionamendua

Hilabeteko laugarren asteartean, arratsaldeko 15,30etan guraso elkartearen juntak egitea adosten dugu, irekiak dira, eta hilabetero. (Se acuerda a posteriori pasarla al cuarto jueves).

3-. Besteak

Eskolako bileretan, guraso guztiei, jantokiko arazoak aipatu genizkien irakasleek, araso larria dela uste dugu juntan, eta pasako dugu nota bat etxe guztietara bidaltzeko, kontutan hartzeko eta gure seme-alabekin hitz egiteko. Beste aldetik, Rubenekin, hilabeteko bileran, trasladatuko diogu prest gaudela irtenbide bat bilatzeko eta parte hartzeko noski, gure seme-alabak direlako “monstruo” hoiek.

2011/11/02

Eskerrik asko.



Nafarroako Gobernua egiten ari den murrizketen aurka protesta egiteko aurreko asteetan izandako ekimenetan parte hartu duzuten guztiei eskerrak eman nahi dizkizue Gurasoen Elkarteak. Urriaren 22an Iruñean izan zen manifestazioa oso jendetsua izan zen, eta eskola txikien ordezkaritza ere han egon zen. Greba eguna oso arrakastatsua izan zen gurean, apenas umerik ez baitzen joan eskolara, 3 bakarrik, eta gisa horretan irakasleek eta gainontzeko langileek lanuztea egin ahal izan zuten.
Iruditzen zaigu familiak ohartu direla murrizketen ondorioak ez direla soilik eskolako langileen lan egoeran antzemango, eta gure haurren hezkuntzaren kalitatea dagoela hemen jokoan. Beraz, esandakoa, esker mila zuen guztien parte hartzeagatik.

2011ko azaroaren 2an